Baxar al-Assad

Baxar al-Assad (arabieraz: بشار الاسد‎; Damasko, 1965ko irailaren 11) siriar estatu-politikaria da, Siriako Arabiar Errepublikako presidentea 2000ko ekainaren 20tik; aita Hafez al-Assaden ondorengo izan zen karguan.

Baxar al-Assad
Bashar al-Assad (2018-05-17) 03.jpg
Seal of the President of Syria.svg
19. Siriako presidente

2000ko uztailaren 17a -
Abdul Halim Khaddam
Bizitza
JaiotzaDamasko1965eko irailaren 11 (56 urte)
Herrialdea Siria
Lehen hizkuntzaarabiera
Familia
AitaHafez al-Assad
AmaAnisa Makhlouf
Ezkontidea(k)Asma al-Assad  (2000ko abendua -
Anai-arrebak
Familia
LeinuaAl-Assad familia
Hezkuntza
HeziketaHoms Military Academy (en) Itzuli
Damaskoko Unibertsitatea
(1982 - 1988) gradu : medikuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria, oftalmologoa eta buruzagi militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraSiriako Indar Armatuak
Syrian Arab Army (en) Itzuli
Republican Guard (en) Itzuli
Graduamariskal
Parte hartutako gatazkakSiriako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoaBaath Alderdi Arabiar Sozialista
sana.sy…
IMDB: nm1519747 Edit the value on Wikidata

BizitzaAldatu

Baxar al-Assad Damaskon jaio eta hazi zen. Bertako unibertsitatean lortu zuen medikuntzako gradua, 1988an, eta oftalmologian espezializatu zen Tishreen eritetxe militarrean. 1992an Londresko Western Eye Hospitalera aldatu zen. Erresuma Batuan begi-artatzaile jardun zuen, politikatik aldenduta. Baina 1994an Bassel, anaia nagusia eta aitaren oinordekoa, hil zen auto istripuz, eta Baxarrek Siriara itzuli behar izan zuen. Homseko akademia militarrean sartu zen eta, bost urteren buruan, koronel gradua erdietsi zuen. Aitaren aholkularia izan zen urte horietan, eta ustelkeriaren aurkako kanpaina bat zuzendu zuen; bidenabar, ezabatuz joan zen lehiakideak izan zitezkeenak[1].

Hafez al-Assad 2000ko ekainaren 10ean hil zen, eta hilabete bat geroago Baxar al-Assad aukeratu zuten presidente, erreferendum bidez, botoen %97,3·eskuratuta. Hasieran erreformak egingo zituela zirudien arren, aitaren bideari eutsi zion. 2007an karguan berretsi zuten, botoen %97,6-rekin[2][3]. 2011ko urtarrilean Arabiar Udaberriko protestak Siriara hedatu ziren. Armadak bortizki zapaldu zituen manifestariak, eta herrialde ugarik boterea uzteko exijitu zioten Baxarri[4]. Egoera gaiztotuz joan zen, Siriako Gerra Zibila piztaraziz[1]. Gerra horretan, Baxar al-Assadek «gizateriaren aurkako krimen asko» egin zituen, NBEko idazkari nagusi Ban Ki-moonen arabera[5].

2014ko ekainaren 3ko presidentetzarako hauteskundeetan nagusitu zen, botoen %88,7 jasota. Lehen aldiz urte askotan, hautagai bat baino gehiago lehiatu ziren hauteskunde horietan[6].

ErreferentziakAldatu

  1. a b Bashar al-Assad. biography.com (Noiz kontsultatua: 2017-01-05).
  2. Syrians Vote For Assad in Uncontested Referendum. washingtonpost.com (Noiz kontsultatua: 2017-01-05).
  3. Black, Ian. Democracy Damascus style: Assad the only choice in referendum. theguardian.com (Noiz kontsultatua: 2017-01-05).
  4. Igartua, Maialen. Al Assad Siriako presidenteari boterea uzteko exijitu diote AEBek eta EBk. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2017-01-05).
  5. Siriako eraso kimikoa "gerra krimen bat" dela esan du Banek. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2017-01-05).
  6. García, Adrian. Al-Assadek zin egin du beste zazpi urtez Siriako presidente izateko. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2017-01-06).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baxar al-Assad