Edurne Saizar Lizarazu

Piano-jotzailea

Edurne Saizar Lizarazu (Oiartzun, 1985eko martxoaren 28apiano-jotzailea eta Lane FM eta Suo-Gân musika taldetako partaide.

Edurne Saizar Lizarazu

Bizitza
JaiotzaOiartzun1985eko martxoaren 28a (39 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea eta idazkaria

Facebook: EdurnerenPianoa Twitter: EdurneSaizar Instagram: edurnerenpianoa Youtube: UCnGKHRXqPAcCrE9N5I9Z5zw Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Ugaldetxo auzoko Tolarietan jaioa da Edurne, Jose Luis Saizar eta Maite Lizarazuk sortutako familian. Haurtzaro ikastolan egin zituen oinarrizko ikasketak eta Oiartzo ikastolan batxilergoa. Musika ikasketak Ibargain musika eskolan burutu zituen. Bertan eman ditu 30 urte. Solfeo, pianoa, kantua eta zeharkako flauta ikasketak egin ditu eta bi urtez izan da musika eskolako idazkaria. Ibargain, musika eskola izateaz haratago, proiektu berrien abiapuntu eta sustatzaile izan da Edurnerentzat. Lanbidez idazkaria da.  

Musika ibilbidea

aldatu

Lau urterekin jada hasia zen bere kabuz musika ikasten, gurasoek oparitutako piano batekin. Izebaren etxeko pianoak piztu zion zaletasuna eta geroztik berarekin darama. Sei urte zituela hasi zen musika ikasketak egiten eta hamaika urterekin jada, Donostia Hiria Piano Lehiaketan parte hartzen. 2003an lortu zuen Gotortze edo III. mailaren bukaerako titulua.[1] (Xanistebanak 2010 Oiartzungo urtekaria, 52-55).

Musikaren munduan ibilbide oparoa egin du, bakarka nahiz taldean eta herrigintzatik sortutako proiektu askoren ezinbesteko oinarri bihurtu da. YouTubeko bere kanaletik ere eskaintzen ditu kontzertuak.[1]

Ibargain musika eskolaren proiektuetan

aldatu
  • 1998-2021 Oiartzungo Flauta Taldeko kide.
  • 1999-2021 Hiru Bi Band! taldeko kide.
  • 2000-2021 Taupadak taldeko kide.

Proiektu pertsonalak

aldatu
  • 2010tik Iruñeako Sinfonietta orkestran[2] kide. Nafarroako hainbat areto eta elizetan (Iruñeko Baluarte, Lodosa, Lizarra, Noain, Tutera, Etxarri Aranatz, Leitza, Zugarramurdi, etab)
  • 2010-2013. Istrian taldeko kide. 2013an Musikirun saria irabazi (1. postua + ikuslegoa), Kutxa Kultur Festibalean eta Donostian antolatutako ekitaldi ezberdinetan kontzertuak.[1]
  • 2016tik Suo-Gân taldeko kide, Oihane Mitxelena Iribarren (akordeoia) eta Haizea Lekuona Irazokirekin (flauta). Pandemia garaian Oiartzunen antolatutako Kulturabirusa agendaren barrruan hasi ziren kontzertuak ematen eta geroztik ekitaldi askotan parte hartzen dute.[3]
  • 2017tik Intxaurrondo Ikastolako abesbatzarekin elkarlana.
  • 2018-2021 Bi Bemol taldeko kide Amaia Mitxelenarekin.[4] 2019an II Donostia Buskers Festivala irabazi zuten[5] eta azken kontzertuak Lizarra kanpineko Ilunabar akustikoak programakoak izan ziren.[6]
  • 2020an. Nire txokotik zuentzat izeneko kontzertua eskaini zuen streaming bidez Berria Aretoan.[7]
  • 2021-2022 Neira taldeko kide Irati Rivasekin batera. OiartzuaRocken estreinatu ziren.[8]
  • 2023tik Lane FM taldeko kide Lander Morenorekin batera [9] kontzertu ugari eman dituzte eremu pribatu nahiz publikoan.

