Emakunde

Emakumearen Euskal Erakundea

Emakunde-Emakumearen Euskal Institutua Euskal Autonomia Erkidegoko politika, ekonomia, kultura eta gizarte-bizitzako alor guztietan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko benetako eta egiazko berdintasuna lortzea helburu duen erakunde ofiziala da.

Emakumenderen logoa

1981ean, Institutua sortu zenean, helburu bezala ezarri zituen sexuen arteko berdintasuna errazteko bideei bultza egitea, hori bete-betean lortzeko eragozpen izan daitezkeen izatezko eta lege aldeko oztopo guztiak desagertaraztea, eta bereizkeria mota guztiak ezabatzea. 2005ean Legea onartu zen berdintasunaren Legea onartu zenetik hasierako helburu eta erronkak lortutako aurrera pausoei egokitzen joan da, lehentasunetako bat Berdintasunaren Lege horren betetzearen ardura izanik.Hurbileko erakundea izan nahi du Emakundek, gizartea eraldatzeko helburua duen proiektu feministaren eta berdintasunaren alde lan egiten duten guztien helburuekin bat egiten duena.

Berdintasuna politika publikoetan

aldatu

Legez Emakundek memoria bat prestatu behar du EAEko botere publikoek emakumeen eta gizonen berdintasunerako gaietan egindako plangintzaren inguruko jarduerei buruz. EAEko Emakumeen eta gizonen berdintasunerako V. Planean, ebaluazioari dagokion atalean, betetze mailaren ebaluazioa izenpean, betebehar hau jasotzen da. Horretarako informazioa biltzeko sistema propio bat erabiltzen du, erakunde ezberdinetako egoerari buruzko informazioa eguneratzeko eta gauzatutako ekintzen segimendua erraz eta arin egin ahal izateko.

Berdintasuna erakundeetan

aldatu

Enplegura berdintasun egoeran iristea eta laneko baldintzak berdintasunez egitea elementu estrategikoak dira emakumeek autonomia eta independentzia handiagoak lor ditzaten eta, horrela, berdintasunaren aldeko beste aldaketa batzuk eragin ditzaten. Horretarako, baina, beharrezkoa da antolakundeetan egon daitezkeen balizko desberdintasunak aurkitzea eta horiek ezabatzeko neurriak hartzea.

Berdintasunerako saria

aldatu

Emakunderen Berdintasunerako sariaren helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitea. Lau alorretan banatu ziren 2006ko ediziora arte, harrezkero ekarpen bakar bat saritzen da. Hauek dira azken urteetan eman diren sarietako batzuk:[1]

Gizonduz ekimena

aldatu

Gizonduz Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat da, Emakundek bultzatua, gizonen eta emakumeen berdintasunaren alde gizonen kontzientziazioa eta parte-hartzea sustatzeko asmoa duena. 2007ko azaroan abiatu zen.[2]

Gizonduz ekimena egitearen arrazoiak hauek dira, Eusko Jaurlaritzaren arabera:[3]

  • Gizonen eta emakumeen artean aukera desberdintasunak baztertu ez direlako.
  • Gizonen partaidetza etxeko lanetan eta berdintasunaren aldeko ekintzetan urria delako.
  • Berdintasuna ez delako posible gizonen parte-hartzerik gabe.
  • Berdintasunaren lorpena pertsona guztiei eragiten dielako eta guztioi on egin ahal dielako.
  • Gizakien garapenerako, gizarterako eta herrien ekonomiarako berdintasuna behar estrategiko bat delako.
  • Aldeko baldintzak daudelako.

Feminismoa eta berdintasuna hiztegia

aldatu

2020. urtean Emakundek parte hartu zuen Feminismoa eta berdintasuna hiztegiaren ekoizpenean[4][5][6].

Zuzendari eta idazkari zerrenda

aldatu
Urtea Zuzendaria Idazkaria
1988-1999 Txaro Arteaga Itziar Fernandez
1999-2005 Izaskun Moyua
2005-2009 Izaskun Moyua Miren Arantza Madariaga
2009-2013 María Silvestre Arantxa Elizondo
2013-2022 Izaskun Landaida Ana Alberdi
Zuriñe Elordi (2017-)
2022- Miren Elgarresta Zuriñe Elordi

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu