Irma Alicia Velásquez Nimatuj

Herri indigenen aldeko giza eskubideen defendatzailea, kazetaria eta antropologian doktorea

Irma Alicia Velásquez Nimatuj (1965,Quetzaltenango, Guatemala). Maya-K´iche´, kazetaria eta antropologian doktorea. Erreferentziazko autorea egiturazko arrazakeriaren ikerketan. Memoria, egia eta justiziaren aldeko babes politikoan aditu.[1] Stanfordeko Unibertsitatearen irakaslea da.[2]

Irma Alicia Velásquez Nimatuj

Bizitza
JaiotzaQuetzaltenango, 1965 (58/59 urte)
Herrialdea Guatemala
Hezkuntza
HeziketaGuatemalako San Carlos Unibertsitatea
Stanford Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, aktibista, irakaslea eta antropologoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Movimiento Semilla

Biografia aldatu

Guatemalako San Carlos Unibertsitatean kazetaritza ikasi zuen.1997an Fulbright beca bat lortu eta Estatu Batuetara mugitu zen Gizarte Antropologia ikastera, Texaseko Unibertsitatean doktoretza lortu zuen.[3] Marta Elena Casaúsen hitzetan, arrazakeria eta bazterkeria lantzen zuen tesi interesgarrienetariko bat idatzi eta gero, Guatemala Hiriko taberna batetik bota zuten "indiaz jantzita joateagatik"[4], orduan, 2002an, Guatemalan arrazakeria legezkontrakoa izan zedin epaiketa hasi zuen.[5]

2005etik 2013ra artean, Oxlajuj T’zikin, Herri indigenen mekanismoaren zuzendaria izan zen.[5]

2010ean, gatazka armatuaren testuinguruan emakumeen kontrako indarkeria sexualaren kontzientzia epaian testigantza eman zuen. Rios Montten kontrako epaiketaren testuinguarn hainbat artikulu idatzi zituen, eta horregatik, bere bizitzaren kontrako mehatxuak jaso zituen.[4] 2016an ere, testigantza eman zuen Sepur Zarco epaian, 1960 eta 1996ko gatazka armatuan esklabotza eta indarkeria sexuala jaso zuren emakume mayen alde.[5]

Nazio Batuen Erakundearen zenbait agentziarekin kontseilari gisa aritu izan da, hala nola, UNICEF, UNWOMEN eta OACNUDH, beti ere, arrazakaria eta herri indigenen arloan.[5]

2017an, 500 años izeneko dokumentalean parte hartu zuen, protagonistetako bat izanik.[6]

2022ko uztailean 24ean, Nazio Batuen Giza Eskubideen Goi Mandatariaren Bulegoak jakinarazi zuenez, Daniel Ortegaren gobernuak antropologoa atxilotu zuen Managuako aireportuan, hezkuntza ekimen batengatik egindako bidaia zela eta,[7] hurrengo egunean aske utzi zuten Panaman.[8]

Obrak aldatu

  • La justicia nunca estuvo de nuestro lado. Peritaje cultural sobre conflicto armado y violencia sexual en el caso de Sepur Zarco, Guatemala (Hegoa Institutua, 2019)[5]
  • Lunas y Calendarios, colección poesía guatemalteca (Editorial Cultura, 2018)[9]
  • Pueblos indígenas, estado y  lucha por tierra en Guatemala: Estrategias de sobrevivencia y negociación ante la desigualdad globalizada (AVANCSO, 2008)[10]
  • La pequeña burguesía indígena comercial de Guatemala: Desigualdades de clase, raza y género (SERJUS eta AVANCSO, 2002)[11]

Sariak eta Aitorpenak aldatu

 
Irma Alicia Velásquez Nimatuj "500 años" dokumentalaren aurkezpen batean.
  • 2015ean Asociación de Estudios Latinoamericanos-eko (LASA) Ertamerikako taldeak mahai bat eskaini zion bere lan akademikoari eta herri indigenei eskainitako babes politikoari.[3]
  • 2016an Tinker Visiting Professor, Instituto de Estudios Latinoamericanos Teresa Lozano Long-en (Texaseko Unibertsitatea, Austin)[3]
  • 2017an Mellon Visiting Professor, Centro de Estudios Latino Americanos y del Caribe (Duke-ko Unibertsitatea)[3]
  • 2017an aipamena jaso CLACSO-k Berta Cáceres-i eskainitako ikerketan.[3]
  • 2018-2019an Craig M. Cogut Visiting Professor, Centro de Estudios Latinoamericanos y el Caribe-n (Brown-eko Unibertsitatean).[3]
  • 2020an, LASA/OXFAM America Martin Diskin Memorial Lectureship saria jaso zuen.[12]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Resistencia, memoria y justicia a través de las investigaciones de Irma Alicia Velásquez Nimatuj (antropóloga maya k’iche’)» Chiapasparalelo 2020-10-27 (Noiz kontsultatua: 2020-11-23).
  2. «Irma Alicia Velásquez Nimatuj | Center for Latin American Studies» clas.stanford.edu (Noiz kontsultatua: 2020-11-23).
  3. a b c d e f (Gaztelaniaz) Irma Alicia Velásquez Nimatuj – MAG. (Noiz kontsultatua: 2020-11-23).
  4. a b (Gaztelaniaz) «El ejemplo de Irma Alicia Velásquez Nimatuj» Plaza Pública (Noiz kontsultatua: 2020-11-23).
  5. a b c d e (Gaztelaniaz) Velásquez Nimatuj, Irma Alicia. (2019). La justicia nunca estuvo de nuestro lado. Peritaje cultural sobre conflicto armado y violencia sexual en el caso Sepur Zarco, Guatemala. Hegoa, http://publicaciones.hegoa.ehu.es/uploads/pdfs/411/LIBRO_LA_JUSTICIA_NUNCA_ESTUVO_DE_NUESTRO_LADO.pdf?1559733981 or. ISBN 978-84-16257-45-4..
  6. (Gaztelaniaz) Skylight | 500 Años. (Noiz kontsultatua: 2020-11-23).
  7. (Gaztelaniaz) de 2022, 25 de Julio. «El régimen de Daniel Ortega detuvo a la antropóloga Irma Alicia Velásquez Nimatuj en Nicaragua» infobae (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  8. (Gaztelaniaz) Toledo, Fabiola. (2022-07-25). «Minex: Irma Alicia Velásquez está en Panamá y se verifica si hizo el prechequeo» La Hora (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  9. (Gaztelaniaz) Nimatuj, Irma Alicia Velásquez. (2018). Lunas y calendarios. Editorial Cultura ISBN 978-9929-774-02-5. (Noiz kontsultatua: 2020-11-23).
  10. «Pueblos indígenas, estado y lucha por tierra en Guatemala :» polidoc.usac.edu.gt (Noiz kontsultatua: 2020-11-23).
  11. «La pequeña burguesía indígena comercial de Guatemala :» polidoc.usac.edu.gt (Noiz kontsultatua: 2020-11-23).
  12. (Gaztelaniaz) «LASA2020 / Améfrica Ladina: Vinculando Mundos y Saberes, Tejiendo Esperanzas» Latin American Studies Association (Noiz kontsultatua: 2020-11-23).

Kanpo estekak aldatu