Mahai-tenis

Mahai-tenisa edo ping-ponga banaka edo bikoteka jokatzen den kirol bat da, errektangularra den pista batean jokatzen da eta bi zelai sare batek zeharka banatzen ditu. Erraketa joko bat da, eta pilota zelai batetik bestera txandaka kolpatu behar dute jokalariek, aurkariari tantoa egiteko helburuarekin. 1988az geroztik kirol olinpikoa da. Mundu osoan zehar parte-hartzaile gehien dituen kirola da, 40 milioi lagun lehiatzen baitira mundu osoan.[1][2][3] NASAk egindako ikerketa batek dioenez, gizakiak egin dezakeen kirol profesionalik zailena da.[4][5][6] Era berean, beste hainbat ikerketek demostratu dute kirol hau praktikatzen duten pertsonek, besteak beste, erreakzio ahalmena eta denbora, begi-esku koordinazioa, kontzentrazioa eta memoria hobetzen dituztela.[7][8][9][10]

Maila goreneko partida bat.

Kirol hau mundu osoan arautzeko ardura duen erakundea Mahai Tenisaren Nazioarteko Federazioa da (ITTF, ingelesezko siglak). Nazioarteko federazio horretan bilduta daude estatu eremuko 200 erakunde baino gehiago eta 33 milioi federatu baino gehiago dituen maila guztietako lehiaketak, kluben arteko txapelketak eta munduko txapelketak; bai eta World Tour deritzona ere, ITTFk antolatutako torneo multzoa, kontinente guztietan jokatua eta eliteko kirolari hoberenak biltzen dituena.

HistoriaAldatu

 
Mahai teniseko txapelketa, areto batean.

Nahiz eta mahai tenisa sarritan Asiako herrialdeekin lotzen den, onartuta dago tenisetik eratorritako kirol hau Ingalaterran sortu zela, XIX. mendearen bukaeran.[11] Kondairak dioenez, eguraldi txarra zela eta tenisetik moldatutako miniaturazko kirol bat asmatu zuten tenis klub batean. Jokatzeko arauzkoa ez zen materiala erabiltzen zutela esaten da. Unibertsitate ikasleek berehala bereganatu zuten Ingalaterra osoan, une hartan areto jokotzat hartzen zena. 1985eko urriaren 9an James Devonshire britainiarrak patentatu zuen, table tennis izenaz. Historian lehenengo aldiz erabili zen mahai tenis terminoa.[11]

1891. urtean, Charles Barterrek patente berri bat erregistratu zuen, kortxozko pilotekin. Urte berean, James Gibb atleta famatuak, bi posteri lotutako sare bat inprobisatu zuen. Poste horiek zurezko gainazala zuten eta lurretik metro bat altxatuta zeuden objektu bati lotuta zeuden. Horrez gain, 21 puntura jokatzen zen joko bat asmatu zuen, gomazko pilotekin jokatua. Gibbek zeluloidezko pilotak aurkitu zituen Ameriketan, eta jokoan barneratzea lortu zuen, lortutako bat-bateko arrakasta ikusi ondoren. Joko horri ping-pong deitzea erabaki zuen, palak pilota eta mahaia kolpatzean ateratzen duen soinuarengatik.

1901. urtean Ingalaterran, ping-pongeko hainbat txapelketa egin ziren, non 300 pertsona inguruk parte hartu zuten eta diru sari mardulak banatu ziren, 25 librakoak hain zuzen. Urte berean ping-pong elkartea sortu zen Ingalaterran. Erakunde honek 500 jokalari zituen bere baitan.

1902an lehenengo aldiz kirol honen inguruan aldizkari bat hasi zen argitaratzen, The Table Tennis and Pstines Pioneer deiturikoa hain zuzen. Astero argitaratzen zen, eta urte horretan 20.000 ale saltzera iritsi ziren.[12][13][14] Mahai tenisaren mundu osoko garapenean zerikusi handia izan zuten garai hartako jokalariak ingeles hauek izan ziren besteak beste: A. Parker, P. Bronfield, P. E. Warden, G. J. Ross, J. J. Payme, J. Thompson, E. C. Goode eta A. T. Finney.

Nazioartekotzea eta araudiaAldatu

1922an jada kirol berri hau ezaguna zen Europan eta Indian. Hainbat herrialdetan erregulatuta zegoen eta txapelketak jokatzen ziren maiztasunez. 1926. urtean Ingalaterrako Mahai Tenis Elkartea sortu zen eta Ivor Montagu aukeratu zuten presidente.[11] Montagu arduratuko zen Londresen jokatuko zen Munduko txapelketa antolatzeaz. Zuzendari horrek kongresu bat egin beharra ikusi zuen, eta kongresua egin ostean ofizialki Mahai Tenisaren Nazioarteko Federazioa (ITTF) sortu zen, non presidente Igor Montagu izan zen aukeratua; eta presidenteorde, Bill Pope. [15][16][17]

Lehenengo Munduko txapelketan besteak beste, Hungariak, Austriak, Ingalaterrak, Indiak, Galesek, Txekoslobakiak eta Alemaniak hartu zuten parte.[18] Emakumeen parte hartzea nahiko eskasa izan zen, 14 jokalarik soilik lehiatu zutelako. Lehenengo Munduko txapelketan, hungariarrek nagusitasun nabarmena erakutsi zuten, jokoan zeuden titulu guztiak eskuratuta.[19] Txapelketa honetan taldekako modalitatean, 21 tantoko jokoetara jokatu zen, eta hiru jokoetatik gehienak irabazten zituena zen garailea. Banakakoan aldiz, bost jokoetan partida gehienak irabazten zituena zen garailea.[20][21]

Asiako herrialdeen agerpenaAldatu

 
Ma Long 2013ko Munduko txapelketan.

Mahai tenisaren hastapenetan, nagusitasuna Ekialdeko Europako herrialdeen esku zegoen, batez ere Hungaria eta Txekoslobakiaren esku.[22]

1959an, Dortmundeko Munduko txapelketan, Rong Guotuang txinatar jokalariak irabazi zuen banakako urrezko domina. Horrela, herrialde horretatik edozein kiroletan munduko txapelketa batean urrezko domina irabazten zuen lehenengo kirolaria izan zen.[23][18] 1960az geroztik, txinatarrak dira nagusi kirol honetan. Gaur egun, Txina da mahai teniseko potentzia nagusia. Kirol hau programa olinpikoan sartu zenetik, eta Rio de Janeiroko 2016ko azken Joko Olinpikoetaraino, jokoan zeuden 32 urrezko dominetatik 28 txinatarrentzat izan dira.[24][18]

Eskola SuediarraAldatu

Txinatarrak nagusi izan diren periodo honetan, herrialde oso gutxik lortu dute garaile irtetzea, herrialde gutxi hauen artean Suedia dago bere Eskola Suediar honen bitartez eta bertako entrenamendu berritzaileen bitartez 1989, 1991, 1993 eta 2000 urteetako taldekako mundu txapelketak irabaztea lortu zuen, jokalari aipagarriena Jan-Ove Waldner da. Waldner 17 urterekin Europako txapeldun gelditu zen eta 1989. urtean banakako mundu txapelketan txapeldun gelditu zen. Gainera, 1992ko Bartzelonako Olinpiar jokoak irabazi zituen, ondoren Sidneyko Olinpiar Jokoetan 2000. urtean zilarrezko dominia lortu zuen eta 39 urte zituela Atenaseko 2004ko Olinpiar Jokoetan semifinaletara heltzea lortu zuen. [25]

Kirol olinpikoaAldatu

Mahai tenisa kirol Olinpiko izateko lehenengo proposamenak 1931n izan ziren, baina ez zen 1977. urtera arte hau lortu. Batzorde Olinpikoaren 84. bilkuran, 1981ean, kirol hau olinpikotzat onartu zen. Hala ere, 1984ko Olinpiar Jokoetan, Los Angelesen, ezin izan zen estreinatu, egitaraua jada itxita zegoelako, eta erakustalditzat egin zen. Programa ofizialean lehenengo aldiz Seuleko 1988ko Olinpiar Jokoetan agertu zen. [11]

AraudiaAldatu

Munduan araudi ofiziala ezartzen duen erakundea ITTF da. Araudi hau jarraituz, jarraian datozen arauak adierazten dira:[18][26]

MahaiaAldatu

 
Mahai teniseko mahaiaren dimentsioak

Mahaiaren gainazala, joko azalera, errektangularra da. 2,74 metroko luzera du eta 1.525 metroko zabalera. Geruza hau plano horizontalean egongo da kokatuta, lurretik 76 zentimetrotara. Mahaiaren gainazala edozein materialez eginikoa izan daiteke, baina bote uniformea ziurtatu behar du. Neurri berdineko bi zelaietan zatitzen da bertikalki kokatutako sare baten bitartez, hondoko marrekiko paraleloa dena. Sareak zelaiaren zabalerako neurria izango du eta jarraia izango da.

PilotaAldatu

 
Mahai teniseko pilotak.

Pilota esferikoa da, 40 milimetroko diametroa dauka, eta 2,7 gramo pisatzen ditu. Zeluloidezkoa izan ohi da, edo antzekoa den beste plastikozko material batekoa. 2015ean ITTF-k 74 modelo ezberdin aprobatu zituen txapelketa ezberdinetan erabiltzeko.[18]

ErraketaAldatu

 
Mahai teniseko erraketa.

Pilota kolpatzeko erraketa bat erabiltzen da. Edozein tamaina, forma eta pisutakoa izan daiteke, nahiz eta palaren burua laua eta zurruna izan behar den. Gutxienez %85-a zurezkoa izango da bere loditasunean. Pilota kolpatzeko erabiltzen den palaren aldea, gomaz estalita egongo da.

PartidakAldatu

 
2015eko Munduko txapelketako binakako partida

Partidak banakakoak edo binakakoak izan daitezke. Bi tanto egin ondoren, sakeak aldatu egingo dira, hau da, ateratzen zegoena erantzutera aldatuko da eta ateratzen zegoena erantzutera. Bikotekako partidetan, pilota txandaka jo beharko dute (aurrena bikote batek eta gero besteak). Binaka, sakea modu gurutzatuan egiten da, ateratzen duen jokalariak eskuineko aldetik egingo du sakea eta beste aldean eskuinean dagoen aurkariaren zelaira bideratu beharko du pilota. 11 tantotara iristen den bikoteak joko bat irabaziko du. 10eko berdinketa ematen bada, jokoa irabazteko bikote batek bi tanto egin beharko ditu jarraian (adibidez 12-10). Partidak bakoitiak diren jokoetara jokatuko dira (3-5 joko), eta garaipena lortzeko partida gehienak irabazi behar dira. Joko kopurua txapelketaren arabera aldatu egiten da.

Azelerazio arauaAldatu

Joko bat ez bada bukatzen 10 minuturen buruan (18 tanto baino gehiago egiten direnean salbu), azelerazio araua jarriko da martxan. Momentu horretatik aurrera jokalari bakoitzak txandaka egingo dituzte sakeak jokoa amaitu arte. Erantzuten dagoen jokalariak 13 kolpe edo gehiago sartzea lortzen badu tanto horretan, puntua bereganatuko du. Behin arau hau martxan jartzen denean, partida bukaeraraino errespetatuko da.

SakeaAldatu

Sakearen sekuentzia, jokalariak pilota esku baten ahurrarekin helduta duela hasiko da, beste eskuan pala duela. Jarraian, pilota gora botako du, ahalik eta bertikalen. Pilota beherantz datorrela, palarekin kolpatu beharko du, lehendabiziko botea bere zelaian eginarazteko, eta bigarren botea berriz aurkariaren zelaian.

JantziakAldatu

Jokoan erabili daitezkeen arropak mahuka labur edo gabeko polo bat, praka laburrak edo gona, galtzerdiak eta kirol zapatilak dira. Jokatzen ari den bitartean beste jantzi mota bat ezin daiteke erabili epaileak kontrako ez badu esaten. Pilotaren kolore bereko arropa erabiltzea debekatuta dago.

