Álex de la Iglesia Mendotza (Bilbo, Bizkaia, 1965eko abenduaren 4a) Euskal Herriko zinema zuzendaria da.

Álex de la Iglesia


Q55188016 Itzuli

2009ko ekainaren 21a - 2011ko apirilaren 10a
Eduardo Campoy (en) Itzuli - Enrique González Macho
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÁlex de la Iglesia Mendoza
JaiotzaBilbo1965eko abenduaren 4a (58 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Carolina Bang
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria, idazlea, film screenwriter (en) Itzuli, errealizadorea eta aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0407067 Allocine: 17121 Allmovie: p201538 TCM: 539094
Twitter: AlexdelaIglesia Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen Filosofia. Laster hasi zen komikiaren munduan murgildurik, eta hortik zinemara igaro zen.

Mirindas asesinas (1990) film laburrak izan zuen arrakastaren ondoren El Deseo-k Pedro Almodóvarren ekoiztetxeak finantzatu zion lehenengo film luzea: Acción mutante (1992). Bere lehen bi pelikula luzeak oso arrakastatsuak izan ziren, Acción mutante eta El día de la Bestia alegia. Idazlea ere bada, izan ere 1997an Payasos en la lavadora eleberria idatzi zuen.

Espainiako Zinema Akademiak sei Goya sari eman zizkion. Perdita Durango (1997) filmak Estatu Batuetan lan egiteko aukera eman zion, Rosie Pérez bezalako Hollywoodeko antzezleekin. Muertos de risa (1999) filmarekin telebistaren munduari kritika garratza egin zion. La comunidad filmean (2000), bizilagunen arteko harreman zailak islatzen saiatu zen, berezkoa duen ikuspuntu kritiko eta ironikoaz. Film honek hiru Goya sari eskuratu zituen 2001. urtean, nahiz eta ez lortu film onenari eta zuzendari onenari emandakoak. Urte berean, hala ere, film onenari emandako Fotogramas saria lortu zuen Alex de la Iglesiaren La Comunidadek.

Gaur egun, mundu mailan bere esparruan oso egile ezaguna da, honela 2009ko ekainean Espainiako Arte eta Zinema Zientzien Akademiako zuzendari izendatu zuten. 2011ko otsailaren 13an ospatu ziren Goya Sarietan dimititu zuelarik.

Filmografia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu