Ireki menu nagusia

Maite Pagazaurtundua Ruiz (Hernani, Gipuzkoa, 1965) ekintzailea eta politikaria da. Deustuko unibertsitatean lizentziatua da, Euskal Filologiaren eta Filologia Hispanikoaren tituluekin. Itzultzailea da ogibidez.

Maite Pagazaurtundua
Mpagaza12 (cropped).jpg
Maite Pagazaurtundua, 2010eko uztailean.
Europarlamentaria

2014-07-01 -
Barrutia: Espainia
Hautaketa: 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak
Bizitza
Jaiotza Hernani1965eko otsailaren  11 (54 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta idazlea
Lantokia(k) Estrasburgo eta Brusela
Kidetza PSE-EE
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia

Eusko Legebiltzarreko kidea izan zen 1993 eta 1998 bitartean, PSE-EErekin. Fernando Buesaren aholkularia izan zen hizkuntz politikan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean. Orobat, PSE-EEren Hezkuntza eta Kulturako idazkaria izan zen 1993tik 1997ra. 1999 eta 2007 bitartean PSE-EEren zinegotzia eta udal bozeramailea izan zen Urnietan.

Aski da! plataformaren sorreran hartu zuen parte 1999an, besteak beste Joseba Pagazaurtundua anaiarekin. Hura 2003an hil zuen ETAk. Horretaz gain, Fundación Víctimas del Terrorismoko burua izan zen, eta Fernando Buesa Fundazioarekin elkarlanean ibili da.

ETAz eta euskal nazionalismoaz gain, PSOE bere alderdi politikoa ere kritikatu izan du Maite Pagazaurtunduak, terrorismoaren kontrako politika egokia egiten ez duelakoan. Izan ere, ez zen ados Jose Luis Rodriguez Zapatero bere alderdikide eta Espainiako presidentearekin,[1] haren gobernuak ETArekin izandako bake-prozesuan, eta Patxi Lopez PSE-EEko idazkaria gaitzetsi zuen bake prozesu berean.[2]

2013an UPyDren Batzarrean parte hartu zuen, eta 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan eurodiputatu hautatu zuten.

LanakAldatu

  • Los Pagaza (Temas de Hoy, 2004)
  • El viudo sensible y otros secretos (Seix Barral, 2005)

ErreferentziakAldatu

  1. Bake prozesuan garaileak eta garaituak izatea eskatu zuen [1].
  2. Patxi Lopez María San Gilekin bildu zenean, hari erakutsitako mespretxua salatu zuen Pagazaurtunduak [2]

Kanpo loturakAldatu

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Maite Pagazaurtundua