Erabilitako jantziek jokalarien izenak eta publizitatea eraman dezakete, baina, arroparen aurreko aldeko eta alboetako publizitateak ezta jokalariak dituen bitxiek ezin dira deigarriak izan.[26]

Txapelketa nagusiakAldatu

 
2009ko Munduko txapelketa

Federatuta dauden kirolariekin sailkapen bat egiten da, non hauen joko maila erakusten duen horrek. Sailkapen honen arabera, jokalariak maila ezberdinetan sailkatzen dira, lehiaketa eta torneoetan parte hartzeko. Nazioarteko txapelketetan ITTFk hilero ranking bat publikatzen du, txapelketa ofizialetako jokalarien emaitzak kontutan hartuz.[27]

Mahai teniseko txapelketa nagusiak banakako Munduko txapelketa eta taldekako Munduko txapelketa dira, non bi urtez behin egiten diren. Olinpiar Jokoak ere oso garrantzitsuak dira eta lau modalitate ezberdinetan hartzen dute parte jokalariek: gizonezkoen banakakoa, emakumezkoen banakakoa, binakakoa gizonezkoetan eta emakumezkoetan eta 2008tik aurrrera taldekakoan.[28]

Nazioarteko sailkapeneko sistema World Tourreko txapelketetan ere erabiltzen da. Hauek ITTFk antolatzen dituen hainbat torneo dira, mundo osoan zehar jokatzen direnak eta jokalari hoberenak biltzen dira bertan.

Kontinente eremuan, Latinoamerikako txapelketa, Panamerikar Jokoak, Ipar Amerikako txapelketa, Asiako Jokoak eta Europako txapelketak izaten dira, besteak beste. Kluben arteko txapelketa garrantzitsuak ere izaten dira, eta horren adibide da txapeldunen liga.[28]

Jokalari aipagarriakAldatu

Izena Generoa Nazioa Garaipenak
Olinpiar Jokoak Munduko Txapelketa Mundu Kopa
Jan-Ove Waldner Gizonezkoa   Suedia 1 (1992) 2 (1989, 1997) 1 (1990) [29]
Deng Yaping Emakumezkoa   Txina 2 (1992, 1996) 3 (1991, 1995, 1997) 1 (1996) [30]
Liu Guoliang Gizonezkoa   Txina 1 (1996) 1 (1999) 1 (1996) [31]
Wang Nan Emakumezkoa   Txina 1 (2000) 3 (1999, 2001, 2003) 4 (1997, 1998, 2003, 2007) [32]
Kong Linghui Gizonezkoa   Txina 1 (2000) 1 (1995) 1 (1995) [33]
Zhang Yining Emakumezkoa [[Txinako Herri Errepublika| ]]  Txina 2 (2004, 2008) 2 (2005, 2009) 4 (2001, 2002, 2004, 2005) [34]
Zhang Jike Gizonezko [[Txinako Herri Errepublika| ]]  Txina 1 (2012) 2 (2011, 2013) 2 (2011, 2014) [35]
Li Xiaoxia Emakumezkoa [[Txinako Herri Errepublika| ]]  Txina 1 (2012) 1 (2013) 1 (2008) [36]
Ding Ning Emakumezkoa [[Txinako Herri Errepublika| ]]  Txina 1 (2016) 3 (2011, 2015, 2017) 2 (2011, 2014) [37]
Ma Long Gizonezkoa [[Txinako Herri Errepublika| ]]  Txina 2 (2016, 2020) 3 (2015, 2017, 2019) 2 (2012, 2015)

Kirolaren alde psikologikoaAldatu

Mahai tenisak eskatzen duen abiadurak, zehaztasunak, puntuen iraunkortasun laburrak eta erabaki hartze azkarrak mentalki kirol oso exijente batean bilakatzen dute, batez ere maila altu batean lehiatzea nahi baldin bada. Ondorioz, psikologikoki ondo prestatuta dauden kirolariek abantaila itzela lortzen dute. Beste kirol handiekin konparatuz, mahai tenisean prestaketa psikologiko on bat izatearen edo prestaketa ona ez izatearen artean dagoen aldea, beste kiroletan baino nabariagoa da. [38]

Mahai tenisa ikastetxeetanAldatu

Adituek diotenez, mahai tenisa hezkuntzan alde pskimotriza garatzeko kirol ezinhobea da, izan ere, ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzen ditu eta hau ezin bestekoa da heziketan. Mahai tenisean derrigorrezkoa da erabaki hartze azkarrak izatea eta esfortzu fisikoak egitea, beraz, alde psikologikoa eta fisikoa garatzen laguntzen du. [39] Mahai tenisa, heziketa fisikoko ikasleen planetan sartzen ari da pixkanaka pixkanaka eta bere lekua lortzen ari da, lehen esan bezala oinarrizko konpetentziak garatzen laguntzen duelako. Mahai tenisarekin gehien garatzen den konpetentzia, konpetentzia linguistikoa da eta atzetik konpetentzia digitalak eta sozialak jarraitzen dute. Beraz, arlo profesionaletik kanpo ere badu lekua mahai tenisak. [40]

Kolpe motakAldatu

Mahai tenisean orokorren kolpeak bi zatitan banatzen dira, alde batetik, erasorako kolpeak eta beste aldetik, defentsarako kolpeak.

Erasorako kolpeakAldatu

Kolpe arruntaAldatu

Kolpe hau tenisean ere erabiltzen den kolpe bat da eta pilota perpendikularki jotzen du, lerro zuzen bat eginez. Kolpe honek ez du arku askorik egiten baina, oso zuzena denez aurkariarengan presioa egiteko eta partida menperatzeko kolpe nahiko ona da. Kolpea nahiko azkarra denez, aurkariarentzat nahiko zaila izan daiteko pilota bueltatzea eta bueltatu ezkero eraso boteretsu batekin erantzun dezakezu.

Loop kolpeaAldatu

Kolpe hau ere behin eta berriz egiten da eraso boteretsuago bat ateratzeko erabiltzen da normalean. Alde batetik egiten zaio talka pilotari palak kolpearen ibilbide bera jarraituz. Behin palak pilota ikutu duela, pilota arku txiki bat egingo du eta aurkariaren mahai ikutzen duenean pilotak abiadura handiago bat hartuko du aurkariarenganantz.

Kontraeraso kolpeaAldatu

Kontraeraso kolpea, pala pilotatik hurbil jarriz eta botea eman bezain laster aurkariari erantzunez egiten da. Kolpe hau bihurgune oso handiak erantzuteko erabiltzen da orokorrean.

Smash kolpeaAldatu

Smash-a aurkariak bote handiko erantzun bat egiten duenean burutzen da, erantzuteko oso zaila da, izan ere abiadura oso handia hartzen duen kolpe bat da. Kolpe oso erasotzailea da, izan ere, aurkariak ez erantzuteko egiten da eta normalean aurreko kolpe guztien funtzioa smash kolpea lortzeko egiten dira, hau da, aurreko kolpeak egin aurkariak bote handiko erantzun bat egiteko eta ondorioz smash bat burutu ahal izateko.

Defentsarako kolpeakAldatu

Push kolpeaAldatu

Push kolpea tantoan mantentzeko eta ez galtzeko erabiltzen da normalean. Tenisean erabiltzen den "slice" kolpearen antzekoa da, palarekin pilotaren beheko aldean eman eta pilota astiro astiro helduko da beste zelaira.

Chop kolpeaAldatu

Chop kolpea loop drive kolpeari erantzuteko egiten da askotan. Kolpe honen helburua, aurreko kolpearen efektua berdintzea edo areagotzea izaten da, ondoren eraso bat hasi ahal izateko. Joo Sae-hyuk eta Wu Yang dira chop kolpean aipagarriak.

Block kolpeaAldatu

Block kolpea erraketa geldi utzita eta pilotak dakarren energia berarekin bueltzean datza. Kolpe hau egiteko zehaztasun handia behar da, izan ere, kontuan hartu behar da zer abiaduratan datorren pilota eta efekturen bat dakarren erraketa angelu batean edo bestean jartzeko. Kolpe nahiko erangikorra da aurkariak egiten duen kolpea gutxi gora behera berdin erantzuten duelako.

