Iraia Iturregi

futbolari bizkaitarra

Iraia Iturregi Sustatxa (Bilbo, Bizkaia, 1985eko apirilaren 24a - ) futbolaria da.[1] Atzelari postuan jokatu zuen emakumezko Athletic Cluben 2002tik 2017ra arte. [2]

Iraia Iturregi

Bizitza
JaiotzaBilbo1985eko apirilaren 24a (39 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Leioa Kirol Elkartea2000 / 20025440
Athletic2002 / 2006
Florida State Seminoles women's soccer2006 / 2007231
Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioa2006 / 2016
Athletic2007 / 2017
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Altuera1,62±0,001 metro
Jasotako sariak

Twitter: IraiaIturregi FIFA: 217101 Edit the value on Wikidata

Erretiratzean euskal selekzioaren talde teknikoan parte hartu zuen 2017tik Iñigo Juaristi eta Aintzane Encinasekin batera.

2023ra arte Espainiako Emakumezkoen Lehen Mailako Athletic Cluben entrenatzailea izan zen eta gero, gizonezkoen bigarren filiala den Basconia taldearen bigarren entrenatzailea lanetan hasi zen.[3]

Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria izan zen 2012an taldeko kapitaina zela.

Ibilbide meteorikoa

aldatu

Sondikako taldean hasi zen futbolean 1999-2000 denboraldian. Hurrengo urtean elitezko taldea zen Leioa taldera pasa zen 2001-02 denboraldian, Eta talde bikaina zenez 2002ko irailean bertan Leioa EFT taldea Athletic Club bihurtu zen.[4]

Horrela, Athleticen emakume taldea 2002-03 denboraldian sortu zen, Leioa Futbol Taldeagaz batu zenean. Leioa Taldea bi urte lehenago sortua zen, 2000 urtean, lehenago Sondikako taldean aritzen zen jokalari batzuek klub berria sortu zutenean. Azkenean Sondikako jokalari gehienak talde berrira pasa ziren, eta hori izan zan lehenengo Athletic haren oinarria, hainbat fitxaketa egin baziren ere.[4]

Leioa taldeak ia partidu guztiak irabazi zituen. Azken mailatik abiatuta nahiko izan ziren bi denboraldi gorengo mailara heltzeko. Eta ez hori bakarrik, azken urte horretan Superligan, jokatzeko aukera eskuratu zuten, eta Athleticek, ikusitakoarekin txundituta zegoena, talde biak batzeko eskaintza bat luzatu zien. Eta Leioak onartu zuen.

2002ko urriaren 6an debutatu zuen Iraiak Athleticekin, 17 urterekin.

Ez zen bukatu hor bolada ona eta Superligako lehen denboraldi hartan txapeldun geratu ziren. Gainera, partida bi San Mamesen bertan jokatu zituzten, eta horietako azkenekoan, liga eskuratu zutenenean, bete-beteta egon zen. Ezin zen gehiago eskatu, behe-beheko mailatik superligako txapeldunak izatera pasa ziren ia partida guztiak irabazita. Amets betean bizi zituzten urte haiek.[4]

Geroago, beste bi urtean jarraian irabazi zuten Superliga. Hala ere, emaitzak ez ziren hasierako denboraldian bezain ikusgarriak; lehen urteko gol festak ohikoak izan ziren, hurrengo bi urteetan berriro irabazi zuten baina nagusitasuna ez zen erabatekoa izan. [4]

Guztira Athleticen 15 denboraldi egin zituen, 402 partida eta 64 gol.[1]

Bizkaiko selekzioa

aldatu

2003an Bizkaiko andren futbol taldeak Akitaniako taldeagaz jokatuko zuenean ere aritu zen irantzu Usansoloko Unkina futbol-zelaian. Talde horretan jokatu zuten Athletic taldeko Iraia Iturregi eta Irantzu Castrillo, Umore Ona taldeko Ainhoa Vez, Bilbaoko Alazne Santa Llana, eta Erreka-ortuko Irune Murua.[5]

Selekzioa

aldatu

2003-04ko denboraldian Europako 19 urte azpiko Txapelketa irabazi zuen.

Kirol ibilbidea[1]

aldatu
Taldea Kat. Urtea Liga Kopa UEFA Womens Champions League
Part. Golak Part. Golak Part. Golak
Athletic Club 2016-17 20 0 1 0 2 0
Athletic Club 2015-16 28 0 1 0 - -
Athletic Club 2014-15 29 0 1 0 - -
Athletic Club 2013-14 28 1 5 0 - -
Athletic Club 2012-13 26 2 2 0 - -
Athletic Club 2011-12 31 0 2 0 - -
Athletic Club 2010-11 26 1 0 0 - -
Athletic Club 2009-10 27 4 4 0 - -
Athletic Club 2008-09 25 6 1 0 - -
Athletic Club 2007-08 24 4 2 0 3 1
Athletic Club 2006-07 0 0 2 0 - -
Florida State University - 2006-07 23 1 - - - -
Athletic Club 2005-06 25 11 2 0 3 0
Athletic Club 2004-05 23 6 2 0 6 2
Athletic Club 2003-04 23 13 1 0 3 2
Athletic Club 2002-03 22 10 2 1 - -
Leioa - 2001-02 26 11 - - - -
Leioa - 2000-01 28 29 - - - -
Sondika - 1999-00 14 2 4

Palmaresa

aldatu

Errekorrak

aldatu
  1. Erika Vázquez 261
  2. "Nekane" Díez 158
  3. Eli Ibarra 111
  4. "Irune" Murua 106
  5. "Gurutze" Fernandez 89
  6. Iraia Iturregi 64
  7. Yulema Corres 61
  8. Eba Ferreira 55
  9. Arrate "Orueta" 53
  10. "Tzibi" Juaristi 49
Partida gehienetan aritutakoak
Nor Partidak Denboraldiak
Eli Ibarra 413 15
Iraia Iturregi 402 15
Erika Vázquez 399 16
"Ainhoa" Tirapu 358 15
"Nekane" Díez 349 14
"Irune" Murua 314 14
Arrate "Orueta" 270 13
"Tzibi" Juaristi 262 11
"Eunate" Arraiza 255 9
"Gurutze" Fernandez 240 8

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c «Iraia Iturregi | Jokalaria: Atzelaria | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-24).
  2. Lasagabaster, Amaia U.. (2021-01-08). «Iraia Iturregi, bere aurkezpenean: «Athletic entrenatzea pribilegio bat da»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-03-24).
  3. (Gaztelaniaz) González, Laura. (2023-12-26). ««Es tan reconfortante ver debutar a un canterano como ganar un título»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  4. a b c d Brea, Unai. (2005-04-01). «Iraia Iturregi eta Irantzu Castillo: "Oraindik gizon mundua da hau"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
  5. Berria.eus. (2003). «GALDAKAO Bizkaiko andren futbol taldeak Akitaniako taldeagaz jokatuko dau.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
  6. www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu