Ireki menu nagusia

Mariano Royo Ximenez (Donostia, Gipuzkoa, 1949 - Iruñea, Nafarroa, 1985eko abenduaren 10a) margolaria izan zen. 15 urte zituenetik Iruñean bizi izan zen, eta hango Arte eta Lanbide eskolan sartu zen. Hasierako Nafarroako Jaialdien bultzatzaileetako bat izan zen, eta Pinturako Nazioarteko saria antolatu zuen jaialdien barnean. Erakusketa ugari egin zituen 1975-1985 urteetan. Iruñeko udaletxean, Nafarroako Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren egoitzetan, eta Nafarroako Kutxarenean daude ikusgai Marianoren pinturak. Poblado de Santa Lucía film labur saritua ere (1978) hark egina zen.

Mariano Royo Ximenez
Bizitza
Jaiotza Donostia, 1949
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Iruñea1985eko abenduaren 10a (35/36 urte)
Jarduerak
Jarduerak margolaria

ErreferentziakAldatu