Nieves Quintana
Nieves Quintana Pérez (Done Bikendi Harana, Araba, 1965eko martxoaren 8a) nekazaria da, Otazuko Kontzejuko presidentea, eta UAGAko (Arabako nekazaritza- eta abeltzaintza-sindikatua) zuzendaritza-batzordean parte hartu duen lehen hiru emakumeetako bat.
Nieves Quintana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Done Bikendi Harana, 1965eko martxoaren 8a (59 urte) |
Herrialdea | Araba |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | nekazaria |
Kidetza | EHNE |
Bizitza
aldatuNieves Quintana Pérez Done Bikendi Haranan edo San Vicente de Aranan jaio zen 1965ean nekazaritza eta abeltzaintzako familia batean.[1] Lehen Mailako Ikasketak egin zituen KanpezukoSantikurutze ikastetxean eta, ondoren, bere lana egiteko beharrezko gaitasunetan trebatu zen: informatika, kontabilitatea, nekazaritzara egokitutako kudeaketa eta bizitako esperientzian oinarritutako beste asko.[2] Gaztetan, ez zuen familiako lanarekin jarraitu nahi nekazaritzan eta abeltzaintzan, baina 1992ko irailaz geroztik bizitzak Otazuko nekazaritzako ustiategi baten titularra izatera eraman zuen.[2]
Ibilbide profesionala
aldatuQuintana nekazaritzako ustiategiaren titularra da. Nekazaritzako Gizarte Segurantzan alta hartzea 3 urte eta epaiketa kostatu zitzaion, 1996an lortu zuen arte. Gizarte Segurantzan esaten zioten "senarrak irabazten zuen dirua nahikoa zela familia unitatea mantentzeko".[3][1] Nekazaritzako emakumeen aldarrikapenei eta egindako lan sindikalari esker, araudia eguneratu zen. Gizonek gizarte-segurantzan kotizatzea eskatzen zutenean, tramite hutsa zen. Prozesu hori bizitzeak Nieves "indartsuago bihurtu zuen, iristear zegoenari aurre egiteko, mundu tradizional eta matxistan emakume izateagatik".[2][3]
Elkarte-ibilbidea
aldatu1992tik Unión Agroganadera de Álava (UAGA) sindikatuko kide izan da eta AGA kooperatibako bazkide ere bai. 1999. urtetik 2000. urtera Gure Soroa Arabako nekazaritza emakumeen elkarteko diruzaina izan zen.[4] 2006an, Brasileko Porto Alegre hirian FAOren Nekazaritza Erreformari eta Landa Garapenari buruzko Nazioarteko Konferentzian Europako ordezkaria izan zen.[5]
2007tik 2011ra Yolanda Urarte eta Eva Lopez de Arroyaberekin batera, UAGA nekazaritza sindikatuko exekutiboko lehen hiru emakumeetako bat izan zen.[6][7]
2011etik 2015era Euskadiko Nekazaritzako Elikagai Kooperatiben Federazioko Kontseilu Errektoreko kidea, eta Kontseiluko emakume bakarra.[8] Eta legegintzaldi baten ondoren "izerdi" berria iristea osasungarria dela uste duen pertsona bakarretako bat da. Bere iritzian joera karguak berritzeko aukerarik ez izatea, iraunaraztea baita.[9]
2017an Otazuko Administrazio Batzarreko lehendakari hautatu zuten.[10] Hainbat legegintzalditan izan da batzordekidea, 1997-2001 eta 2005-2009.[11] 2017az geroztik, Gasteizko Kontzejuen Elkarteko (ACOVI) kide[12] eta 2019ko ekainetik, ACOVIko presidentea.[13]
Gure Soroa Arabako Nekazari Emakumeen Elkarteko kidea da. Elkarte horretan Zuzendaritza Batzordeko kide izan da behin baino gehiagotan, nekazaritzaren sektorean emakumeek duten zeregina aldarrikatzeko.[1]
«Emakumerik gabe, landa-mundua ez litzateke existituko, landa-eremuko emakumeak ikusgai jartzeko eta berdintasun eraginkorraren alde egiteko garaia da.»[14]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c «Nieves Quintana, agricultora» www.eitb.eus.
- ↑ a b c Eitb. «La Visibilidad De La Mujer Agricultora Y Ganadera | Plaza Nueva Fin De Semana (2012-2013) 27/10/2011 | Radio a la carta | EITB Radios» www.eitb.tv.
- ↑ a b Mujeres, ¡en pie!. 8 de marzo de 2009.
- ↑ «Gure Soroa» guresoroa.kzcomunidades.net.
- ↑ «La FAO y Brasil preparan una conferencia internacional sobre reforma agraria y desarrollo rural» www.fao.org.
- ↑ «Las nuevas caras de la UAGA. El Correo» www.elcorreo.com.
- ↑ «La patata alavesa apela al mercado local mientras pasa su peor momento - GARA» gara.naiz.eus.
- ↑ «Memoria Anual 2014 - Federación de Cooperativas Agro-Alimentarias de Euskadi» 2014.
- ↑ Memoria anual 2014 de la Federación de Cooperativas Agroalimentarias de Euskadi. .
- ↑ Boletín Oficial del Territorio Histórico de Álava. (2017). [https://www.araba.eus/botha/Boletines/2017/138/2017_138_04373_C.pdf Proclamación de la Junta Electoral del Territorio Histórico de Álava de los presidentes-regidores/as y vocales de los concejos, que han resultado elegidos en las pasadas elecciones celebradas el 26 de noviembre de 2017. ].
- ↑ Candidaturas a las elecciones a Concejos 2015. .
- ↑ Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Recibimos a los concejos de Vitoria y subimos a Estíbaliz» www.eitb.eus.
- ↑ «Relevo al frente de la Asociación de Concejos de Vitoria-Gasteiz» www.eitb.eus.
- ↑ Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Nieves Quintana: 'sin mujeres, el mundo rural no existiría'» www.eitb.eus.
Kanpo estekak
aldatu* Bideoa: Nieves Quintana, Otazukoa eta ACOVI-GKE-ko presidentea; Turismoa, zaratak | Qué me estás contando | EITB