Ireki menu nagusia

Onomastika izen bereziak edo propioak aztertzen dituen hiztegigintza edo lexikografiaren atala da. Honako hiru atal hauetan banatzen da:

Toponimia, gainera, beste zientzia batzuetan ere aztertzen da batzuetan; hala nola historia, geografia, mitologia, literatura, eta abar.

2016an Onomastika Elkartea eratu zen Euskal Herrian, Ricardo Zierbide, Ander Ros, Josemari Sestorain eta besteren ekimenaz.

Onomastika-glosategiaAldatu

Antroponimia: pertsona-izenakAldatu

  • antroponimia : pertsona-izenak aztertzen dituen zientzia-alorra,
  • cognomen : Erromatar batzuek zeramaten izengoitia,
  • etnonimo : herri baten edo etnia baten izena,
  • jentilizio : leku bateko biztanleei edo herritarrei ematen zaien izena,
  • hagionimo : santu-izena,
  • matronimo : familia-izena, amagandik jasoa,
  • patronimo : familia-izena, aitagandik jasoa,
  • pseudonimo : pertsona baten ezizena.

Toponimia: leku-izenakAldatu

Termino generikoakAldatu

Termino hauek izen arruntei edota izen bereziei dagozkie.

  • akronimo : hitz-multzo baten laburpena, ahoskatzeko modukoa,
  • alonimo : beste izen bat (batez ere egile batena edo lan batena),
  • antonimo : beste baten aurkako esanahia duen hitza,
  • diminutibo : txikigarria, beste hitz batetik eratorritako terminoa, txikitasun, goxotasun edo ahultasun ideia erantsiz,
  • eponimo : pertsona-izen batetik hartutako leku- edo gauza-izena,
  • exonimo : kanpoko izena, beste hizkuntza batetik hartutako pertsona- edo leku-izena, grafia egokituz,
  • homonimo : izen berekoa,
  • hiperonimo : objektu jakin bat baino kategoria zabalagoko izena,
  • hipokoristiko : izen baten aldaera familiar edo maitekorra,
  • hiponimo : objektu jakin bat baino kategoria murritzagoko izena,
  • meronimo : zati baten izena,
  • metonimia : gauzak beste izen batez izendatzea, esanahiaren desplazamenduaren bitartez,
  • paronimo : antzeko izenak,
  • sigla : hitz multzo baten inizialekin osatutako izena,
  • sinonimo : beste hitz baten esanahi bera edo bertsua duen terminoa.

Kanpo estekakAldatu

Ikus, gaineraAldatu