Lob kolpeaAldatu

Lob-a arku handiko kolpe bat da, eraso bortitzak erantzuteko erbiltzen da askotan eta mahaitik oso urrun kokatzen zarenean egite komeni da. Arku handiko kolpea da eta honen helburua defendatzea da guztiz, pilota zelaian sartzea du helburu printzipal eta aurkariak erasoak egiten jarraitzea nekatu arte ondoren zuk kontraeraso bat egin ahal izateko.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Naul, Roland; Binder, Deanna; Rychtecký, Antonín; Culpan, Ian. (2017-02-17). «The promotion of Olympic education by the International Olympic Committee» Olympic Education (Routledge): 16–27. ISBN 9780203131510. (Noiz kontsultatua: 2019-03-26).
  2. (Portugesez) Niada, Aurea Cristina Magalhães; Baptista, Paulo de Paula. (2013-10). «Hierarquia de metas do consumidor para diferentes níveis de autoconexão com a marca: um estudo sobre a relação dos corredores de rua com a marca de seu tênis de corrida» RAM. Revista de Administração Mackenzie 14 (5): 140–176. doi:10.1590/s1678-69712013000500006. ISSN 1678-6971. (Noiz kontsultatua: 2019-03-26).
  3. (Gaztelaniaz) Diego, P; Grandío Pérez, MM. (2018-04-26). El asentamiento de la ficción seriada española en el extranjero (2005-2017). El caso de la adaptación norteamericana de Los misterios de Laura desde el punto de vista de sus creadores. (Noiz kontsultatua: 2019-03-26).
  4. (Gaztelaniaz) Alvarenga, Luis. (2017-12-10). «Romero, Óscar Arnulfo. Homilías. Tomo IV. Ciclo B: 3 de diciembre de 1978-17 de junio de 1979» Realidad: Revista de Ciencias Sociales y Humanidades (112): 309. doi:10.5377/realidad.v0i112.3953. ISSN 1012-5515. (Noiz kontsultatua: 2019-03-26).
  5. (Gaztelaniaz) Guyot, Joëlle. (1990). «El discurso artîstico en la revista mexicana Contemporáneos (junio de 1928-diciembre de 1931)» America 4 (1): 137–150. doi:10.3406/ameri.1990.976. ISSN 0982-9237. (Noiz kontsultatua: 2019-03-26).
  6. (Gaztelaniaz) «--------------- por la de Teolojía, el 17 de id. i el 23 de diciembre» Anales de la Universidad de Chile 0 (0) 2010-08-31 doi:10.5354/0365-7779.1862.2827. ISSN 0365-7779. (Noiz kontsultatua: 2019-03-26).
  7. (Ingelesez) Vidja, Kalpesh; Dodhia, Dr. Shital S; Bhabhor, Dr.Mahesh K; Bhanderi, Priti; Chudasama, Jatin; Jani, Hitesh. (2012-06-01). «Long Term Playing of Table Tennis Improve the Visual Reaction Time» International Journal of Scientific Research 1 (6): 155–156. doi:10.15373/22778179/nov2012/54. ISSN 2277-8179. (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).
  8. (Ingelesez) Ak, Emre; Koçak, Settar. (2010-6). «Coincidence-Anticipation Timing and Reaction Time in Youth Tennis and Table Tennis Players» Perceptual and Motor Skills 110 (3): 879–887. doi:10.2466/pms.110.3.879-887. ISSN 0031-5125. (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).
  9. (Ingelesez) Rodrigues, Sergio T.; Vickers, Joan N.; Williams, A. Mark. (2002-1). «Head, eye and arm coordination in table tennis» Journal of Sports Sciences 20 (3): 187–200. doi:10.1080/026404102317284754. ISSN 0264-0414. (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).
  10. (Gaztelaniaz) Vila, Miguel. (1975-04-30). «Responsabilidad y marcas de calidad. Conferencia pronunciada en Barcelona, el 11 de diciembre de 1974 en el II Congreso Nacional de la Calidad» Informes de la Construcción 27 (269): 113–117. doi:10.3989/ic.1975.v27.i269.2880. ISSN 1988-3234. (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).
  11. a b c d (Gaztelaniaz) Toledano, S.. (2015). El periodismo de investigación en España: Un diagnóstico desde el futuro de la profesión. (Noiz kontsultatua: 2019-04-02).
  12. (Gaztelaniaz) Sevillano, Francisco. (2016-01-30). «Guerra de palabras. El discurso político de la derecha en las elecciones de febrero de 1936» El Argonauta español (13) doi:10.4000/argonauta.2483. ISSN 1765-2901. (Noiz kontsultatua: 2019-04-04).
  13. (Ingelesez) Ritchie, M. J. G.. (1902). Table tennis and how to play it. Lippincott (Noiz kontsultatua: 2019-04-04).
  14. (Gaztelaniaz) Sola Ayape, Carlos. (2017-08-02). «En busca del apoyo de América. El exilio español ante la Conferencia de Cancilleres de Chapultepec (febrero-marzo de 1945)» Revista de El Colegio de San Luis 7 (14): 105. doi:10.21696/rcsl7142017701. ISSN 2007-8846. (Noiz kontsultatua: 2019-04-04).
