Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako erakunde gorena

Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako gobernu organoa da. Espainiako beste diputazio batzuekin alderatuta lurralde historiko bat izateak ekartzen dituen eskuduntzak ditu, hala nola, ogasuna, hirigintza eta gizarte gaiak. Egoitza nagusia Gipuzkoako foru jauregian dauka, Donostiako Gipuzkoa plazan.

Gipuzkoako Foru Aldundia
Datuak
MotaForu Aldundia eta gobernua
HerrialdeaEspainia
Historia
SorreraXIX. mendea
webgune ofiziala

Aldundia Batzar Nagusiek gobernatzen dute.

Historia aldatu

 
Gipuzkoako foru jauregia

Gipuzkoako Diputazio Nagusia XVI. mendean jarri zen indarrean. Korrejidoreak (Espainiako erregearen ordezkariak), Gipuzkoako Batzar Nagusiek aukeraturiko ahaldunak, eta Batzar Nagusiak biltzen ziren herriko udalak osatzen zuten Diputazioa.[1]

Osaketa hori aldatzeko saioak egin ziren 1628an eta 1709an, baina aldaketa ez zen 1748 arte egin. Hartutako erabakiaren arabera, bi diputazio-mota bereizi ziren: Diputazio Arrunta eta Diputazio Berezia. Urtetik urtera berritzea erabaki zen Diputazio Arrunteko diputatu nagusia, eta horretarako urte hartan korrejidorea bizi zen herriko bizilagun bat aukeratzen zuten Batzar Nagusiek. Beste bizilagun bat hautatzen zuten ordezko, eta herri bereko udalak aukeratzen zituen, udal-batzarkideen artean, beste bi diputatuak. Diputazio Berezia urtean bitan biltzen zen eta, aurrekoez gainera, Gipuzkoa banaturik zegoen lau eskualdeek bana aukeraturiko ahaldunek eta Donostiak, Tolosak, Azpeitiak eta Azkoitiak, nork bere aldetik, aukeraturiko hiru ordezkarik osatzen zuten. Hau izan zen, gorabeherak gorabehera, Gipuzkoan nagusitu zen sistema. Gipuzkoako Diputazioaren aginte-maila Bizkaia eta Arabako ahaldunen molde berekoa zen, eta erabaki guztiek Batzar Nagusien onespena jaso behar zuten.[2]

Gipuzkoako Foru Aldundia 1877ko abenduaren 1ean desegin zen. Gaur egun Euskadiko Autonomia Estatutuaren eta Lurralde Historikoen Legearen arabera zuzentzen dira Gipuzkoako Batzar Nagusiak eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

2014ko azaroaren 10ean, Gipuzkoan Bildu, PSE-EE eta Aralarrek onartu zuten erakunde berri bat, Kabia, sortzea 16 zahar etxe kudeatzeko. Gerora, har zitzakeen zerbitzu gehiago. EAJk eta PPk ez zuten onartzen[3].

2015eko urtarrilaren 8an, euskara "lehentasunez" erabiltzea erabaki zuen Gipuzkoako Diputazioak. Horretarako euskararen erabilera plan berria onartu zuen eta zerbitzu guztiak euskaraz ematea bermatu nahi zuten. Ondoren, eragin linguistikoaren ebaluazioa egingo zuten[4].

Gaur egungo osaketa aldatu

Kargua Foru Diputatua Alderdia
01 Diputatu Nagusia Markel Olano EAJ
02 Gobernantza Departamentua
Lehen Diputatu Nagusiordea
Diputatuen Kontseiluko Idazkaria / Gobernuko Bozeramailea
Eider Mendoza EAJ
03 Ingurumena eta Obra Hidraulikoak

Bigarren Diputatu Nagusiordea

José Ignacio Asensio PSE-EE
04 Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunea Jabier Larrañaga EAJ
05 Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Rafaela Romero PSE-EE
06 Ogasuna eta Finantzak Jokin Perona EAJ
07 Bide Azpiegiturak Aintzane Oiarbide EAJ
08 Gizarte Politikak Maite Peña EAJ
09 Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola Harkaitz Millan PSE-EE

Ahaldun nagusiak aldatu

Foru Aldundiaren buru da ahaldun nagusia, gainerako ahaldunek aukeratua. Gaur egun Eider Mendoza (EAJ) da Gipuzkoako ahaldun nagusia.

Ahaldun nagusia / Aldundi-burua Agintaldia
Jose Treku Irigoien 1931-1936
Fidel Azurtza 1936-1936
Carlos Guerra 1936-1937
Mariano Rivera 1937-1938
Jose Eizagirre 1938-19xx
Avelino Elorriaga Zabala 1949-1952
Miguel Sagardia Laurnaga 1952-1955
Jose Maria Caballero Arzuaga 1955-1957
Vicente Asuero Ruiz de Arkaute 1957-1962
Antonio Epelde Hueto 1962-1968
Juan Maria Araluze Villar 1969-1976
Legegintzaldia Lehendakaria Alderdia
I. (1979-1983) Xabier Aizarna Azula EAJ
II. (1983-1985) Jose Antonio Ardanza Garro (kargua utzi izan behar zuen) EAJ
II. (1985-1987) Imanol Murua Arregi EAJ (1985-1986)

EA (1986-1987)

III. (1987-1991) Imanol Murua Arregi EA
IV. (1991-1995) Eli Galdos Zubia EAJ
V. (1995-1999) Roman Sudupe Olaizola EAJ
VI. (1999-2003) Roman Sudupe Olaizola EAJ
VII. (2003-2007) Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Miranda EAJ
VIII. (2007-2011) Markel Olano Arrese EAJ
IX. (2011-2015) Martin Garitano Larrañaga Bildu
X. (2015-2019) Markel Olano Arrese EAJ
XI. (2019-2023) Markel Olano Arrese EAJ
XII. (2023-2027) Eider Mendoza Larrañaga EAJ

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa