Ireki menu nagusia

Luis Iruretagoiena Aiestaran, Kiriki bezala ezaguna, (Zarautz, 1907ko ekainaren 21a - † 1965) futbolari euskalduna izan zen. Realean jokatu zuen 1925etik 1933ra arte[1].

Luis Iruretagoiena
Luis Iruretagoyena Kiriki.jpg
Bizitza
Jaiotza Zarautz1907ko ekainaren 21a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza 1965
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Bianco e Blu (Strisce).png Real Sociedad-
 
Posizio edo espezialitatea attackerra Itzuli

Aurrelari postuan jokatzen zuen, eta berezitasunen artean, pasea eta erdiraketa nabarmentzen ziren. Jubenil mailan hasi zen Zarauzko Mollarri taldean, beranduago Realak fitxatu zuelarik. Bertan, 118 partida jokatu zituen guztira, 50 gol erdietsiz. Gipuzkoako 3 txapelketa (1927, 1929 eta 1933), eta Kopa bat (1928) irabazi zituen Donostiako taldearekin.

1928an, Espainiako futbol selekzio nazionalean debutatu zuen, Joko Olinpikoetan. Txapelketa honetako bi partida jokatu zituen[2], Italiaren aurka lesionatu zelarik. 1928an, Espainiako Futbol Liga sortu zenean hain zuzen ere, Realarekin 31 partida jokatu eta 18 gol sartu zituen erretiratu baino lehen. Bere omenean, Zarauzko kale batek bere ezizena darama.

TaldeakAldatu

Kluba Herrialdea Urteak
Mollarri   Gipuzkoa ?-1925
Real Sociedad   Gipuzkoa 1925-1933

PalmaresaAldatu

Titulua Kluba Urtea
Gipuzkoako Txapelketa Real Sociedad 1927
Errege Kopa Real Sociedad 1928
Gipuzkoako Txapelketa Real Sociedad 1929
Gipuzkoako Txapelketa Donostia F.C. 1933

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu