Itziar Aduriz

ikertzailea

Itziar Aduriz Agirre (Errenteria, 1965ko otsailaren 10a) hizkuntzalaria eta irakaslea da Bartzelonako Unibertsitatean.[1] Kidea da Ixa Taldean eta Hitz Zentroan.[2][3]

Itziar Aduriz
Bizitza
JaiotzaErrenteria1965eko otsailaren 10a (59 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaArantza Diaz de Ilarraza Sanchez
Patxi Goenaga
Doktorego ikaslea(k)Uxoa Inurrieta
Josep del Rio Rodríguez
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalari konputazionala eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitatea
UZEI
Lan nabarmenak
KidetzaIxa taldea
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: itziar-aduriz-agirre-00

Deustuko Unibertsitateko EUTG Eskolan Euskal Filologian lizentziatu zen 1988an. Besteak beste Miren Azkarate eta Patxi Altuna izan zituen irakasle. Euskal Filologiako doktorea da, eta lexikografia, corpusgintza, sintaxi konputazionala dira haren lan esparruak. UZEIn hasi zen lanean 1984an. Eta ia hasieratik da kidea Ixa Taldean.

UZEI Ikastegian 1997an (Egunkaria, Edurne Koch)

Irakaslea Bartzelonako Unibertsitatean

aldatu

Eskolak eta ikastaroak ematen ditu BartzelonakoUnibertsitatean. Filologia Fakultatean bi igai irakasten ditu: Euskara hizkuntzarako sarrera (Introducció a la Llengua Basca) eta Hizkuntzalaritzarako sarrera (Introducció a la Lingüística).[1]

Udako Euskal Unibertsitatean, eta Euskal Herriko Unibertsitatean ere hainbat ikastaro eman ditu.

Ikertzailea hizkuntzaren prozesamenduan

aldatu

Sintaxi konputazionala

aldatu
 
Ixa taldeko bost tesi (2000)

Euskal Filologian doktorea da, Patxi Goenagaren zuzendaritzapean euskarazko sintaxi konputazionala lantzen aitzindari izan zen "EUSMG: morfologiatik sintaxira murriztapen gramatika erabiliz" izeneko tesiarekin (Euskal Herriko Unibertsitatea, 2001).[4] Lehenago ere hasia zen Ixa taldean ikertzen eta Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta Euskararen Datu-base Lexikala garatu zituen lantaldean ere parte hartu zuen.[5]

 
Zuzentzaile ortografikoa (2018)
 
Xuxen, 1994
 
Xuxen-en aurkezpen egunean 1993an, Mirian Urkiarekin

Corpusgintzan eta lexikografia

aldatu

Ikerlaria izan zen Ixa taldean eta aditua da euskararen corpusgintzan, lexikografian eta sintaxi konputazionalean.[6]

Argitalpenak

aldatu

Hainbat aldizkari eta egunkaritan idatzi ditu artikuluak, besteak beste hauetan: ASJU, Elhuyar: Zientzia eta teknika, Literary and Linguistic Computing, Senez. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko lanak 30 baino gehiago dira.[6][7]

Ikergazte kongresuko lankidea

aldatu

2015, 2017, 2019 eta 2021ean Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da giza zientziak eta artea arloan.[8]

Udako Euskal Unibertsitateko kidea

aldatu

Udako Euskal Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Sailean ere aritu izan da irakasle gisa hainbat urtez. UEUko informatikako sailburua izan da hainbat urtez, baita Hizkuntzalari Euskaldunen Bilkuren antolatzaileetako bat. Liburu hauek argitaratu zituzten:

  • Hizkuntzalari euskaldunen III. topaketa: Zer berri?. Itziar Aduriz Agirre, Ruben Urizar Enbeita (UEU, 2019)[9]
  • Euskal hizkuntzalaritzaren egungo zenbait ikerlerro. Hizkuntzalari euskaldunen I. topaketa. Itziar Aduriz Agirre, Ruben Urizar Enbeita (UEU, 2014)

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 34 lan baino gehiago agertzen dira.[7]

Sariak eta errekonozimenduak

aldatu

Hainbat sari lortu ditu Itziar Adurizek Ixa Taldeko kide moduan; besteak beste hauek:

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Itziar Aduriz | Departament de Filologia Catalana i Lingüística General» departament-filcat-linguistica.ub.edu (Noiz kontsultatua: 2021-07-09).
  2. Aduriz, Itziar. (2020). Hitz Zentroa, kideak. UPV/EHU.
  3. «Itziar Aduriz | Ixa taldea» ixa.si.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-05).
  4. Aduriz Agirre, Itziar. (2001). EUSMG: morfologiatik sintaxira murriztapen gramatika erabiliz. (Noiz kontsultatua: 2021-07-09).
  5. «Leihoak Zabalduz. Windows95 euskaratua, hizkuntza makinen bidez lantzeko tresna berriak... Informatikaren eta euskararen arteko muga esploratu gabeetan barrena abiatu gara - Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  6. a b Itziar Adurizen argitalpenak Ixa Taldearen webgunean
  7. a b Itziar Aduriz Agirre irakaslearen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>30 produktu)
  8. Udako Euskal Unbertsitatea. «HARRERA-MEZUA» IkerGazte 2021 (Noiz kontsultatua: 2021-07-09).
  9. «Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketa: Zer berri?» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu