Andoni Gago

boxeolari bizkaitarra

Andoni Gago Lopez (Otxarkoaga, Bilbo, 1985eko maiatzaren 8a - ) bizkaitar boxeolaria da. "El Macho" edo "Machito" ezizenarekin ezagutzen da Otxarkoagako gizaseme hau.

Andoni Gago
Bizitza
JaiotzaBilbo1985eko maiatzaren 8a (38 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria
Altuera165 zentimetro

2012an profesional bilakatuta, 2014ko abuztuaren 2an, Benalmádenan Espainiako luma-pisuen txapeldun bilakatu zen Antonio Rodríguez 'Chiky' garaituz.[1]

2019ko ekainaren 8an luma pisuko Europako txapelketa eskuratu zuen[2].

Andoni Gago Otxarkoaga eta Bilbo aldean oso mirestua eta maitatua den boxeolaria da, bere apaltasunak eta boxeo kirolean dena emateko gaitasunak maitasun eta miresmen hori azaldu dezakete. Andonik biltegi batean lan egiten du biltegizain moduan, profesional mailetara jauzia eman eta geroxeago goi mailako boxeolaria bihurtu zenean ere boxeo karrera bere biltegiko lanarekin batera eraman du aurrera. Datu hau oso aipagarria da goi mailako boxeolari gehienak boxeoan bakarrik fokatzen direlako, Andonik, aldiz, jakin izan du bi lanak uztartzen, horrek dakarren esfortsu, lanordu eta sakrifizioarekin batera.

Boxeo estiloa aldatu

Boxeolari ortodoxo eta erasokorra da, presio altua eman eta borrokak kontrolatzeko asmoz ringaren erdialdea zapaldu eta kontrolatzen duen borrokalari horietakoa.

"El Macho" izengoitia bere presio altu eta borrokatzeko modu ausart eta erasokorrarengatik datorkio, beti aurrera egiten baitu eta ringaren kontrola hartzera ateratzen delako, bera baino aurkari teknikoagoen kontra ere bai. Borroka bati aurpegia galtzen ez dion boxeolaria da.

Gimnasioa eta taldea aldatu

Andoni Bilbon dagoen Mampo Gym gimnasioan entrenatzen du eta MGZ boxing promotions da bere taldea zein bultzatzailea.

Entrenatzailea aldatu

Txutxi Del Valle boxeo entrenatzailearen aginduetara dago Andoni "El Macho" Gago.

Pisu maila aldatu

Andoni Gago luma pisuan lehiatzen da.

  • Luma pisua: - 57,152 kg

Tituluak aldatu

Profesional mailara jauzia eman eta gutxira (2 urtera) bere lehenengo gerrikoa lortu zuen, Espainiako luma pisuko gerrikoa hain zuzen ere. Espainiako txapelduna 4 aldiz izateaz gain Europako (EBU) txapelduna ere izan da 3 aldiz. 2021-ko abuztuan galdu zuen Europako txapendunaren txapela, 36 urterekin.

  • Espainiako luma pisuko txapeldun: 4 aldiz
  • Nazioarteko Boxeo Federakundeko (IBF) luma pisuko nazioarteko gerrikoa: 1 aldiz
  • Europako (EBU) luma pisuko gerrikoa: 3 aldiz

Errekor profesionala aldatu

32 borroka 24 irabazi 4 galdu
KO bidez 7 1
Erabaki bidez 17 3
Berdindu 4
Emaitza Mota Aurkaria Data Lekua Informazioa
Galdu SD Karim Guerfi 2021-08-13 Puerto Banús-eko zezen plaza, Marbella Europako (EBU) luma pisuko titulua
Berdindu TD Gavin McDonnell 2021-04-23 Vall d'Hebrongo olinpiar paniloia, Bartzelona Europako (EBU) luma pisuko titulua
Irabazi TD Brayan Mairena 2020-10-23 Bizkaia frontoia, Bilbo
Irabazi KO Carlos Arroyo 2020-02-29 Nafarroa Arena, Iruñea
Irabazi SD Jesus Sanchez 2019-06-08 Bilbao Arena, Bilbo Europako (EBU) luma pisuko titulua
Irabazi UD Edwin Tellez 2019-02-02 Bizkaia frontoia, Bilbo
Irabazi UD Arturo Lopez 2018-07-27 Aeria futbol zelaia, Cullera
Irabazi UD Geoffrey Dos Santos 2018-04-28 Bilbao Arena, Bilbo Europar Batasuneko (EBU) luma pisuko titulua
Berdindu TD Victor Terrazas 2017-12-15 Bizkaia frontoia, Bilbo
Irabazi PTS Hector Brea 2017-11-18 Beraungo frontoia, Orereta
Irabazi KO Mark Szoros 2017-04-15 Kirol jauregia, San Pedro Alcántara
Galdu TKO Lee Selby 2017-03-04 O2 Arena, Greenwich
Irabazi UD Lorenzo Parra 2017-02-04 Bizkaia frontoia, Bilbo
Galdu UD Viorel Simion 2016-10-14 Circus, Bukarest Nazioarteko Boxeo Federakundeko (IBF) luma pisuko titulu interkontinentala
Irabazi UD Hermin Isava 2016-05-07 Fadurako polikiroldegia, Getxo
Irabazi KO Robert Laki 2016-04-16 Bizkaia frontoia, Bilbo Nazioarteko Boxeo Federakundeko (IBF) luma pisuko nazioarteko titulua
Irabazi UD Miguel Alberto Gonzales Mena 2016-01-30 Bizkaia frontoia, Bilbo
Irabazi TD Sergio Blanco 2015-12-12 Vall d'Hebrongo olinpiar paniloia, Bartzelona Espainiako luma pisuko titulua
Irabazi TKO Sergio Romero 2015-06-19 La Casilla aretoa, Bilbo Espainiako luma pisuko titulua
Irabazi UD Michael Isaac Carrero 2015-03-27 La Casilla aretoa, Bilbo
Irabazi UD Marc Vidal 2014-11-15 La Casilla aretoa, Bilbo Espainiako luma pisuko titulua
Irabazi UD Antonio Rodriguez 2014-08-02 Holiday Beach Club, Benalmádena Espainiako luma pisuko titulua
Irabazi TKO Alae Karmoun 2014-04-05 La Casilla aretoa, Bilbo
Galdu SD King Daluz 2013-09-27 El Asador de Enrique Hotela, Madril
Irabazi UD Vitaly Shivanov 2013-08-03 Hydros Hotela, Benalmádena
Irabazi TKO Daniel Bueno 2013-05-18 La Casilla aretoa, Bilbo
Irabazi UD Ivan Ruiz Garrido 2013-02-01 Bizkaia frontoia, Bilbo
Berdindu PTS Kiko Amarillo 2012-12-15 Poliesportiu Centre, Viladecans
Irabazi PTS Vitaly Shivanov 2012-11-30 Bizkaia frontoia, Bilbo
Berdindu PTS Kiko Amarillo 2012-10-05 Bizkaia frontoia, Bilbo
Irabazi TKO Olufemi Temitope 2012-06-02 Txurdinaga-ko polikiroldegia, Bilbo
Irabazi UD Ryan Peleguer 2012-03-16 Bizkaia frontoia, Bilbo Debuta

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.