Meret Oppenheim

argazkilari suitzarra

Meret Oppenheim (Berlin; 1913ko urriaren 6aBasilea; 1985eko azaroaren 15a) artista eta argazkilaria izan zen, mugimendu surrealistan aritu zena.

Meret Oppenheim

Bizitza
JaiotzaBerlin1913ko urriaren 6a
Herrialdea Alemania
 Suitza
BizilekuaParis
Basilea
Thun
Berna
HeriotzaBasilea1985eko azaroaren 15a (72 urte)
Hobiratze lekuaCarona (en) Itzuli
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaGrande Chaumière Akademia
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, kanta-idazlea, margolaria, modeloa, artista bisuala, eskultorea, ilustratzailea, bitxi diseinatzailea, marrazkilaria eta artista
Lantokia(k)Steinen
Paris
Basilea
Berna eta Thun
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaCarclaze Community Primary School (en) Itzuli
The 8th Street Club (en) Itzuli
Mugimenduasurrealismoa
Genero artistikoadadaismoa
biluzia
assemblage (en) Itzuli

Discogs: 471483 Find a Grave: 8998691 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Berlingo Charlottenburg auzoan jaio zen, aita alemaniarra eta ama suitzarra izan zituen. 16 urterekin pintura ikasten hasi zen eta 19 urterekin Parisera joan zen Grand Chaumière Akademian ikastera. Hiri horretan, Alberto Giacometti eta Jean Arp ezagutu zituen, eta Salon des surindépendants erakusketa surrealistan parte hartzera gonbidatu zuten. Han, André Breton, Max Ernst eta Man Ray ezagutu zituen. Azken horrentzat, biluzi ezagunenetako batzuen argazkietako modelo jardun zuen.

1936an, bere lanik ezagunena egin zuen: «Larruzko gosari-jokoa». Surrealismoaren objektu ezagunenetako bat izatera iritsi zen, eta New Yorkeko Arte Modernoaren Museoak erosi zuen.[1][2]

1945ean Wolfgang La Roche ezagutu zuen, eta harekin ezkondu zen lau urte geroago, eta Bernan jarri ziren bizitzen. 1954an, Picassoren antzezlanaren jantzien diseinuarekin itzuli zen arte-jarduerara: Daniel Spoerrik egin eta Bernan estreinatu zen «Le Désir attrapé par la queue (Buztanetik hartutako desira)». 1959an, erakusketa surrealista batean parte hartu zuen Parisen, Festmahl (Banketea) lanarekin, eta urre-koloreko aurpegidun emakume biluzi baten gorputz gainean jakiak erakutsi zituen.[3]

Laurogeiko hamarkadatik aurrera, idazkiak argitaratzen hasi zen; hala 1981ean Sansibat argitaratu zuen, poema-multzoa, eta 1984an Trou arte-aldizkariarekin elkarlanean aritu zen, Bernako Symbol des Wachsens und des Lebens iturriari buruzko artikulu bat argitaratuz, eta, handik gutxira, beste poema batzuk argitaratu zituen, Husch, husch, der schönste Vokal entleert sich izenburupean.[4]Bihotzekoak jota hil ondoren, hainbat erakusketa kolektibo eta atzera begirakoak egin ziren, baina omenaldirik handiena Meret Oppenheim Saria izan zen, urtero Kultura Bulegoak berrogei urtetik gorako artistei ematen diena.[5]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu