Mikel Erentxun

abeslari espainiarra

Mikel Erentxun Acosta (Caracas, Venezuela, 1965eko otsailaren 23a - ) Euskal Herriko abeslari eta konpositorea da.

Mikel Erentxun

Bizitza
JaiotzaCaracas1965eko otsailaren 23a (59 urte)
HerrialdeaGipuzkoa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, disko-ekoizlea, musikagilea, kantugilea eta gitarra-jotzailea
Lantokia(k)Donostia
Genero artistikoarock en Española
Musika instrumentuagitarra
ahotsa

mikelerentxun.ws
IMDB: nm0258844 Facebook: mikelerentxun Twitter: mikelerentxun Instagram: erentxun Youtube: UC9VrB1-mTjJ7b0YOOWa25Rg Spotify: 7thnnayFyJnVOAJrpe5wMC Musicbrainz: 07fe9699-ae1a-4990-bf52-8466752aae86 Songkick: 136621 Discogs: 492933 Allmusic: mn0000183635 Deezer: 13508 Edit the value on Wikidata

Duncan Dhu taldean aritu bitartean, 1992an bere bakarkako karrera hasi zuen.

Biografia aldatu

Oso gazterik Donostian hartu zuen bizilekua. Arkitektoa da EHUko DAGETen.

1982an hasi zen musikan Los Aristogatos izeneko taldearekin. Beste hainbat taldetan aritu ondoren, ordu arte Daltons taldean zebiltzan Diego Vasallo eta Juanrarekin batera Duncan Dhu taldearen sortzaile izan zen.

1992an Naufragios izeneko bere bakarkako lehen lana kaleratu zuen, ordu arte Duncan Dhuk alboratutako kantuek eta berak sortuek osaturik. Orduan hasi zen Jesús María Cormán idazle eta kantu-egilearekin lankidetzan.[1]

Duncan Dhuren hamargarren urtemuga zela-eta, disko bat kaleratu zuen taldekideekin batera eta bakarkako zereginetara itzuli zen 1995ean, El abrazo del erizo lanarekin. Disko hori ez zen aurrekoak bezain komertziala, berritzaile izaten saiatu baitzen.

1998an kaleratu zuen Acróbatas diskoan guztiz nabari da Erresuma Batuan emandako denboraldiaren eragina.

2000an, laugarren diskoa kaleratu zuen: Te dejas ver. Horretan, hasierako musika eta giro gozoetara itzuli zen. Arrakasta handia lortu zuen Erentxunek Ameriketako Estatu Batuetan ere, eta bertan, Siete años izenburupean, bere bakarkako lanaren bildumatzat har daitekeen diskoa kaleratu zuten urte hartan.

2013ko martxoan, bihotzeko ebakuntza egin zioten eta horren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuen hurrengo hilabeteetarako prestaturik zuen jira.

Diskografia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz)Músicos en la sombra: Jesús María Cormán, letrista de Mikel Erentxun argitaratutako elkarrizketa Efe Eme : diario de actualidad musical aldizkariaren bertsio digitalean, 2012ko urtarrilaren 17an.[1], 2018ko maiatzaren 23an kontsultatua.

Kanpo estekak aldatu