  15. (Gaztelaniaz) Iglesias Delgado de Torres, Alfredo. Investigación y análisis sobre la idoneidad de la práctica del tenis de mesa en la Educación Primaria. Universidad Politecnica de Madrid - University Library (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  16. (Gaztelaniaz) Sevillano, Francisco. (2016-01-30). «Guerra de palabras. El discurso político de la derecha en las elecciones de febrero de 1936» El Argonauta español (13) doi:10.4000/argonauta.2483. ISSN 1765-2901. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  17. (Ingelesez) Itoh, Mayumi. (2011). «Nagoya World Table Tennis Championships» The Origin of Ping-Pong Diplomacy (Palgrave Macmillan US): 105–128. ISBN 9781349298129. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  18. a b c d e (Frantsesez) Wieviorka, Michel. (2015-05). «Ulrich Beck (1944-2015)» Revista Mexicana de Ciencias Políticas y Sociales 60 (224): 349–352. doi:10.1016/s0185-1918(15)30013-1. ISSN 0185-1918. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  19. (Ingelesez) Crego, Robert. (2003). Sports and games of the 18th and 19th centuries. Greenwood Press ISBN 0313316104. PMC 47643312. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  20. (Gaztelaniaz) Iglesias Delgado de Torres, Alfredo. Investigación y análisis sobre la idoneidad de la práctica del tenis de mesa en la Educación Primaria. Universidad Politecnica de Madrid - University Library (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  21. (Ingelesez) Itoh, Mayumi. (2011). «Nagoya World Table Tennis Championships» The Origin of Ping-Pong Diplomacy (Palgrave Macmillan US): 105–128. ISBN 9781349298129. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  22. (Ingelesez) Sports around the world: history, culture, and practice. ABC-CLIO 2012 ISBN 9781598843019. PMC 815668821. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  23. (Ingelesez) Sports around the world: history, culture, and practice. ABC-CLIO 2012 ISBN 9781598843019. PMC 815668821. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  24. (Ingelesez) Bragazzi, Nicola. (2019-03-11). «How much popular is table tennis? Googling for table tennis (Preprint)» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  25. (Alemanez) «ETTU.org - WALDNER first foreigner on a Chinese stamp» www.ettu.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  26. a b (Gaztelaniaz) «El modelo de juego» Periodización táctica: un ejemplo de aplicación en el fútbol basado en el sistema de juego 1-4-4-2 (Editorial Universidad del Rosario): 29–32. 2018-11-30 ISBN 9789587841541. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  27. (Gaztelaniaz) Juanto, Consuelo. (2015-07-10). «I Congreso Internacional El Protocolo Contemporáneo (Madrid, 23 al 25 de abril de 2014). Desde el Congreso de Viena hasta la actualidad (1814-2014)» REVISTA ESTUDIOS INSTITUCIONALES 2 (2): 64. doi:10.5944/eeii.vol.2.n.2.2015.18358. ISSN 2386-8694. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  28. a b (Gaztelaniaz) Msuya, Cleopas Sila. (1994-08). «Cometido de la Federación Internacional en la prevención y el control de las enfermedades transmisibles» Revista Internacional de la Cruz Roja 19 (124): 402. doi:10.1017/s0250569x00019166. ISSN 0250-569X. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  29. .
  30. .
  31. .
  32. .
  33. .
  34. .
  35. .
  36. .
  37. .
  38. Txantiloi:Gaztelaniaz López, Juan Carlos. (15/07/09). Habilidades psicológicas para la mejora del rendimiento en tenis de mesa. Universidad de Murcia ISBN 1989-5879..
  39. Iglesias Delgado de Torres, Alfredo. (2016). Investigación y análisis sobre la idoneidad de la práctica del tenis de mesa en la Educación Primaria. Facultad de Ciencias de la Actividad Física y del Deporte (INEF)(UPM) (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  40. Iglesias Delgado de Torres, Alfredo. (2016). «Las competencias básicas a través del tenis de mesa» Sportis 2 (2): 268–287. ISSN 2386-8333. (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).

Kanpo estekakAldatu