Orson Welles
George Orson Welles (Kenosha, Wisconsin, AEB, 1915eko maiatzaren 6a – Los Angeles, Kalifornia, AEB, 1985eko urriaren 10a) film zein antzerki zuzendaria, aktorea eta ekoizlea izan zen. Inoizko zinema zuzendari hoberenetakoa da. Izan ere, 1941eko Citizen Kane nahiz 1958ko Touch of Evil filmak zinemako historiako aurrerapauso garrantzitsutzat jotzen dira aho batez, eta inoizko film hoberenen zerrendetan agertzen dira beti.
Zuzendutako filmak Aldatu
- Citizen Kane (1941)
- The Magnificent Ambersons (1942)
- The Stranger (1946)
- The Lady from Shanghai (1947)
- Macbeth (1948)
- Othello (1952)
- Mr. Arkadin (edo Confidential Report) (1955)
- Touch of Evil (1958)
- The Trial (1962)
- Chimes at Midnight (1965)
- The Immortal Story (1968)
- The Deep (1970) - amaitu gabea
- The Other Side of the Wind (1970-76) - erakutsi gabe
- F for Fake (edo Vérités et mensonges) (1974)
Antzeztutako filmak Aldatu
- The Third Man (1949)
- Moby Dick (1956)
- The Long, Hot Summer (1958)
- The Roots of Heaven (1958)
- A Man for All Seasons (1966)
Welles eta Euskal Herria Aldatu
1955ean Wellesek bi dokumental sorta zuzendu zituen ITV telebistarako . Bigarrenean, Around the World with Orson Welles izenburukoan, The Land Of The Basques dokumentalean garai hartako Euskal Herriari buruzko lana egin zuen. Bigarren dokumental batean, bestetik, euskal pilotari buruz aritu zen.[1][2]
Euskarari buruz «Edeneko hizkuntza, edo beharbada deabruarena» dela esan zuen.[3]
Erreferentziak Aldatu
- ↑ Gandariasbeitia, Maria Jesus. (2015ko maiatza). «Un gigante fascinado por el cine» Bilbao in: Pérgola.: 20..
- ↑ http://www.puntodevistafestival.com/es/ficha_pelicula.asp?IdPeli=369
- ↑ Laxalt, Txomin. (2008). Brèves de Pays basque. , 139 or..
Kanpo loturak Aldatu
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Orson Welles |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orson Welles |
- Nagore Irazustabarrena: «Zer munduren gerra?», Argia, 2009ko urriaren 18a.