Ireki menu nagusia

Liverpool Football Club

Liverpool FC» orritik birbideratua)

Liverpool Football Club Ingalaterrako futbol taldea da, izen bereko hirian egoitza eta zelaia (Anfield) dituena. Munduko talderik onenetarikoa da, Europan 11 txapelketa irabazi baititu, tartean 6 Europako Kopa. Izan ere, talde ingelesik arrakastatsuena da kontinente mailan historian zehar, eta herrialde mailan, soilik Manchester Unitedek irabazi du berak baino liga gehiago.

Liverpool FC
Ezizena(k) The Reds
Sorrera 1892
Futbol zelaia Anfield
(edukiera: 45.362 lagun)
Presidentea Ameriketako Estatu Batuak Tom Werner
Entrenatzailea Alemania Jürgen Klopp
Liga Premier League
2018-19 2.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Anfield estadioa.
Gola ospatzen.
2012ko taldea.

Bere ereserkia You'll Never Walk Alone abestia da.

HistoriaAldatu

Sorrera eta hasierako urteakAldatu

Liverpool F.C. 1892ko martxoaren 15ean sortu zen, Everton F.C. eta honen presidentea zen John Houldingen arteko desadostasuna zela eta. Evertonek Anfielden jokatu ohi zuen eta zelaiaren jabea John Houlding presidentea zen. 1892an ordea Evertonek gaur egungo Goodison Parkera aldatzea erabaki zuen eta Houldingek Anfielden jokatuko zuen talde berria sortu zuen, Everton F.C. and Athletic Grounds Ltd, baina izena nahasgarria zenez berehala hiriaren izena hartu zuen, Liverpool Football Club.

1893-84 denboraldian hasi zuen bere ibilbidea bigarren mailan eta XX. mendea hastearekin batera Ingalaterrak talde onenetakoa bihurtu zen, 1901 eta 1906an Liga nagusia irabaziz. 1914an lortu zuen lehenengo Kopa eta Bigarren Mundu Gerraren aurretik beste bi liga eskuratu zituen, 1922 eta 1923 urteetan.

Hurrengo liga eskuratzeko bi hamarkada itxaron behar izan zituen, 1947 arte (bosgarrena). Zazpi urte geroago ordea, 1954an, maila galdu zuen.

Bill Shanklyren iraultzaAldatu

1959an Bill Shankly hautatu zuten entrenatzaile. Honek Anfieldeko biltegi zahar bat berriztu eta estrategiak adosteko gela bihurtu zuen. 1962an lehen mailara itzuli eta bi urtetan beste Liga bat eskuratu zuen. 1965ean Kopa lortu zuen eta 1966an Europako Errekoparen finalera iritsi zen, Borussia Dortmundekin galdu zuena. 1970ean John Benjamin Toshack hasi zen jokatzen Liverpool FC-n. 15 urte geroago Real Sociedad-ek fitxatuko zuen entrenatzaile lanetan aritzeko.

Urrezko aroa: 1973-1985Aldatu

Ingalaterran Liga ugari irabazteaz gain Europa mailan ezaguna bihurtu zen, denbora tarte honetan 4 Europako Kopa, bi UEFA eta Superkopa bat lortu baitzituen.

Lehenengo garaipena 1973ko UEFA Kopa izan zen, Borussia Mönchengladbachen aurka irabazi zuena. Lehenengo Europako Kopa berriz 1977an lortu zuen, talde berdinaren aurka. Hurrengo garaipenak 1978an Club Bruggen aurka (1-0), emaitza berdinarekin 1981ean Real Madriden aurka, eta hurrengoa penalti jaurtiketetan AS Romaren aurka (1984an).

1985ean ere finalera iritsi zen. Bruselako Heysel Stadiumesan jokatu Juventus FC-ren aurka eta 1-0 galdu zuen. Baina egun hartako berri nagusia Liverpooleko hooliganek sortarazitako jende uholdea izan zen, 39 zale hil zutena (horietatik 32 italiarrak). Gertakizun honen ondorengo 5 urteetan talde ingelesei debekatu egin zitzaien Europako txapelketetan jokatzea, Liverpoolen zigorra sei urtetakoa izan zen. Antzeko gertakaria izan zen 1989an, 96 hildako eragin zuena Kopako final batean, Nottingham Foresten aurka Sheffielden. Hala ere, azken kasu honetan, istripuz gertatu zen indarkeriaz baino.

Hurrengo urteetan beraz Ingalaterrako txapelketetan aritu zen eta 1992 arte 3 Liga eta 3 Kopa eskuratu zituen. 1990ekoa izan zen gainera Liverpoolen gaur egun arte lortu duen azken liga. 1987an John Aldridge hasi zen jokatzen, urte batzuk geroago Real Sociedadek fitxaturiko lehenengo atzerritarra izango zena.

XXI mendeaAldatu

2005ean AC Milanoren aurka Txapeldunen Liga irabazi bazuen ere, ez du oraindik Premier League (1992an sortu zena) irabazterik lortu eta Manchester United edo Chelsea bezalako talde indartsuen itzalean egon da.

Real Sociedadekin duen harremanaren erakusgarri 2004an Xabi Alonso fitxatu zuen eta taldearen ezinbesteko elementua bihurtu zen harik eta 2009an Real Madridera joan zen arte.

