Koro Benito García (Lumbrales, Salamanca, 1965eko martxoaren 5a) ekintzailea, idazlea, poeta eta kalibratzaile energetiko kalifikatua da.[1] Euskaraz ere errezitatzen du. Iñigo Aranbarrik euskaratzen dizkio poemak.

Koro Benito
2024
Bizitza
JaiotzaLumbrales1965eko martxoaren 5a (59 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Twitter: KoroBenito Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Koro Benito Salamancako Lumbrales herrian jaio zen. Haurra zela Eibarrera etorri zen Benito-García familia eta han igaro zituen Korok haurtzaroa eta nerabezaroa. Zenbait urtez Durangon bizi ondoren, Garain bizi da gaur egun. Natur zalea eta estetika defendatzailea da. [2]

Autodidakta da, eta hainbat mintegi eta ikastaro egin ditu. Nabarmentzekoak dira: Bioemozioa, Poesia-deklamazioa, Terapia narratiboa, Bioenergia Unibertsala, I. eta II. mailak, Aingeru Guardianekin konektatzen, Energia-kalibraketa, 5 elementuekiko harmonizazioa.[2]

Lan ibilbidea aldatu

Ileapaintzaile, dendari aldatu

14 urtez ileapaintzaile jardun zuen eta gero denda baten 17 urte ileapaindegirako eta estetikarako produktuak saltzen. Aita hil zitzaionean bizimodua aldatu egin zuen, idazten eta taillerrak ematen.[1]

Idazle aldatu

14 urte zituela sortutako lehen poema ikastetxeko aldizkarian argitaratu zuten, hortik aurrera idazten jarraitu zuen harik eta lanean hasi zen arte. Zenbait urtez idatzi gabe egon ondoren 25 urterekin berriro hasi zen idazten eta bere lehen poema liburua izan zena sortzen. Poesia sortzeari eta errezitatzeari ahal duen denbora guztia dedikatzen dio, ikastaroetan, errezitaldietan zein liburu aurkezpenetan parte hartuz. Hainbat errezitazio ikastaro ere egin ditu.

2016an ¿Seré arcoíris algún día? poema liburua argitaratu zuen eta bostgarren edizioa badu. Hainbat herritan aurkeztu zuen liburua, besteak beste, Lumbrales jaioterrian,[3] Salamancan,[4] Eibarren,[5] Durangon, Bilbon, Granadan eta Madrilen.

2018an bigarren liburua argitaratu zuen Vagabunda.[6] Garain aurkeztu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak Gerediaga Elkartearekin batera antolatutako Europako Ondarearen jardunaldietan "Ondarea, emakumeen emaria" izenburupean. Garaikoaren ondoren, hainbat aurkezpen egin zituen Durango, Eibar, Madril, Bilbo, Bartzelona zein Lumbrales jaioterrian.

2023an Palabras de vida argitaratu zuen. [7][8]

Lanak aldatu

  • ¿Seré arcoíris algún día? (2016), 5. edizioa.[9][10][11]
  • Vagabunda (Forjadores de sueños, 2018), 3.edizioa.[3]
  • Palabras de vida (40 mezu poetiko, 2023), 2. edizioa.[12]
 
Koro Benito Hitzez eta ahotsez ekitaldian, Durango 2019.05.10

Bestelakoak aldatu

  • 2016an "Voces del Extremo" izeneko urteroko poesia ekitaldian parte hartu zuen.
  • 2017 eta 2018an Gasteizko Festival Internacional de poesía, Poetas en mayo ekitaldian hartu zuen parte.
  • 2017, 2018 eta 2019an Madrilgo Festival de autores independientes Literania-n.
  • 2017, 2018 eta 2019an Durangoko Plateruena antzokian berak sortutako poemak irakurri zituen Hitzez eta Ahotsez jendaurreko irakurraldian, euskaraz.[13]
  • 2018an Poema musikatu saioan parte hartu zuen Durangoko Andragunean.[14]
  • 202ko martxoaren 21ean Iurretako Ibarretxe Kultur etxean, Poesiaren egunaren inguruan Poesia eta musika saioa Koro Benito eta Veronica de Cos.

Erreferentziak aldatu

  1. a b 🔥 LAS PALABRAS CREAN TU REALIDAD, con Koro Benito García 🔥 AlexComunicaTV. (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  2. a b (Gaztelaniaz) U-NAN, Centro. (2023-10-04). «PALABRAS DE VIDA» Centro U-NAN (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  3. a b (Gaztelaniaz) día, Salamanca RTVE al. «Koro Benito presenta su libro Vagabunda arropada por muchos amigos y colectivos de Lumbrales» Salamanca rtv al día: El periódico digital de toda Salamanca (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  4. (Gaztelaniaz) León, Junta de Castilla y. «"Vagabunda", de Koro Benito» bibliotecas.jcyl.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  5. (Gaztelaniaz) «Koro Benito presenta mañana su segundo libro, 'Vagabunda'» El Diario Vasco 2018-11-21 (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  6. https://anboto.org/durangaldea/1539673720855-energia-berezi-bat-biltzen-du-liburuak-bederatzi-ataletan-banatuta-dago-eta-infinituaren-zenbakia-da-hori
  7. (Gaztelaniaz) «La garaitarra Koro Benito presenta 40 mensajes poéticos en su tercer libro | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus 2023-07-08 (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  8. (Gaztelaniaz) Buruaga, Oihane. (2023-06-27). «‘Palabras de Vida’, los 40 mensajes de la garaitarra Koro Benito para el día a día» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  9. (Gaztelaniaz) «"Con que transmita un poco de la inmensa emoción con que lo escribí me doy por satisfecha"» durangon.com 2016-09-29 (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  10. https://www.luzcultural.com/koro-benito-sere-arcoiris-algun-dia/
  11. www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  12. Buruaga, Oihane. (2023-06-27). «‘Palabras de Vida’, los 40 mensajes de la garaitarra Koro Benito para el día a día» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  13. «Errotzea -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  14. «Poesia emanaldi musikatua» Durangon (Noiz kontsultatua: 2020-03.05).

Kanpo estekak aldatu