Iñaki Pikabea
Iñaki Pikabea Buruntza, Piti (Errenteria, Gipuzkoa, 1947ko abuztuaren 5a), ETA erakunde armatuko militante ohia da. 1980 eta 1984 urte artean, Euskal legebiltzarkidea izan zen Herri Batasuna alderdiaren bitartez.
Iñaki Pikabea | |||||
---|---|---|---|---|---|
1980ko martxoaren 31 - 1984ko urtarrilaren 19a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko I. legealdia
1980 - 1984 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Errenteria, 1947ko abuztuaren 5a (77 urte) | ||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | Vascoa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta artista | ||||
Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Herri Batasuna | ||||
1979ko otsailaren 19an atxilotua izan zen ETAko partaide izatea egotzita [1]. Kartzelan zegoela, Eusko Legebiltzarrerako hautatua izan zen Herri Batasuna koalizioaren bidez. Horrela, 1980an parlamentari izendatu zuten lehen hauteskunde autonomikoetan.
1981eko ekainean 33 urteko espetxe zigorra ezarri zioten ETAko kidea izateagatik eta 1977an, Irungo zinegotzi Julio Martinez Ezquerroren hilketan parte-hartzeagatik.
1985eko uztailaren 7an Martuteneko espetxetik ihes egin zuen Joseba Sarrionandiarekin batera. Imanol kantariaren kontzertu bat zela aprobetxatuz, bozgorailu baten barruan ezkutatu ziren kartzelatik ihes egiteko. Gertaera haren omenez Kortatu taldeak Sarri, Sarri kanta ospetsua egin zuen.
1987ko urrian Frantzian atxilotu zuten eta Espainiara estraditatu zuten bere zigorra bete zezan.