Ireki menu nagusia

Désiré-Émile Inghelbrecht (Paris, 1880ko irailaren 17a - Paris, 1965ko otsailaren 14a) frantses musikagilea eta orkestra-zuzendaria izan zen. Debussyren adiskidea izan zen, eta Moussorgskiren Boris Godunoven frantsesezko lehen emanaldian bera izan zen musika-zuzendari. Zenbait erakunderen zuzendaritza ere hartu zuen bere gain: Suediar Balletak (1920-23), Opera Komikoa (1924-25 eta 1932-33), Concerts Pasdeloup (1928-32), Aljerreko Opera (1929-30) eta Parisko Opera (1945-50). 1931n Frantziako Irratiaren Orkestra Nazionala sortu zuen. Debussy eta Ravelen eragina nabari zaio. Hainbat obra idatzi zituen antzerkietan eta balletetan ematekoak. Aipagarriena: Greco.

Désiré-Émile Inghelbrecht
Bizitza
Jaiotza Parisko 19. barrutia1880ko irailaren  17a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1965eko otsailaren  14a (84 urte)
Hobiratze lekua Saint-Vincent Cemetery Itzuli
Familia
Ezkontidea(k) Carina Ari Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak orkestra zuzendaria, musikagilea eta musika-zuzendaria
Mugimendua musika klasikoa

IdazlanakAldatu

  • Comment on ne doit pas interpréter Carmen, Faust et Pelléas – 1923
  • Diabolus in musica : Essais sur la musique et ses interprètes – 1933
  • Mouvement contraire : souvenirs d’un musicien – 1947
  • Le Chef d’orchestre et son équipe – 1949
  • Le Chef d’orchestre parle au public – 1957

ErreferentziakAldatu