Oihane Iraguen

Bilboko artista

Oihane Iraguen Zabala (Bilbo, 1985) bideo-artean aritzen den artista ziberfeminista eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Teknokultura, irudi eta soinuen arteko harremanen inguruan ikertzen du. [1][2]

Oihane Iraguen
Bizitza
Jaiotza Bilbo, 1985 (34/35 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntza euskara
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak artista eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Inguma oihane-iraguen-zabala

BiografiaAldatu

Ohiane Iraguen Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da (2007) eta Arte Garaikide Teknologikoko eta Performatiboko Masterra eta Hezkuntza Artistikoko Masterra egin ditu (205). Doktorea da Arte Ederretan Euskal Herriko Unibertsitatean, Arte eta Teknologia Departamentuan. Bere tesia (2019) Akusmatika eta kutxabelztea. Arrotzatze prozesu garaikideak soinu artean. da. Bertan ikertu du soinu-praktika, hots, soinua eragiten duen iturria ezagutu gabe entzutea sustatzen duen prozesua/praktika.[3] [4]

Ekoizpen diseinuko laguntzaile gisa aritu da Warner Bros ekoiztetxean, Madrilgo Eyeworks-en eta ikus-entzunezko tekniken irakasle gisa aritu izan da Diseinuko Institutu europarrean Madrilen. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da.[5]

2017an Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Plastikoen eta Bisualen Beka lortu zuen. Erakusketak egin ditu MEM 2018, NY Space Jaialdian (Manchester), Future Fest Art Prize (Londres, 2016), III Festival Explora, OKELA Sormen Lantegia (Bilbo) eta Bread & Butter (Berlin) ekitaldietan.[4][6][7]

Hainbat artikulu eta liburu kapitulu argitaratu ditu ikerketa artistikoko aldizkari/liburuetan: AusArt, Eusko ikaskuntza, BRAC, Memoriarako Artea, Bideo-Artea bideogintzaren ibilbideak Euskal Herrian.[8] Ziberfeminismoa, teknokultura, teknologia eta artearen lotura eta teknika eta balioen arteko dialektikak aztertzen ditu.[9][10]

LanakAldatu

2016an Semioticsofthekitchen.com-en Martha Roslerren Semiotics Of The Kitchen 1975eko bideo seminaleko obraren berrinterpretazioa egiten du, aro digitalean. Emakumeen portaeren eta bizitzaren konfigurazioan sukaldaritzak betetzen duen paperaz hausnartzen du. Sukaldaritzaren terminologia sinbolikoak, Roslerren hipotesiaren arabera, elikagaiak ekoizteko sistemaren eta subjektibotasun aprobetxatuaren ikur bihurtzen du emakumea. "Emakumeak hitz egiten duenean, bere zapalkuntza propioa izendatzen du. " Obra honetan emakumea hedabide berrien ekoizpen sistemaren zeinu bihurtzen da. Aro digitalean eginiko berrinterpretazio honek sukaldean (kasu honetan sukalde digitalean) emakumeak duen rola eta izaera isladatzen du. Normalean ordenagailuan eginiko ekintzak (“download”, “upload”, “move to desktop”, “save”, etabar) sukaldean performatibizatuak agertuko dira jatorri mexikarra duen estatubatuar gazte baten bitartez.[11]

2019an Rekalde Aretoan soinuen erakusketa antolatu du, nondik datozen ez dakigun soinuak bilduz. Soinu desberdinak dituzten bost kanal, bideo bat eta lau akusmografía (soinuaren paper gaineko transkripzio abstraktuak, marrazki-partitura antzekoak) zituen. Emaitza espazioa okupatzen duen soinu-multzoa da, non ikusleak bere burua audizio-maiztasun batzuetan murgilduta sentitzen duen.[12]

"Erakusketa bat, azken finean, espazio bat betetzea da, ekoitzitakoa erakustea. Eta nire helburua espazioa soinuak berak okupatzea zen, zarata eta isiltasuna soinu direla aintzat hartuz". [13]

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Grado en Arte - Créditos y asignaturas por curso» UPV/EHU . Noiz kontsultatua: 2020-03-08.
  2. (Gaztelaniaz) «III. Festival EXPLORA. Contrastes / Kontrasteak» www.noizagenda.com . Noiz kontsultatua: 2020-03-08.
  3. Iragüen Zabala, Oihane. (2019-04-09). Akusmatika eta kutxabelztea. Arrotzatze prozesu garaikideak soinu artean.. doi:http://hdl.handle.net/10810/33125 . Noiz kontsultatua: 2020-03-08.
  4. a b «Barriek 2019 programaren barruan Ohiane Iraguenen erakusketa antolatu da Rekalde Aretoan ekainaren 30era arte - Área de prensa - Bizkaia.eus» web.bizkaia.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-08.
  5. (Ingelesez) «Oihane Iragüen» www.seditionart.com . Noiz kontsultatua: 2020-03-08.
  6. (Gaztelaniaz) Prekariart | Semioticsofthekitchen.com. Oihane Iraguen. . Noiz kontsultatua: 2020-03-08.
  7. Francisco 11, Okela Sormen Lantegia Calle San. «OKELA | Oihane Iraguen» OKELA Sormen Lantegia . Noiz kontsultatua: 2020-03-08.
  8. Iraguen, Oihane. «eremuak» www.eremuak.net . Noiz kontsultatua: 2020-03-08.
  9. Zabala, Oihane Iragüen. (2016). «Acceleration: the (good) use of the magnifying glass» Ausart aldizkaria: arte ikerkuntzarako aldizkaria = journal for research in art = revista para la investigación en arte (1): 29–37 ISSN 2340-8510 . Noiz kontsultatua: 2020-03-08.
  10. IRAGÜEN ZABALA, Oihane. «Ziberfeminismoa. Identitatea (bir)sortzen, errealitatea (des)itxuratzen» www.euskonews.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-08.
  11. Zabala, Oihane Iragüen. (2017-07-11). «Ziberfeminismoa, politika identitarioen desegite eta berregitea» AusArt (1) ISSN 2340-9134 . Noiz kontsultatua: 2020-03-08.
  12. «Oihane Iraguen Rekalde aretoan (2019)» YouTube.
  13. «Isiltasunaz eta zarataz» www.noticiasdenavarra.com . Noiz kontsultatua: 2020-03-08.

Kanpo estekakAldatu