Yayo Herrero

Antropologoa, aktibista ekofeminista

Yayo Herrero López (Madril, 1965) espainiar antropologo, nekazaritzako ingeniari, unibertsitateko irakasle eta ekintzaile ekofeminista da. Europan, ekofeminismoaren eta ekosozialismoaren arloko eragin handieneko ikertzaileetako bat da.[1][2]

Yayo Herrero

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakYayo Herrero López
JaiotzaMadril, 1965 (58/59 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, aktibista, ekintzaile ekologista, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, ingeniaria, antropologoa eta gizarte hezitzailea

IMDB: nm10159152 Facebook: YayoHerreroL Twitter: yayo_herrero Instagram: yayoherrerol Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Yayo Herrero lizentziaduna da Antropologia Sozial eta Kulturalean eta Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoan, eta diplomatua Gizarte Hezkuntzan. Gainera, goi-mailako ikasketak egin ditu Hezkuntza Zientzietan.[3][4] Ekofeminismoaren eta ekosozialismoaren arloko eragin handieneko ikertzaileetako bat da Europa mailan.[4]

Espainiako Ecologistas en Acción (Euskal Herrian, Ekologistak Martxan) erakundeko estatu-mailako koordinatzaile izan da, eta giza eskubideen eta gizarte-ekologiaren alorreko hainbat gizarte-ekimenetan parte hartu du. Gaur egun UNEDeko irakaslea eta FUHEM (Fundación Hogar del Empleado) erakundeko zuzendaria da.[5] Horrez gainera, kolaboratzaile dihardu hainbat komunikabidetan; esate batera, eldiario.es egunkarian.[6]

Lanak aldatu

Yayo Herrerok hainbat saiakera-lan idatzi ditu, eta bai horietan bai bere aktibismo ekofeministan gaur eguneko garapen-eredu kapitalistaren kontraesanak salatzen ditu.[3]

Izan ere, Herreroren ikerketa-gai nagusia garapen- eta produkzio-eredu kapitalistaren ondoriozko krisi ekologikoa da.[7] Beraren ustez, kapitalismoak ezinbestekoa du etengabeko hazkunde ekonomikoa, eta hazkunde horrek talka egiten du Lurraren muga biofisikoekin.[3][7] Gainera, eredu ekonomiko horretan garrantzirik gabeko lanbideak lehenesten dira, eta giza bizitzarentzat ezinbestekoak diren lanak, hala nola nekazaritza-produkzioa eta lan erreproduktiboa, behin-behinekotasunera kondenatu eta soldata-sistematik kanpo uzten dira.[3][8]

Herreroren aburuz, pertsonak izaki ekodependente eta interdependenteak gara, eta askotariko mugak dauzkagu; besteak beste, gure gorputzen zaurgarritasunari eta iraungipenari lotutakoak, natura-baliabideen eskasia, klima-aldaketa, biodibertsitatearen suntsipena eta airearen kutsadura.[3]

Herrerok erakundeen, gizarte-mugimenduen eta herritarren arteko elkarlana aldarrikatzen du, horren bidez gizarte-eredu iraunkor eta erantzunkideak sustatzeko, non produkzioaren eta lanaren definizioak berrikusi egingo diren “biofisikoki bideragarriak eta sozioekonomikoki bidezkoak” diren proposamenen bidez.[3]

 Argitalpen hautatuak aldatu

  • La gran encrucijada. Sobre la crisis ecosocial y el cambio de ciclo histórico (2016).
  • Ecologismo: una cuestión de límites (2016).
  • Apuntes introductorios sobre el Ecofeminismo (2015).
  • Por una recuperación de la condición humana en un planeta con límites (2013).
  • Miradas ecofeministas para transitar a un mundo justo y sostenible (2013).
  • Golpe de estado en la biosfera: los ecosistemas al servicio del capital (2011).
  • ¿Dominio o cuidado de la tierra? (2011).
  • Menos para vivir mejor: reflexiones sobre el necesario decrecimiento de la presión sobre los sistemas naturales (2010).
  • Decrecimiento y mujeres. Cuidar: Una práctica política anticapitalista y antipatriarcal (2010).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Yayo Herrero