Viola Desmond
Viola Irene Desmond (Halifax, Eskozia Berria, Kanada, 1914ko uztailaren 6a – New York, 1965eko otsailaren 7a) kanadiar arraza beltzeko emakume enpresaburua izan zen. Bere garaiko segregazio arauen aurrean oldartu zen 1946an New Glasgowko (Eskozia Berria) zine areto batean. Uko egin zion zurientzat soilik zegoen eremua uzteari eta horregatik atxilotua izan zen eta isuna jarri zioten. Kanadako historiako arraza diskriminazio gorabehera entzutetsuenetakoa izan zen eta eskubide zibilen aldeko mugimenduak bizkortzen lagundu zuen. Haren kasua 9 urte beranduago gertatu zen Rosa Parksekin alderatzen da.
Viola Desmond | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Halifax, 1914ko uztailaren 6a |
Herrialdea | Kanada |
Heriotza | New York, 1964ko otsailaren 7a (49 urte) |
Hobiratze lekua | Camp Hill Cemetery (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresa exekutiboa, cosmetologist (en) eta eskubide zibilen aldeko ekintzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
2010ean, Desmondek hil ondorengo barkamen saria jaso zuen, Kanadan ematen zen lehena.[1][2] Eskozia Berriko gobernuak barkamena eskatu zuen ere eta Desmonden jarrera errekonizitu zuen.[3] 2016an, Kanadako Bankuak iragarri zuen Desmond izango zela diru bilete baten azalean agertuko zen lehen emakumea, 2018an 10 dolar kanadar biletean hain zuzen ere.[4][5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Carlson, Kathryn Blaze. «'Canada's Rosa Parks,' Viola Desmond, posthumously pardoned» National Post (Noiz kontsultatua: April 14, 2010).
- ↑ Late Viola Desmond Granted Apology, Free Pardon. (Noiz kontsultatua: May 1, 2014).
- ↑ N.S. apologizes for 1946 conviction. (Noiz kontsultatua: April 17, 2010).
- ↑ Black rights activist Viola Desmond to be 1st Canadian-born woman on $10 bill. (Noiz kontsultatua: 8 December 2016).
- ↑ Civil rights pioneer Viola Desmond will appear on new Canadian $10 bill - Toronto Star. .