Ireki menu nagusia

Italo Giovanni Calvino Mameli (Santiago de las Vegas, Kuba, 1923ko urriaren 15a - Siena, Italia, 1985eko irailaren 19a) italiar idazlea izan zen.

Italo Calvino
Italo-Calvino.jpg
Bizitza
Izen osoa Italo Giovanni Calvino Mameli
Jaiotza Santiago de las Vegas Itzuli1923ko urriaren  15a
Herrialdea  Italiako Erresuma  (1923-10-15 -  1946-06-18)
 Italia  (1946-06-18 -  1985-09-19)
Heriotza Siena1985eko irailaren  19a (61 urte)
Hobiratze lekua Castiglione della Pescaia
Heriotza modua berezko heriotza: traumatic intracranial hemorrhagea Itzuli
peritoneal carcinoma Itzuli
Familia
Aita Mario Calvino
Ama Eva Mameli Calvino
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Turingo Unibertsitatea
Florentziako Unibertsitatea
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak idazlea, kazetaria, saiakeragilea, eleberrigilea, gidoilaria eta autorea
Lantokia(k) Sanremo
Lan nabarmenak The Baron in the Trees Itzuli
Invisible Cities Itzuli
If on a winter's night a traveler Itzuli
Six Memos for the Next Millennium Itzuli
Jasotako sariak
Influentziak Robert Louis Stevenson eta Vladimir Nabokov
Kidetza Oulipo Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
IMDb nm0130902
www.italocalvino.it/

BiografiaAldatu

Lehenengo kontakizunetan nazien aurkako erresistentziako garaiak ekarri zituen gogora; gerra-giroa eta gaztaroko gertaerak adierazi zituen, batez ere. Garai hartako ispilu da Il sentiero dei nidi di ragno eleberria (1947, Armiarma-habien bidezidorra). Geroago, kontakizun filosofiko eta moralak eman zituen bere lanetan; ironiaren eta prosa poetikoaren bitartez, Italiako kristau-demokratekiko jarrera kritiko zorrotza bideratu zuen. Erdi Aroan kokaturiko kontakizunak, Il visconte dimezzato (1952, euskarara Iñaki Ugarteburuk itzulia, Bizkonde erdibitua), Il barone rampante edo Baroi igokaria(1957),[1] Il cavaliere inesistente (1959), idazlearen garaiko munduari buruzko kritika bortitzak dira.

Ikuspegi kritiko hori alde batera utzi gabe betiere, umorea eta fantasia errealismoarekin nahasten ditu bere ipuin eta eleberrietan: La giornata d'uno scrutatore (1963, Boto-kontalari baten laneguna), Le cosmocomiche (1965, Kosmikomikoak), Le città invisibili (1972, Hiri ikustezinak), Se una notte d´inverno un viaggiatore (1979, Baldin negu gau batez bidaiari batek). Haurrentzat ere idatzi zuen: Marcovaldo, ovvero le stagioni in città izeneko kontakizuna (1963, euskarara Koldo Bigurik itzulia, Marcovaldo edo urtaroak hirian). 1980. urtean argitaratu zuen Una pietra sopra liburuan, 1945etik 1980ra bitartean idatzitako berrogei artikulu eta saiakera inguru bildu zituen. Italiako herri-ipuin zaharren biltzaile artazkoa izan zen. Garrantzi handikoa da, Ameriketan eman behar zituen zenbait hitzaldi bilduta, hil ondoren argitara eman zioten liburua, Six Memos for the next millennium (1989, Sei ohar gogoan hartzeko datorren milurtekoan), bertan dagoelako Calvinoren literatura-pentsamendua.

ErreferentziakAldatu

  1.   «Erroak eta hegoak. Patxi Zubizarreta; Josune Urrutia» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 36.zkia (2017ko abendua) 33-36 orr. .

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Italo Calvino