Gorila
Gorila (Gorilla) bizirik dagoen primate motarik handiena da, gaur egun Erdialdeko Afrikako oihanetan hedatzen dena. Bi espezietan eta 4 azpiespezietan (espezie bakoitzak bina azpiespezie) banatuta daude.
Gorila | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Hominidae |
Azpifamilia | Homininae |
Generoa | Gorilla I. Geoffroy, 1852
|
Azpibanaketa | |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 270 egun |
Euren DNAren % 98-99 gizakienaren bera da. Oso handia da: 1,80 m inguru luze eta 200 kg izatera hel daiteke. Besoak hankak baino luzeagoak ditu eta sudurra motza eta zapala. Lepo labur-gihartsua du, bularra sendoa eta besoak eta hankak oso trinkoak. Emea 250-270 egun egoten da ernari eta ume bakarra egiten du ernaldiko. Bi gorila mota bereizten dira: mendebaldeko gorila (Gorilla gorilla) eta ekialdeko gorila (Gorilla beringei).[1]
EtimologiaAldatu
Hanno Nabigatzailearen bidaiaren amaieran, esploratzaileak, oso populatua zegoen uharte bat aurkitu zuen, jende iletsu eta basati bezala deskribatu zena. Gizonak harrapatzeko saiakerek huts egin zuten, baina emakumeetako hiru harrapatuak izan ziren. Hauek, hain ziren basatiak, erailak izan zirela, eta euren larruak, Kartagoko etxera eramanak izateko kontserbatuak izan ziren. Larruak Junoren tenpluan (Tanit edo Astarte) gorde ziren Hannoren itzuleran, eta, Plinio Zaharraren arabera, bertan iraun zuten K. a. 146an Kartago erromatarrek suntsitu zuten arte, Hannoren espediziotik 350 urtera. Hannorekin bidaiatzen zuten itzultzaileek Gorillai deitzen zioten herriari (grezierazko hitzetik). Thomas Staughton Savage mediku eta misiolari amerikarrak eta Jeffries Wyman naturalistak gorilak XIX. mendean deskribatu zituztenean, tximinoak Troglodytes gorilla izendatuak izan ziren Hannoren deskribapenagatik.
TaxonomiaAldatu
Gorilla generoaren taxonomia | Hominoidea superfamiliaren filogenia | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
|
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez)Mendietako gorilak (WWF)