Garazi Albizua
Garazi Albizua Castelao (Santurtzi, Bizkaia, 1985) bizkaitar idazlea, diseinatzaile grafikoa, komikigilea eta feminista da.[1][2]
Garazi Albizua | |
---|---|
![]() (2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Santurtzi, 1985 (39/40 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta komikigilea |
garazialbizua.com | |
![]() ![]() ![]() |
Biografia
aldatuBetidanik izan da irakurle eta marrazkilari sutsu.[3] Garazi Albizua Diseinu Grafikoan diplomatua da eta Argitalpen-diseinua eta -produkzioa ikasketak egin ditu.[4]
Euskal Idazleen Elkartean lan egiten du eta 2015etik komiki eta zientzia fikziozko zenbait eleberri kaleratu ditu: ‘Nola egiten dute dortokek?’, ‘Kemena’, ‘Izadia’, ‘Geun’, ‘Lea ipurterrea eta harmonika trebea’ eta ‘Iruleak’. Horietako gehienak Denonartean argitaletxe nafarrarekin plazaratu ditu eta Amaia Ballesteros diseinatzaile grafikoaren ilustratzaileekin.[4]
Idazmen eta literatur tailerrak ematen ditu, besteak beste, Santurtzi eta Erandioko literatura taldeak, Bilboko Louise Michel liburutegiko sormen tailerra, eta hainbat jardueratan parte hartzen du zenbait Emakumeen Etxetan ere. [3][5]
Geuretik Sortuak proiektuan parte hartu zuen 2021ean eta Leitzan egin zuen egonaldi bat. Mikro mitologiaren ikuspuntutik harriaz eta harria Leitzan duen presentziaz idatzi zuen.[6]
Lanak
aldatuEleberrigintza
aldatu- Izadia (2018, Denonartean).[7]
- Geun (2019, Denonartean): Izadiatik alde egin dute Jonek eta Joanesek. Ez dakite non dauden, bestalde Malder izeneko beste gazte batekin elkartu dira, harekin jakingo dute zer den benetako Izadia eta euren egoeraren jabe izango dira. Gainera bizi diren izaki espaziala gaixorik dago, agian ezerk ere ez du inporta, agian guztiak desagertuko baitira.[8]
- Gaizkileen Galtzada (2023)[9]
Haur literatura
aldatu- Nola egiten dute dortokek? (2015, Denonartean)[10]
- Kemena (2017, Denonartean): Hiru istorio ezberdin kontatzen ditu komikiak. Amanek bost urte ditu, Kattalinek beti zirikatzen du! Kattalinek nahiago du eskolarako bidea bere lagun Olaiarekin bakarrik egitea.[11]
- Lea ipurterrea eta harmonika trebea (2021). Lea-k harmonika trebea aurkitu du kutxan. Dohain izugarria du Harmonikak: edonon, edonoiz joz gero. dantzan jarriko ditu bertakoak![12]
- Gaizkileen galtzada (2023, Pamiela)[13]
Elkarlanak
aldatu- La Décima Musa (2019, JotDown): bideojokoei eskainitako ipuin bilduma horretan A mí querido papá ipuinarekin parte hartu du Albizuak[14].
Komikia
aldatu- Kemena (2017, Denonartean)
- Iruleak (2022, Txalaparta)[15][16][17][18] Historia eta fantasia harilkatzen dituzte Garazi Albizuaren testu iradokitzaileak eta Olga Carmona Peralen ilustrazio indartsuek istorio irudimentsu batean; hitzaurrea Uxue Alberdirena da. Gidoiaren arabera Mar gazteak hiru mamuren bisita jasoko du Dickensen Eguberri kanta eleberri ezagunean bezala. 'Mamuak' historiako hiru emakume aparta eta independenteak dira: Margaret Fuller, Margarita Angulemakoa eta Inés Joyes y Blake. Gainera, badira beste hiru protagonista femenino (hiru 'iruleak', plano jasoago batean mugitzen direnak): Kloto, Lakesis eta Atropos; eurak dira Mar gazteari mamuak bidaltzen dizkiotenak, 'zeru' edo planeta urrun batetik gizakien patuarekin jolasten dutenak; kasu honetan euren arteko norgehiagoka, mamu-bisiten bidez ea hiruetako zeinek eragiten duen gehien Mar pertsonaiaren pentsaeran eta bizitzan.[19]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lekunberri, Amaia. (2019-04-21). «Garazi Albizua. Sorkuntza bizibide.» Argia (kontsulta data: 2019-04-23).
- ↑ «"Ni ez nengoen literaturan, beraz zein nintzen ni? Hutsune horrek tristetu ninduen"» Argia (kontsulta data: 2024-01-09).
- ↑ a b «Galtzagorri Elkartea» www.ibbygaltzagorri.eus (kontsulta data: 2023-12-11).
- ↑ a b Sierra, Alaia. (2023-11-15). «XIV. mendeko Leitza irudikatu du Garazi Albizuak ‘Gaizkileen Galtzada’ nobela berrian» naiz: (kontsulta data: 2024-01-08).
- ↑ «Garazi Albizua - komikipedia» www.komikipedia.eus (kontsulta data: 2024-01-09).
- ↑ Garazi Albizua: "Euskal Herriko kultura bizik eta taupaka dago". Hamaika Telebista (kontsulta data: 2024-01-08).
- ↑ www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Izadia - Garazi Albizua Castelao» www.txalaparta.eus (kontsulta data: 2023-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «GEUN | GARAZI ALBIZUA | CENLIT EDICIONES | Casa del Libro» casadellibro 2019-09-27 (kontsulta data: 2023-12-12).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-11-15). «XIV. mendeko Leitza irudikatu du Garazi Albizuak ‘Gaizkileen Galtzada’ nobela berrian» naiz: (kontsulta data: 2023-11-21).
- ↑ «Nola egiten dute dortokek?» Karrikiri Euskal Denda (kontsulta data: 2023-12-12).
- ↑ KEMENA - GARAZI ALBIZUA CASTELAO - 9788416791538. (kontsulta data: 2023-12-12).
- ↑ LEA IPURTERREA ETA HARMONIKA TREBEA - ALBIZUA,GARAZI/SAEZ,KRISTINA - 9788412470543. (kontsulta data: 2023-12-12).
- ↑ «gaizkileen galtzada. Garazi Albizua. Elkar.eus» www.elkar.eus (kontsulta data: 2025-02-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Down, Jot. (2021-02-12). La Décima Musa. (kontsulta data: 2023-12-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Entrevista con Olga Carmona y Garazi Albizua - Cósmica Editorial. (kontsulta data: 2023-12-11).
- ↑ ARTEFAKTUA: Garazi Albizua. (kontsulta data: 2023-12-12).
- ↑ PIPERPOLIS: ’Iruleak’ komikiaz Garazi Albizuarekin | Bilbo Hiria irratia. 2022-10-18 (kontsulta data: 2024-01-09).
- ↑ «Ahizpatasuna, enpatia, eta ikusten ez dugun baina inguratzen gaituen hari hori ditu 'Iruleak' komikiak» EITB 2022-10-28 (kontsulta data: 2024-01-09).
- ↑ «Iruleak - Uxue Alberdi Estibaritz» www.txalaparta.eus (kontsulta data: 2023-12-12).
Kanpo estekak
aldatu- Garazi Albizua Komikipedia
- Iruleak komikiaren Story board-a ikusgai. (Txalaparta eta Olga Carmona) Twitter
- «Ahizpatasuna, enpatia, eta ikusten ez dugun baina inguratzen gaituen hari hori ditu 'Iruleak' komikiak» Hitzokei, EITB, 2022-10-28