Azken urteetan postu apalagoak lortu ditu, 2016an esate baterako Ligako zortzigarren postuan gelditu da, baina gainerako txapelketetan hobeto aritu da. UEFA Europa Leagueko finala jokatu zuen 2016an, baina Sevilla FC gailendu zitzaion. Ingalaterrako Ligako Kopako finalera ere iritsi zen baina penalti jaurtiketetan galdu egin zuen. 2018an Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen baina Real Madril nagusitu zen. 2018-19 denboraldia bikaina izan zuen, Premier Leaguen bigarren egin zuen eta Txapeldunen Ligan Europako seigarren Kopa eskuratu zuen. Finalerdietan Bartzelonan izandako 3-0 porrotari buelta eman zion eta finalean Tottenham Hotspur 2-0 emaitzaz garaitu zuen.

Kontinente arteko Kopa faltanAldatu

Nazioarte mailan falta duen titulu nagusia Kontinente arteko Futbol Kopa da. 1978an Boca Juniorsen aurka jokatzekoa zen baina ez ziren ados jarri datak aukeratzerakoan. Gerora jakin da Liverpoolek ez zuela Argentinan jokatu nahi izan Falkland Uharteetako Gerra zela eta. 1981 eta 1984an galdu egin zuen eta 2005ean FIFAren Kluben arteko Munduko Kopan bigarren gelditu zen.

UniformeaAldatu

HistorikoaAldatu

     
 
 
 
1892-1896
     
 
 
 
1896-1964
     
 
 
 
1964-tik

Azken urteakAldatu

     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020

Irabazitako txapelketakAldatu

Ingalaterran: 34Aldatu

Nazioartean: 13Aldatu

Kontinente arteko Kopa: 0Aldatu

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (3): 1978 (ez jokatua), 1981, 1984.

FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa: 0Aldatu

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 2005.

Txapeldunen Liga: 6Aldatu

  • Txapelduna (6) :1977, 1978, 1981, 1984, 2005, 2019.
  • Finalista (3): 1985, 2007, 2018.

UEFA Kopa: 3Aldatu

  • Txapelduna (3) : 1973, 1976, 2001.
  • Finalista (1): 2016.

Europako Superkopa: 3Aldatu

  • Txapelduna (4) : 1977, 2001, 2005, 2019.
  • Finalista (2): 1978, 1984.

Europako Errekopa: 0Aldatu

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1966.

Jokaturiko nazioarteko finalakAldatu

Txapelketa Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Hiria
Kontinentearteko Kopa
eta
FIFA Kluben arteko Kopa
1981   Flamengo 3-0 Liverpool
1984   CA Independiente 1-0 Liverpool
2005   São Paulo 1-0 Liverpool
Europako Kopa
eta
Txapeldunen Liga
1976-77 Liverpool 1-0   Borussia Mönchengladbach Erroma
1977-78 Liverpool 1-0   Club Brugge Londres
1980-81 Liverpool 1-0   Real Madril Paris
1983-84 Liverpool 1-1 (pen:4-2)   AS Roma Erroma
1984-85   Juventus FC 1-0 Liverpool Brusela
2004-05 Liverpool 3-3 (pen:3-2)   AC Milan Istanbul
2006-07   AC Milan 2-1 Liverpool Atenas
2017-18   Real Madril 3-1 Liverpool Kiev
2018-19 Liverpool 2-0   Tottenham Hotspur Madril
Europako Superkopa 1977 Liverpool 7-1 (1-1, 6-0)   Hamburger SV
1978   RSC Anderlecht 4-3 (3-1, 1-2) Liverpool
1984   Juventus FC 2-0 Liverpool
2001 Liverpool 3-2   FC Bayern Munich
2005 Liverpool 3-1 (luz)   CSKA Mosku
2019 Liverpool 2-2 (pen:5-4)   Chelsea FC
UEFA Kopa 1972-73 Liverpool 3-0, 2-0   Borussia Mönchengladbach
1975-76 Liverpool 3-2, 1-1   Club Brugge KV
2000-01 Liverpool 5-4 (luz)   Alavés
2015-16   Sevilla FC 3-1 Liverpool
Europako Errekopa 1965-66   Borussia Dortmund 2-1 Liverpool

Euskal taldeen aurkako partidakAldatu

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Liverpoolek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1968-69 Ferien Kopa Lehenengo itzulia Athletic
Liverpool
2-1
2-1*
Liverpool
Athletic
1975-76 UEFA Kopa Final hamaseirenak Real Sociedad
Liverpool
1-3
6-0
Liverpool
Real Sociedad
1983-84 Europako Kopa Final zortzirenak Liverpool
Athletic
0-0
0-1
Athletic
Liverpool
2000-01 UEFA Kopa Finala Liverpool 5-4 Alaves
  • 1968-69ko kanporaketa "txaponaren bidez" erabaki zen eta Athleticek jarraitu zuen aurrera.

Jokalari nabarmenakAldatu

[Partiden eta golen kopurua Ligan lortutakoak dira.]

Entrenatzaile nabarmenakAldatu

Emakumezkoen taldeaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Liverpool Football Club (emakumezkoak)»

1989an sortu zen Newton Ladies FC izenarekin.

  • Garaipenak:
    • Ingalaterrako Liga (2): 2013, 2014.
    • Ingalaterrako Kopa (0): finalista 1995 eta 1996an.
    • Ligako Kopa (0): finalista 1994an.

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu