Lucía Pérez

lugoar abeslaria

 

Lucía Pérez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLucía Pérez Vizcaíno
JaiotzaO Incio1985eko uztailaren 5a (38 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
HeziketaOviedoko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta estudioko musikaria
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuaahotsa

luciaperez.es
Facebook: Lucia.Perez.Oficial Twitter: LuciaPerezMusic Musicbrainz: 66370f1a-ae37-4ecb-b6da-5ee1224ec335 Discogs: 2261154 Edit the value on Wikidata

Lucía Pérez Vizcaíno (Goó, Incio, Lugo, 1985eko uztailaren 5a) lugoar abeslaria da. 2011ko Eurovision Kantu Jaialdian Espainia ordezkatu zuen, Düsseldorfen (Alemania), «Que me quiten lo bailao» abestiarekin. Lehiaketa horretara aurkezten zen lehen emakume galiziarra izan zen.[1][2]

Biografia aldatu

Oviedoko Unibertsitatean Musika Irakasletza ikasi zuen eta ondoren Pedagogian matrikulatu zen. 2002. urtean Galiziako telebista (TVG) kateko Luar programan amateurrentzako Canteira de Cantareiros lehiaketa irabazi zuen. Parte hartu zuen zazpi asteetan beste artista batek ere ez zion irabazi, azken lehia Alberto Cunharekin izan zuela.

Abeslari ibilbidea aldatu

2003. urtean Amores y amores izeneko lehen albuma kaleratu zuen, eta Galiziako urrezko diskoa jaso zuen, Espainiako urrezko diskoaren pareko salmenta-zifra proportzionala lortu baitzuen.

2004ko Gabonetan, bi gai berrirekin berrargitaratu zen diskoa, Queda mucha vida eta Torres de Compostela abestiekin hain zuzen ere. Queda mucha vida (Espainiako Minbiziaren Aurkako Elkartearen ereserkia), Chema Purónekin batera interpretatu zuen eta Torres de Compostela Xacobeoa zela-eta.

2006ko Viña del Mar-eko (Txile) Kanta Jaialdian parte hartu zuen. Qué haría contigo abestiarekin nazioarteko lehiaren bigarren postuan geratu zen. Txileko komunikabideek aho batez goretsi zuten Lucíaren interpretazioa, eta irratiek ere sarri zabaldu zuten kanta.

2006. urtean Txile eta Argentinara joan zen berriz, besteak beste, Valparaíso, Viña, Txileko Santiago, Buenos Aires eta Rosario hirietara.

Volar por los tejados izeneko albuma aldi berean kalerau zen Espainian eta Txilen eta Carla Bruniren Quelq’un m’a dit abestiaren gaztelaniazko bertsio bat ere badu, Alguien me contó izenekoa.

2009ko otsailean, bigarren aldiz hartu zuen parte Viña del Mar-eko Jaialdian, eta bi hilabete geroago, Galiziako Batzordeko lehendakari hautatu berri zen Alberto Núñez Feijóo Santiago de Compostelako Obradoiro plazanpostua hartu zuenean, milaka pertsonen aurrean Galiziako ereserkia interpretatzeko aukeratu zuten.

2011. urteko otsailean, Destino Eurovisión saioan bi finalaurreko gainditu ondoren, ikusleek botoen %68rekin Espainiako ordezkari hautatu zuten 2011ko Eurovisión Kanta Jaialdian, Que me quiten lo bailao abestiarekin, .

2011ko martxoan, Warner Music-ek fitxatu egin zuen apirilean album berri bat ateratzeko, Cruzo los voces izenekoa. Disko horrek Eurovisioko kanta zuen: Que me quiten lo bailao; Abrázame hautagaitzan izandako beste balada eta bere hirugarren Volar por los tejados albumeko lan batzuk.[3][4]

2011ko maiatzaren 14ko Eurovision jaialdiaren amaieran, 23. postuan geratu zen, 50 punturekin, 10 herrialderen botoak jaso eta gero, eta horrek ez zion kendu txalo zaparrada.[5] 2009. urteaz geroztik, botoaren % 50 epaimahaikideek ematen dute, eta beste % 50, ostera, telebotoan jasotakoa da.

Urte horretan bertan kontzertu ugari eman zituen udan eta Gabonzaharreko Kanpaiak ere eman zituen Galiziako Telebistarako. 2012an, Heicho cantar, queridiña telebista-saioaren aurkezten hasi zen.

2023ako apirilaren 14an Galiziako telebistako Luar saioan hurrengo diskoan agertuko den La penultima abestia aurkeztu zuen.[6]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

Lucía Pérezek, besteak beste,

  • "Enxebre Orden da Vieira" delakoak artista galiziar talde txiki batek baino ez duen "Arte Kalitatearen Ohorezko Vieira" saria
  • "Galicia Sexta Provincia" artista berrien saria
  • 2007an Amarás miña terra abestia finalista izan zen Musika Akademiak "Galiziako kanta onenaren" Musika Sarietan.[7]
  • 2005eko udaberrian, Galiziako Bakarlarien Disko-poparen lehen saria irabazi zuen bere ibilbide artistikoagatik.
  • 2011n El Progreso egunkariak Galiziako Urteko Pertsonaia izendatu zuen.

Diskografia aldatu

Estudio-albumak aldatu

Urtea Albuma Posizioak Kopiak eta ziurtagiriak


Posizio handiena
2003 Amores Y Amores Galiziako Urrezko diskoa[8]
2006 El Tiempo Dirá
2009 Volar Por Los Tejados
2010 Dígocho En Galego
2011 Cruzo Los Dedos
31
2014 Quita Penas
2018 Quince Soles

Bakunak aldatu

Urtea Bakuna Albuma
2009 Este Amor es tuyo Cruzo los dedos
2011 Que me quiten lo bailao Cruzo los dedos

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Lucia Perez – Web Oficial de la artista y cantante Lucía Pérez.. (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  2. «Lucía Pérez representará a España en Eurovisión con 'Que me quiten lo bailao' | Televisión | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  3. (Gaztelaniaz) euroweb. (2011-03-04). «Warner Music ficha a Lucía Pérez, que publicará nuevo álbum en abril» eurovision-spain.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  4. (Gaztelaniaz) euroweb. (2011-03-23). «Lucía Pérez comienza los ensayos y continúa la promoción nacional e internacional» eurovision-spain.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  5. (Gaztelaniaz) FormulaTV. «Lucía Pérez no pasa de la posición 23 con 50 puntos en Eurovisión 2011» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  6. «La Voz De Galicia» edicionimpresa.lavozdegalicia.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
  7. (Gaztelaniaz) «Luc?a P?rez, la gallega de Espa?a en Eurovisi?n» ... y el arco de los deseos (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  8. Lucía Pérez, merecedora del "Disco de Oro Gallego". .

Ikus, gainera aldatu

  • Eranskina: Espainiako abestiak Eurovisióneko Kanta Jaialdian

Kanpo estekak aldatu


Aurrekoa:
Daniel Diges


"Algo pequeñito"
abestia

Eurovision Jaialdian Espainiaren ordezkaria
2011
Hurrengoa:
Pastora Soler
"Quédate conmigo"

abestia