Fatoumata Kébé

astrofisikari frantziarra

Fatoumata Kébé (Montreuil (Sena-Saint Denis), 1985eko ekainaren 26a) astronomo, astrofisikari eta hezitzaile frantziarra da, eta espazioaren kutsaduran espezializatuta dago.[1]

Fatoumata Kébé

Bizitza
JaiotzaMontreuil1985eko ekainaren 26a (39 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
HeziketaPierre eta Marie Curie Unibertsitatea doktoretza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakastrofisikaria eta astronomoa
Jasotako sariak
KidetzaNazioarteko Astronomia Elkartea

Instagram: fatoumata_astro Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Fatoumata Kébé Montreuilen jaio zen 1985ean. Aita, orga jasotzaileen langilea, eta ama, garbiketako langilea, Maliko Kayes eskualdekoak ziren jatorriz. Fatoumata Noisy-le-Sec-en hazi zen, eta bertan batxilergo zientifikoa gainditu zuen.[2]

Espazioaz interesatu zen zortzi urterekin bere aitaren entziklopedia astronomikoa aurkitu zuenean.[3] Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean Ingeniaritza Mekanikoan lizentziatu ondoren,[4] Fluidoen Mekanikan masterra lortu zuen unibertsitate berean,[5] eta, jarraian, Tokioko Unibertsitatean Ingeniaritza espaziala ikasten eman zuen azken urtea.[4][6] Ondoren, Astronomiako doktoregoa prestatu zuen Institut de mécanique céleste et de calcul des éphémérides-en,[7] eta Étude de l 'influence des incréments de vitesse impulnels sur les trajectoires de débris spatiaux (Bulkada-abiaduraren igoeren eraginaren azterketa hondakin espazialen ibilbideetan) izeneko tesia defendatu zuen Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean 2016ko abenduan.[8]

Espazio-konkistaren «giza hondakinetan» interes berezia du. Bere lana, beste zientzialari batzuenarekin batera, hondakin horiek espazioan murrizteko modua aurkitzea da. Adituak objektu horiek zatikatzera daramaten gertaerak modelatzen lan egiten du, talken edo leherketen bidez.[6]

Connected Eco proiektua jarri zuen martxan, Maliko emakumeen laguntzarekin, ingurumena nekazaritza intentsibotik babesteko.[7][9] Proiektuak Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunaren Gazte Berritzaileen Saria irabazi zuen.[2] Langile auzoetan astronomia tailerrak antolatzen dituen Éphémérides elkarteko arduraduna da.[9][10] Astronomian emakumeen karrera sustatzen duten bi elkartetako kidea da: Femmes et Sciences eta Women in Aerospace.[11]

2020an argitaratu zuen Lettres à la Lune (Ilargiari gutunak). Bertan, gure satelitearen historia alderdi zientifikotik azaltzen du, baina baita mitoen eta zibilizazioek emandako elezaharren azterketatik ere.[1]

 
Gure atmosferaren inguruan orbitan dauden hondakin guztiak

Eleberriak

aldatu
  • La Lune est un roman, Slatkine (2019)
  • Lettres à la Lune, Slatkine (2020)
  • Au-delà du ciel, Les Arènes (2024)

Sariak eta aintzatespenak

aldatu
  • 2015ean, espazioko emakumeei buruzko Parisko Arte eta Lanbideen Museoko Space Girls Space Women erakusketako aurpegietako bat izan zen.[7]
  • Vanity Fair aldizkariak munduko emakume frantziar garrantzitsuenetako bat bezala izendatu zuen 2018an.[12]
  • 2021ean, Merituaren Ordena Nazionaleko zaldun izendatu zuten. (2021eko azaroaren 24ko dekretua).[13]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) «Fatoumata Kébé | Participantes» Kosmopolis (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  2. a b (Frantsesez) «Les rêves d’étoiles de Fatoumata Kebe - Jeune Afrique.com» JeuneAfrique.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  3. «Fatoumata Kebe: cette scientifique veut éviter qu’un satellite s’écrase dans votre salon - ChEEk Magazine» web.archive.org 2018-11-24 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  4. a b Audrey Lebel. ««La copine de Causette : Fatoumata Kebe, cosmic girl»» www.pressreader.com (Causette) (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  5. «Fatoumata KEBE - Annuaire des Experts du Club XXI Siècle» web.archive.org 2021-04-15 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  6. a b (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2021-05-18). «Fatoumata Kébé, científica por encima de cualquier otra distinción» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  7. a b c (Frantsesez) «Cette femme garde l'espace et l'enseigne aux gamins des quartiers» Le HuffPost 2015-07-03 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  8. Kebe, Fatoumata. (2016-12-06). Etude de l'influence des incréments de vitesse impulsionnels sur les trajectoires de débris spatiaux. Paris 6 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  9. a b «Fatoumata Kebe, 32 ans, docteure en astronomie - Femmes scientifiques, des figures dans l'ombre - Grazia» web.archive.org 2018-11-24 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  10. (Frantsesez) à 19h55, Par C. G. Le 11 janvier 2017. (2017-01-11). «Noisy-le-Sec : une docteure qui a la tête dans les étoiles» leparisien.fr (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  11. (Frantsesez) «Fatoumata Kebe, docteure en astronomie» France Inter 2017-08-12 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  12. (Frantsesez) Fair, Vanity. (2018-11-20). «Les 50 Français les plus influents du monde en 2018» Vanity Fair (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  13. Décret du 24 novembre 2021 portant promotion et nomination dans l'ordre national du Mérite. (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).

Kanpo estekak

aldatu