José Luis Iturralde

musikagile espainiarra

José Luis Iturralde Pérez (Donostia, Gipuzkoa, 1908ko martxoaren 17a - 1985) gipuzkoar musikagilea izan zen.

José Luis Iturralde
Bizitza
JaiotzaDonostia1908ko martxoaren 17a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1985 (76/77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea

Biografia aldatu

Donostian hasi zituen Solfeo, Biolin, Organo eta Konposizio Ikasketak. Victoria Eugenia antzokiko biolin-jotzailea izan zen.

Gero Madrilera joan zen, Conrado del Camporekin ikastera, hura baitzen garai hartan Espainiako konposizio-irakaslerik ospetsuena.

Cuarteto en sol menor, haren lehen obra, 1934. urtean estreinatu zen.

1955etik aurrera, Donostiako kontserbatorioko irakasle lanetan aritu zen. Easo Abesbatzaren zuzendaria izan zen.

Obra nagusiak: zarzuela: La melodía de Borda-Berri (1944); Concierto para violín y orquesta (1953); ganbera-musika: Cuarteto número 4 (1958); Cuatro escenas vascas (1949), Obertura vasca (1952), Nuestra Señora del Coro (1966) eta Quinteto en fa mayor (1983).

Erreferentziak aldatu