Yusuf Lule

politikari ugandarra

Yusuf Kironde Lule (Kampala, 1912ko apirilaren 10a - Londres, 1985eko urtarrilaren 21) 4. Ugandako presidentea izan zen.

Yusuf Lule

Ugandako presidentea

1979ko apirilaren 13a - 1979ko ekainaren 20a
Idi Amin - Godfrey Binaisa
Bizitza
JaiotzaKampala1912ko apirilaren 10a
Herrialdea Uganda
HeriotzaLondres1985eko urtarrilaren 21a (72 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaFort Hareko Unibertsitatea
Makerere University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoaUganda National Liberation Front (en) Itzuli

Biografia aldatu

Ugandan, Hegoafrikan eta Edinburgon ikasi zuen eta Makerere Unibertsitatea zuzendu zuen 1964 eta 1970 bitartean. Idi Aminen erregimenean erbesteratu zen.

1978-79ko Uganda eta Tanzaniaren arteko Gerran, Ugandan gobernu berri bat eratzeko negoziazioiak hasi ziren. Uganda Askapen Nazionaleko Frontea (UNLF) sortu zen eta Lule izendatu zen presidente. Kampala konkistatu ondoren, Lulek Tanzaniatik hegan egin zuen 1979ko apirilaren 12an eta hurrengo egunean Ugandako presidente kargua hartu zuen. Bere agintaldian bere etnia bagandarraren alde egin zuen, eta ez zituen bete botere-banaketari buruzko akordioak. 1979ko ekainaren 20an Batzorde Nazional Aholkulariak (NCC) presidente kargutik kentzea bozkatu zuen, eta Godfrey Binaisa izendatu zuen haren ordez. Bugandako istilu larriengatik kargugabetu zuten.

Ugandako Askatasunaren Aldeko Borrokalarien (UFF) buru izan zen. Taldea 1986an boterea hartu zuten Yoweri Museveniren indarrekin batu zen.

Lule Londresen hil zen 1985ean eta Ugandan lurperatu zuten hurrengo urtean.