Elena Medel

Elena Medel (Kordoba, 1985eko apirilaren 29a) idazle, literatura-kritikari eta editore espainiarra da. Hainbat poesia-liburu eta saiakera argitaratu ditu, eta hainbat poesia-antologiatan argitaratu dira bere lanak. Besteak beste, hizkuntza hauetara itzuli dira haren lanak: euskara, alemana, arabiera, armeniera, esloveniera, frantsesa, ingelesa, italiera, poloniera, portugesa, errumaniera, suediera eta swahilia. 2020an, lehen nobela argitaratu du: Las maravillas (Anagrama). Nobela horri esker, urteko libururik onenaren 2020ko Francisco Umbral saria irabazi du.[1][2]

Elena Medel
Bizitza
JaiotzaKordoba1985eko apirilaren 29a (36 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Genero artistikoaolerkigintza

Twitter: medelelena Edit the value on Wikidata

La Bella Varsovia argitaletxearen zuzendaria da.

BiografiaAldatu

Txikitatik hasi zen narratiba lantzen. Asko irakurtzen zuen, eta horregatik hasi zen idazten. Dioenez, zorteduna izan zen, liburu asko izan zituelako etxean.[3]

Sei edo zazpi urte zituela, paperetan ipuinak idazten zituen; ondoren, grapatu eta oparitu egiten zizkien ingurukoei.[3] Zirriborratzen zituen ipuin horietako batzuk lehiaketetara bidali zituen; hala irabazi zuen lehen saria, Mairenakoa (Aljarafe-ko herri bat). Kontakizun luze bat zen, kutsu historikokoa.

Gerora, eta Federico García Lorcaren obra ezagutzearen ondorioz, poesia idazten hasi zen. Poema-liburu bat zuela iruditu zitzaionean, Gazteriaren Institutura bidali zuen, eta sari bat eskuratu zuen: Andaluzia Gaztea saria, Andaluziako Gazteriaren Institutuak emana. Eta, horri esker, Mi primer bikini liburua argitaratu zuen.

2006an, Madrilgo Udalaren beka bat jaso zuen, eta Madrilgo Ikasleen Egoitza famatuan egon zen.

Hainbat poema-liburu argitaratu ditu: Mi primer bikini (DVD, 2002); Andaluzia Gaztea saria eskuratu ondoren argitaratu zen; Tara (2006), amonaren heriotzak markatutako liburua, eta Chatterton (Visor, 2014). Lan horri esker, 2013an, Loewe saria irabazi zuen, Gazte Sorkuntzaren kategorian. Halaber, Vacaciones (2004) eta Un soplo en el corazón (2007) kaierak argitaratuak ditu. Ordura arteko lan guztiak biltzen dituen bilduma bat ere argitaratu zuen: Un día negro en una casa de mentira (1998-2014). Liburu horiez gain, Medelen poesiak eta ipuinak hainbat antologiatan argitaratu dira.

Hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte haren lanak, baita euskarara ere.​

2020ko urrian, lehen nobela plazaratu du: Las maravillas (Anagrama, 2020). Urte horretako lanik onenaren Francisco Umbral saria irabazi du. Epaimahaiak "narrazioaren freskotasun literarioa" saritu du; zeinak "balioan jartzen duen belaunaldi arteko harremana, azpimarra berezia jarrita emakumezkoengan, zeinak sarri ez diren ikusgai egoten literatura-lan garrantzitsuetan".[1]

Bestalde, La Bella Varsovia argitaletxearen zuzendaria da; hain zuzen, gaztelaniaz poesia argitaratzen duen argitaletxerik prestigiotsuenetakotzat hartzen da.​

ArgitalpenakAldatu

PoesiaAldatu

  • Mi primer bikini (DVD, 2002). 2001eko Andaluzia Gaztea Saria eskuratu zuen. ISBN 84-95007-65-7
  • Vacaciones (El Gaviero Ediciones, 2004). ISBN 84-933751-1-X.
  • Tara (DVD, 2006). ISBN 84-96328-50-4.
  • Un soplo en el corazón (Ediciones del 4 de agosto, 2007). Family musika-talde donostiarraren Un soplo en el corazón (1993) diskoan inspiraturiko kaiera. ISBN 84-96686-36-6.
  • Chatterton (Visor, 2014) Gazte Sorkuntzaren XXVI. Loewe Saria eskuratu zuen lan honek. ISBN 978-84-9895-864-5
  • Un día negro en una casa de mentira (1998-2014) (Visor, 2015). Medelen ordura arteko lan guztiak biltzen dira lan honetan, bai eta argitaratu gabeko beste batzuk ere.[4] ISBN 978-84-9895-899-7

SaiakeraAldatu

  • El mundo mago. Cómo vivir con Antonio Machado (Ariel, 2015).
  • Todo lo que hay que saber sobre poesía (Ariel, 2018). Poesia eta poesiaren historiari buruzko liburu entretenigarria eta didaktikoa da.

Bere poemak, poesia antologietanAldatu

KontakizunakAldatu

NobelaAldatu

  • Las maravillas (2020, Anagrama). 2020ko urrian argitaratua.[5][6]

ErreferentziakAldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Galán, Claudia Vila. (2021-02-04). «Elena Medel gana el Premio Francisco Umbral por su novela ‘Las Maravillas’» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  2. (Gaztelaniaz) EFE. (2021-02-04). «Elena Medel, Premio Francisco Umbral al Libro del Año por 'Las maravillas'» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  3. a b (Gaztelaniaz) Orozco, Román. (2009-04-17). «¿Una chica normal?» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-08-13).
  4. «Un día negro en una casa de mentira (1998-2014)» www.visor-libros.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  5. (Gaztelaniaz) «Las maravillas (Anagrama, 2020)» Elena Medel (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  6. «Las maravillas - Medel, Elena - 978-84-339-9908-5» Editorial Anagrama (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).

Kanpo estekakAldatu