Ireki menu nagusia

Itziar Gómez

nafar psikologo eta politikaria
Itziar Gomez» orritik birbideratua)

Itziar Gómez López (Iruñea, Nafarroa, 1965eko urtarrilaren 29a) nafar psikologoa eta politikaria da, Geroa Bai koalizioaren eleduna Iruñeko udalean. 2017az geroztik udal gobernuko kidea ere bada, Hiritarren Segurtasuna eta Bizikidetza alorreko zinegotzia.[1]

Itziar Gómez
Bizitza
Izen osoa Itziar Gómez López
Jaiotza Iruñea1965eko urtarrilaren  29a (54 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak psikologoa, politikaria eta zinegotzia
Kidetza Herri Batasuna
Aralar
Nafarroa Bai
Nafarroa Bai 2011
Zabaltzen
Geroa Bai

Bizitza eta ibilbide politikoaAldatu

Psikologia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Emakume eta Gizonen Berdintasun masterra gauzatu zuen unibertsitate berean. Haur hezkuntzako teknikari gisa lan egindakoa da.[2]

Bere ibilbide politikoa Herri Batasunan hasi zuen; koalizio horren parlamentari izan zen Nafarroako Parlamentuan 1991n. ETAk Gregorio Ordoñez hil zuenean alderdi hori uztea erabaki zuen, eta sufrimenduaren gizarteratzea zeritzon estrategiaren aurka azaldu zen. Gerora Aralarren jarraitu zuen, eta hau Nafarroa Bai koalizioan sartu zenean Iruñeko udalerako zerrendan aurkeztu zen 2007an, baita zinegotzi hautetsia izan ere. 2011n berriz aurkeztu zen, Nafarroa Bai 2011 koalizioaren baitan.[3]

Aralarrek Nafarroa Bai koalizioa uzteko erabakia hartu zuenean Bildurekin batzeko, Itziar Gomezek alderdiko militantzia utzi zuen, baina udaleko zinegotzia izaten jarraitu zuen. 2015ean Geroa Bai koalizioko zerrendaburua izan zen Iruñeko udalerako, eta hirugarren indarra izan zen. Geroa Baik Joseba Asironen gobernua babestu zuen, hasiera batean gobernu-taldean sartu gabe, baina 2017ko urrian udal gobernuan sartu ziren. Ordutik Itziar Gomez Hiritarren Segurtasuna eta Bizikidetza arloaz arduratzen da.

2019ko udal hauteskundeetan ere Geroa Bairen zerrendaburua izango da Iruñeko udalerako.

ErreferentziakAldatu

  1.   Press, Europa (2017-10-30) «Itziar Gómez y Esther Cremaes (Geroa Bai) entran en el Gobierno de Pamplona, que tendrá dos nuevas áreas» www.europapress.es . Noiz kontsultatua: 2019-03-30 .
  2. (Gaztelaniaz)  (PDF) Itziar Gomez CV .
  3. (Gaztelaniaz)  Pamplona, a o (2015-05-17) «elecciones navarra 2015 - “Un acuerdo con UPN no tiene cabida somos la alternativa”» diariodenavarra.es . Noiz kontsultatua: 2019-03-30 .