Iruditegia

aldatu

Herri ekintzetan

aldatu
 
Kontxa Murgia. Poesia errezitaldia
  • 2016tik Suo-Gân taldearekin Kontxa Murgiaren omenez egiten diren ekitaldietan, Xabier Lete Prosa eta Poesia lehiaketako sari banaketan eta Oarsoaldean egiten diren poesia errezitaldietan, besteak beste.[10][11][12]
  • 2013ko Xanistebanetan herriko plazan kontzertua, Istrian taldearekin.[13]
  • 2017an Oiartzungo Irakurketa Taldeak eta Oiartzun Azmarrin-ek antolatutako lehen ekimen literarioa musikatzen.[14]
  • 2019ko Xanistebanetan Euskal Herria plazan kontzertua, Bi Bemol taldearekin[15].
  • 2021ean pandemiako garaian, YouTuben zuzeneko kontzertuak eta kide ezberdinekin kolaborazioak.[1]
  • 2021ean Arizmendienearen irekiera ekitaldia musikatzen Olarri Dantza Taldearekin elkarlanean.[16]
  • 2022 eta 2023 urtean Lurretik URetara ikuskizuna Elorsoro eta Landetxen hurrenez hurren, Suo-Gân taldearekin.[17]
  • 2022 urtean Xabi “Jabato” Lopez-en Antes de bailar la lluvia liburuaren aurkezpenak musikatzen.[18]
  • 2023tik 1545 argitaletxearekin elkarlana. MARE, ilargiari poemak liburuaren eta Irakurketa taldeko liburuaren aurkezpenak.[19][20]
  • 2024 Soinueneak antolatutako Sehaska kanten tailerra.[21]
  • Urte askotan Xanistebanetako pregoian hartu du parte, Oiartzungo musikariz oatutako taldeak auzoz auzo egindako ibilaldian.[22]  (165 or)

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d (Gaztelaniaz) GOIZARIN. (2020-04-26). «Edurne Saizar pianistak kontzertuak eskaintzen ditu YouTube-ko bere kanalean» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  2. «Sinfonietta de Pamplona - Iruñeko Sinfonietta» www.sinfoniettadepamplona.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  3. (Gaztelaniaz) Vasco, Diario. (2020-08-28). «Concierto: Suo Gan» agenda.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  4. (Gaztelaniaz) SOLFA. (2020-08-20). ««Abesti ezberdinen nahasketa bat egitea erabaki genuen, gure 'esentzia' sortuz»» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  5. (Gaztelaniaz) GOIZARIN. (2019-12-08). «Bi Bemol talde oiartzuarrak irabazi du II. Donostia Buskers Festival-eko finala» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  6. «Ikusteko, hasi saioa edo erregistra zaitez» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  7. Erik, Gartzia(e)ko. (2020-05-18). «Edurne Saizar pianista, Berria Aretoan, gaur arratsaldean» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  8. «Facebook» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  9. (Gaztelaniaz) «Lane FM» www.bodas.net (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  10. «Poesia Kaiaren urontzia aurrera doa | Lezo.eus» lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  11. (Gaztelaniaz) «RECITAL POÉTICO GALEGO-EÚSCARO» sarrerak.errenteria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  12. Txantiloi:Gl-ES Edurne Saizar | ::Axenda cultural AELG::. 2023-04-12 (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  13. adibide. (2013-07-16). «Xanistebanetan gazteek izango dute zer gozatua» Bidasoko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-07-09).
  14. Erik, Gartzia(e)ko. (2017-10-02). «Lehenengo ekimen literarioa, (ia) biribila» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-07-09).
  15. (Ingelesez) «221. Aski Prexko! by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2019-08-02 (Noiz kontsultatua: 2024-07-09).
  16. Ikerne, Zarate(e)ko. (2021-07-03). «Herriarentzat zabalik da Arizmendienea» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  17. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2023-10-24). «Olarri dantza taldea: 'L-UR'» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  18. (Gaztelaniaz) Redacción, A. E. /. (2022-01-10). «Xabi 'Jabato' Lopez presenta su libro de poesía 'Antes de bailar la Lluvia'» Donostitik.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  19. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2023-09-19). «Hitz andana 2023: 'Mare, ilargiari poemak'» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  20. «Hitz Andana jaialdia ospatuko da datorren astean» Hernani-Kultura (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  21. «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  22. (Ingelesez) «Oiartzun 2020 urtekaria by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2020-09-01 (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).

Kanpo estekak

aldatu