Baldomero Barón Rada

Nafarroa Garaiko idazlea (1890-1985)

Baldomero Barón Rada (Iruñea, 1890eko martxoaren 7a - 1985eko uztailaren 5a) idazle, poeta eta kazetari nafarra izan zen, askotan "Romedobal" bezala sinatzen zuena, bere izenaren inbertsio silabikoa. Gaztelaniaz idazten zuen.[1]

Baldomero Barón Rada
Bizitza
JaiotzaIruñea1890eko martxoaren 7a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1985eko uztailaren 5a (95 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Biografia

aldatu

Iruñean jaioa, Umetan, El Eco de Navarra banatu zuen, eta inprentan hasi zen lanean. Handik García inprimategira igaro zen, eta han tipografoa izan zen. 1915ean El Pamplonés astekariaren sustatzaile gisa parte hartu zuen; hedabidea behartsuenen interesak defendatzeaz arduratzen zen eta haien arazo nagusiak islatzeko kronika satirikoa erabiltzen zuen. 1917an Diario de Navarra egunkarian "Ripios al vuelo" izeneko atal bat argitaratzen hasi zen, 70eko hamarkadara arte egunkarian mantenduko zena; haiek bildutakoak Desahogos poéticos. Recopilación de versos publicados en Diario de Navarra y en varias revistas, con otras producciones inéditas liburua plazaratu zuen. Satiraren alorrean, El Irunsheme (1918ko abenduaren 21etik 1919ko ekainaren 14ra) eta Claridades bezalako beste astekari satiriko batzuen zuzendaria izan zen.

1924tik aurrera Euskalerriaren Alde eta Vida Vasca aldizkarietan ere kolaboratu zuen. Iruñeko Tipografo eta Antzekoen Elkarteko idazkari eta Iruñeko Tipografo Langileen Elkarteko ordezkari izatera iritsi zen. Horregatik parte hartu zuen «Espainiako Federazio Grafikoaren XV. Kongresuan, 1921eko irailaren 17an Madrilgo Herriko Etxean hasi zena, non Internazionalen arazoa eztabaidatu zen.[2]

1952an Diario de Navarra egunkariko erredaktore bihurtu zen, kronika sozialean eta antzerki eta musika kritikan arituz. Erretreta hartu eta hamar urtera, Barón Radak "Medio siglo atrás" izeneko eguneroko atala mantenduko zuen egunkari horretan.[3]

Musika ere garatu zuen, Iruñeko Orfeoiaren baritono izan baitzen.[4] Uxueko Juana Irigaray Reyrekin ezkonduta egon zen. Miguel Ángel Barón Irigarai haien semea izan zen.

Antzezlanak

aldatu

Gehienak argitaratu gabe daude:

  • Viejo y soltero.
  • Con permiso.
  • Vísperas de San Fermín.
  • Estampa sanferminera.

Poesia

aldatu
  • Desahogos poéticos. Recopilación de versos publicados en Diario de Navarra y en varias revistas, con otras producciones inéditas, Iruñea: Jesús García irarkola, 1925.
  • Hogar navarro. Diálogo de costumbres en verso. Iruñea: Jesús García irarkola, 1927. Gaiarre antzokian estranatuta, 1927ko urtarrilaren 5a.
  • Romancero popular navarro, 4 liburuki, Biblioteca Olave saria, Iruñea, Jesús García irarkola, 1935, 1937, 1938 eta 1941.[5]

Saiakerak

aldatu
  • Las fiestas de San Fermín. Erreportaia. Bilbo, Ediciones de Conferencias y Ensayos, 1943.
  • El Orfeón Pamplonés. Iruñea, Navarra. Temas de Cultura Popular bilduma 23.zk,,

Nafarroako Foru Aldundia, Turismo zuzendaritza, 1968. ISBN|978-84-235-0213-4.

  • Joaquín Larregla, compositor. Iruñea. Navarra. Temas de Cultura Popular bilduma, 383zk.,

Nafarroako Foru Aldundia, Turismo zuzendaritza, 1981. ISBN|978-84-235-0525-8.

Aldizkari desberdinetan artikuluak plazaratu zituen, besteak beste, Pregón, La Avalancha eta Diario de Navarran. Era berean, kopla eta ereserkien testu ugari idatzi zituen.

Bibliografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu