Rosa Estiarte

kataluniar igerilari olinpikoa

 

Rosa Estiarte
Bizitza
JaiotzaManresa1959ko apirilaren 26a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaManresa1985eko apirilaren 8a (25 urte)
Heriotza moduasuizidioa: falling from height (en) Itzuli
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua65 kilogramo
Altuera174 zentimetro

Olympic.org: rosa-estiarte-duocastella Edit the value on Wikidata

Rosa Estiarte Duocastella (Manresa, Bartzelona, Katalunia, 1959 apirilaren 26a- ibidem, 1985eko apirilaren 8a) kataluniar igerilari olinpikoa izan zen. Kataluniako eta Espainiako txapelketa asko irabazi zituen. Espainiako errekorra bi aldiz gainditu zuen. Nazioarteko igerilaria izan zen.

Biografia aldatu

Aita Manel Estiarte Prat zen, CN Manresaren presidentea. Waterpoloan aritu ziren nebak, Albert eta Manel Estiarte. Azken hori waterpoloko txapeldun olinpiko eta mundiala izan zen.

Kirol-ibilbidea aldatu

Club Natació Manresan egin zuen bere kirol-ibilbidea.[1] Bular-igeriketa probetan espezialista zen. Hamabi txapelketa nazional irabazi zituen: 100 metroko proban hiru titulu (1973ko uda eta 1974ko eta 1976ko negua), 200 metroko bular-igeriketa bat (1975eko negua) eta zortzi errelebu-probetan. Bi aldiz gainditu zuen Espainiako errekorra: 100 metroko lasterketa 25 metroko igerilekuan. Bere palmaresean Kataluniako hamahiru txapelketa lortu zituen.[1]

Nazioartekoa aldatu

Hamabi aldiz nazioartekoa izan zen Espainiako taldearekin. 1975ean, Caliko Munduko Txapelketan eta Aljerreko Mediterraneoko Jokoetan parte hartu zuen, eta diploma bat lortu zuen. Urtebete geroago, Montrealgo 1976ko Udako Olinpiar Jokoetan, 4 × 100 m estiloko bular-igeriketa errelebuan jardun zuen, baina lehen kanporaketa gainditu barik.[2] 1978an erretiratu zen.[1] Besteak beste, 1976an Manresaren kirol-merezimenduaren zilarrezko domina eta 1979an urrezkoa jaso zituen, baita CN Manresa/Basquet Manresaren urrezko intsignia ere.[3]

Bizitza pertsonala aldatu

Albert eta Manel Estiarte nebak waterpolisten ziren.[4][5] Bi seme-alaba izan zituen.[6] 1985ean bere buruaz beste egin zuen. Depresio baten biktima izan zen dibortzioaren ondoren, etxeko leiho batetik botata bere buruaz beste egin zuen, 1985ean.[7][1] Manel nebak gertaera horri buruzko liburu bat idatzi zuen (Todos mis hermanos, 1999).[6]

Palmaresa aldatu

  • 5 Kataluniako udako txapelketa[8]
    • 1, 100 m-ko bular-igeriketan: 1973
    • 1, 100 m bizkar-igeriketan: 1977
    • 3, 4x100 m estiloetan, 1973, 1974, 197
  • Neguko Kataluniako 6 txapelketa[9]
    • 2, 100 m-ko bular-igeriketan: 1974, 1977
    • 1, 200 m-ko bular-igeriketan: 1974
    • 2, 4x100 m-tan, estiloetan: 1973, 1977
    • 1, 4x100 m libreetan: 1977
  • 5 Espainiako udako txapelketak
    • 1, 100 m-ko bular-igeriketan: 1973
    • 3, 4x100 m-ko estiloetan, 1975, 1976, 1977
    • 1, 4x100 m libreetan: 1975
  • Neguko Espainiako 7 txapelketa
    • 3, 100 m-ko bular-igeriketan: 1974, 1975, 1976
    • 1, 200 m-ko bular-igeriketan: 1975
    • 3, 4x100 m libreetan: 1973, 1974, 1975

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 1976an Manresaren kirol-merezimenduaren zilarrezko domina [3]
  • 1979an Manresaren kirol-merezimenduaren urrezko domina[3]
  • 1979an CN Manresaren urrezko intsignia ere.[3]

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Enciclopèdia de l'esport català. Enciclopèdia Catalana. 2014. 

Kanpo estekak aldatu

  • Fitxa COEn.
  • Rosa Estiarte en Olympedia.org