Anna Erra

politikari espainiarra

Anna Erra i Solà (Vic, 1965eko urriaren 7an) Kataluniako irakasle eta politikari katalana da, 2015eko ekainaren 13tik Viceko alkatesa (Konbergentzia eta Batasunaren eskutik 2015ean eta Junts per Catalunyaren eskutik 2019an),[1] bai eta, 2018ko ekainaren 19tik, Kataluniako Parlamentuko diputatu ere, JxCen eskutik.

Anna Erra


17. Kataluniako Parlamentuko presidentea

2023ko ekainaren 9a -
Laura Borràs i Castanyer

Kataluniako Parlamentuko diputatua

2021eko martxoaren 12a -
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2021eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak

Kataluniako Parlamentuko diputatua

2018ko ekainaren 19a - 2020ko abenduaren 21a
Maria Isabel Ferrer Álvarez
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2017ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak

Viceko alkate

2015eko ekainaren 13a - 2023ko ekaina
Josep Maria Vila d'Abadal i Serra - Albert Castells

Viceko Udaleko zinegotzi

2007ko ekainaren 16a - 2023ko ekaina
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnna Erra i Solà
JaiotzaVic1965eko urriaren 7a (58 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaVic
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Viceko Unibertsitatea - Kataluniako Unibertsitate Zentrala
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, maisu/maistra eta autorea
Enplegatzailea(k)Col·legi Sant Miquel dels Sants  2007)
Kataluniako Parlamentua  (2023 -
KidetzaÒmnium Cultural
Assemblée parlementaire de la Francophonie (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa
Kataluniako Europar Alderdi Demokrata
Junts per Catalunya

Facebook: anna.erra.14 Twitter: Anna_Erra Instagram: anna_erra Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Geografia eta Historian lizentziatua, Bartzelonako Unibetsitatean, Magisteritza-masterra egin zuen Viceko Unibertsitatean. Viceko Sant Miquel del Sants ikastolan 21 urtez andereño modura lan egitea ahalbidetu diona, bai eta Giza-Zientzietako hainbat Bigarren Hezkuntzako testu-liburu idaztea ere.[2] 2007 eta 2015. urteen artean Viceko Udaleko zenbait eskumen-errejidore izan zen; hala nola, Hezkuntza, Kultura eta Komertzio eta Turismoa. Era berean, 2007-2011 artean, Viceko Udaleko Giza-Eremuko (Àrea Social) presidente izan zen ere.[2] 2015eko Udal Hauteskundeetan Viceko alkatesa izan zen hautatua, CiUk PSCrekin izandako akordio baten ondorioz, hiriko lehen alkatesa eta hiriko lehen alkate konbergentea bilakatuz.[1][3][4] 2017an JxCko zerrendetan aurkeztu zen, 2017ko Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan.[5] 2018ko ekainaren 19an Errak kargua hartu zuen, Isabel Ferrer-ek kargua utzi ostean, Herri-Babeseko Zuzendari Nagusia izendatua izatearen ondorioz.[6] 2019ko Udal Hauteskundeetan berriro ere Viceko alkatesa izan zen berrautatua, alderdiak gehiengo absolutua eskuratu ostean.[7][8]

Bizitza pertsonalari dagokionez, hainbat kargu ditu ere Viceko Unibertsitatean zein Balmen Unibertsitate-Fundazioan.[9] Viceko saskibaloi-taldean jokatu du ere bederatzi urtez eta Òmnium Culturaleko kide da.[2]

Katalanaren afera aldatu

Katalanaren defendatzaile, 2020ko otsailean eta No em canviïs de llengua kanpainapean (euskeraz: Ez nazazu hizkuntzaz aldatu), Kataluniako Parlamentuan hurrengoa esan zuen:

« Katalanez hitz egiten dugun askoren ohitura eta akats handia da hizkuntzaz aldatzea; hau da, zuzenean espainolera pasatzea, aurrean dugun entzulea kanpotarra dela edo, zuzenean, katalanez ez dakiela dirudigunean. (...) Katalana hitz egiten dugunen artean, badirudi nahaste bat dagoela, gure hizkuntza larriki kaltetzen duena, edonorri espainolez hitz egitea errespetu kontua dela pentsatzen [dugulako], baina ez da horrela. (...) Hau konpontzeko bi ekintza eman behar dira: kanpotarrak diren katalanek katalana ikasi behar izatea eta herrialdeko zenbait eskualdeetako zuzenean espainolez aritzearen joerarekin amaitzea, fisikoki edo beren izenaren arabera katalanak ez diruditenei. »
Anna Erra (2020)

Handik ordu gutxitara, bere hitzen gaizki ulertuarengatik barkamena eskatu zuen, ERCren, PSCren, PPCren, baina, bereziki, C'sen presioen ondorioz, Erraren aurkako gaitzezpen-ebazpen bat aurkeztera ailegatu zena.[10][11][12]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) BARCELONA, LAIA PIÑOL MEJIAS /. (2015-07-01). «La nueva alcaldesa de Vic, de CDC, pacta por sorpresa con el PSC» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  2. a b c (Katalanez) admin. «L'Alcaldessa — Ajuntament de Vic» www.vic.cat (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  3. (Katalanez) Nou, J. Comajoan / El 9. «Anna Erra és la primera alcaldessa de Vic - 14 juny 2015» El Punt Avui (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  4. TIC, Tuatara Aplicacions. «Anna Erra (CiU) és escollida com a primera alcaldessa de Vic de la història» www.elter.net (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  5. (Katalanez) «Junts per Catalunya, la llista del PDECat que encapçalarà Puigdemont» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. (Katalanez) Osona.com. «Anna Erra serà diputada al Parlament de Catalunya | Osona.com» www.naciodigital.cat (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  7. (Katalanez) Osona.com. «Anna Erra aposta pel «màxim consens» en la seva investidura com a alcaldessa de Vic | Osona.com» www.naciodigital.cat (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  8. «Resultados Elecciones municipales 2019 en Vic» La Vanguardia 2019-05-26 (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  9. (Katalanez) «Anna Erra i Solà» Portal de la Transparència (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  10. (Gaztelaniaz) «La alcaldesa de Vic Anna Erra se disculpa tras pedir a los catalanes que no hablen castellano» La Vanguardia 2020-02-12 (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  11. «twitter.com/Anna_Erra/status/1227619073690947584» Twitter (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  12. (Gaztelaniaz) Peris, Guillermo Peris. «La Mesa del Parlament rechaza tramitar el proceso de cese de Ribó impulsado por Cs» Diario Siglo XXI (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).