John Franklin Enders

John Franklin Enders (West Harford, Connecticut, 1897ko otsailaren 10a - Waterford, Connecticut, 1985eko irailaren 8a) estatubatuar biokimikaria izan zen, "Txerto modernoen aita" deitua. Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen, eta, itzuli zenean, Yaleko Unibertsitatean lizentziatu zen, eta, ondoren, biomedikuntzan, Harvardeko Unibertsitatean. 1954an Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Thomas Huckle Weller eta Frederick Chapman Robbinsekin batera, poliomielitisaren birusaz egin zituen ikerlanengatik. 1960an elgorri-kontrako txertoa aurkitu zuen.

John Franklin Enders
Enders2.jpg
Bizitza
Jaiotza West Hartford (Connecticut)1897ko otsailaren 10a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Waterford (Connecticut)1985eko irailaren 8a (88 urte)
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Yale Unibertsitatea
St. Paul's School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak birologoa, kimikaria, ekintzailea, medikua eta biokimikaria
Enplegatzailea(k) Harvard Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra

Kanpo estekakAldatu