Alba Lago
Alba Lago Díaz (Vigo, Pontevedra, Galizia, 1985eko martxoaren 18a) telebistako aurkezle eta idazle galiziarra da.[1][2] 2024an Noticias Cuatro 1 aurkezten hasi zen.[3]
Alba Lago | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vigo, 1985eko martxoaren 18a (39 urte) |
Herrialdea | Galizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pontevedra Campus (en) Faculty of Communication of Pontevedra (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista aurkezlea |
Enplegatzailea(k) | Televisión Española |
Biografia
aldatuVigon jaio zen 1985ean, eta Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi zituen Pontevedran. 2009an graduatu zen.
Lan ibilbidea
aldatuIrratia
aldatuIrratiari dagokionez, Radio Pontevedran praktikak egin zituen 40 Principales eta SER irratiko esatari gisa. 2016. urtean aurkezle gisa hasi zen Radioset.es Morning Glory saioan.
Telebista
aldatuHaren ibilbidea 2007an hasi zen, Acompáñenos saioaren laguntzaile gisa, eta 2009 arte egon zen bertan.[4][5]
Galiziako telebistan TVGren A polos 25 (2009-2010) saioarekin hasi zen aurkezle lanetan, eta, ondoren, Marca TV kateko zenbait saiotan aurkezle eta erredaktore lanetan hasi zen.[6] Katetik atera ondoren, La Sexta kateko Verano en directo saioan erreportari gisa aritu zen, eta 2012an TVGra itzuli zen Tourilandia aurkeztera, 2013ra arte antenan jarraitu zuena.
2013. urtean Fabricando: Made in Spain (TVE) saioko kazetari gisa hasi zen lanean. Hurrengo urtean, Telecinco albistegietan ematen hasi zen eguraldia, Mario Picazo joan ondoren.[7]
2017. urteko urtarriletik aurrera, Telecincoren goizeko albistegia aurkeztu zuen Roberto Fernándezekin. Orduz geroztik, Telecincoren hiru Informatibo edizioak (goizekoa, eguerdia eta gaua) aurkeztu ditu, bere lankideen bajak edo oporrak betetzeko, hala nola Isabel Jimenez eta Pedro Piqueras.[8][9]
2024ko urtarrilaren 29tik, Noticias Cuatroren lehen edizioa aurkeztu zuen.[10]
Idazle
aldatu2016ko apirilean kaleratu zuen lehen eleberria, Andrea contra pronostico izenekoa eta Suma de Letras argitaletxeak argitaratua.[11][12]
Komunikabideetako lanak
aldatuTelebista saioak
aldatuTelebista saioak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Izenburua | Katea | Oharrak |
2007 - 2009 | Acompáñenos | TVG | Laguntzailea |
2009 - 2010 | A polos 25 | TVG | Aurkezlea |
2010 - 2011 | Los jugones de Marca | Marca TV | Aurkezlea |
2011 | Tarde Directo | La Sexta | Erreportaria |
2012 - 2013 | Tourilandia | TVG | Aurkezlekidea |
2013 - 2014 | Fabricando: Made in Spain | TVE | Erreportaria |
2014 - 2024 | Informativos Telecinco | Telecinco | Aurkezlea |
2024 - presente | Noticias Cuatro | Cuatro | Aurkezlea |
Irrati saioak
aldatuIrrati saioak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Izenburua | Katea | Oharrak |
2006 | 40 Principales | Radio Pontevedra | Irrati esataria |
2016 | Morning Glory | Radioset | Aurkezlea |
Liburuak
aldatuNobelak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Nobela | Argitaletxea | ISBN |
2016 | Andrea contra pronóstico | Suma de Letras | 978-84-912-9003-2 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ [Esteka hautsia]
- ↑ Ficha de Alba Lago en Formulatv
- ↑ Alba Lago: ¿quién es la nueva presentadora de Informativos Telecinco?
- ↑ Alba Lago, la chica que pudo ser Cristina Pedroche
- ↑ Alba Lago cumple en el 2010 los mismos años que la TVG y lo celebra como conductora de un programa que recuerda su cuarto de siglo de historia
- ↑ MARCA TV ficha a las mejores presentadoras
- ↑ El Tiempo, con Alba Lago
- ↑ Quién es Alba Lago, la sustituta de Isabel Jiménez en 'Informativos Telecinco'
- ↑ El sorprendente paso de 'Sálvame' a Informativos Telecinco que descoloca a Alba Lago
- ↑ «Este lunes 29 de enero vuelve Noticias Cuatro» Cuatro.com 2024-01-22.
- ↑ La presentadora de Informativos Telecinco debuta como escritora con una novela sobre una joven emigrante que busca nuevas oportunidades en Londres
- ↑ Andrea contra pronóstico es la historia de una de tantas jóvenes emigrantes del siglo XXI