Donemiliaga
- Artikulu hau Arabako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Donemiliaga (argipena)».
Donemiliaga (ofizialki San Millán / Donemiliaga) Arabako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Arabako Lautadako kuadrillakoa. Gasteiztik 28 bat kilometro ekialdera dago, eta Gipuzkoarekin muga egiten dute haren lurrek.
Donemiliaga | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Aguraingo Kuadrilla | ||||||||||
Izen ofiziala | San Millán / Donemiliaga | ||||||||||
Alkatea | David Lopez de Arbina Ruiz de Egino (Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 01208 | ||||||||||
INE kodea | 01053 | ||||||||||
Herritarra | donemiliagar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°52′29″N 2°22′34″W / 42.874722222222°N 2.3761111111111°W42°52′29″N 2°22′34″W / 42.874722222222°N 2.3761111111111°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 85,41 km2 | ||||||||||
Garaiera | 600-1.275 metro | ||||||||||
Distantzia | 28 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 718 (2022)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 8,61 biztanle/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | ![]() | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 12,22 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 54,69 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 80,22 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % -1,57 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 8,99 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 23,72 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 8.6 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | 1360 baino lehenago |
Aguraingo esklabe batek bitan zatitzen du udalerria. Donemiliagak, bestalde, Donemiliagak ere badu esklabe bat Iruraitz herriaren mendebaldean.
GeografiaAldatu
Inguru naturalaAldatu
Zadorra ibaia udalerri honetan sortzen da, bai eta haren ibaiadarra den Erdoña erreka ere. Halaber, Araiaren ibaiadarra den Ametzaga erreka eta honen adarrak diren Bikuña eta Estibarri Donemiliagatik igarotzen dira.
Iparraldean, Urkilla mendilerroa Gipuzkoarekiko muga naturala da, 1.100-1.200 metroko tontorrekin.
Udalerri mugakideakAldatu
- Iparraldean: Oñati (Gipuzkoa).
- Hegoaldean: Agurain eta Entzia-Iturrietako Partzuergoa.
- Ekialdean: Asparrena, Zalduondo eta Entzia-Iturrietako Partzuergoa.
- Mendebaldean: Barrundia eta Agurain.
HerriakAldatu
16 herri hauek osatzen dute Donemiliaga udalerria. 2011ko erroldako biztanleak ageri dira jarraian:
- Adana: 56 biztanle
- Axpuru: 24
- Barria: 3
- Bikuña: 32
- Durruma: 82
- Egilatz: 44
- Erdoña (udalerriko herriburua): 43
- Galarreta: 48
- Luzuriaga: 30
- Mezkia: 22
- Munain: 34
- Narbaxa: 104
- Okariz: 36
- Txintxetru: 33
- Uribarri Jauregi: 75
- Zuhatzu Donemiliaga: 62
Barriak ez du kontzejurik osatzen, Narbaxaren barruan baitago.
HistoriaAldatu
Etxe erromatar garrantzitsu baten hondarrak aurkitu ziren Durruma herriaren iparraldean, Albeiurmendi edo Albeiurbide izeneko aztarnategian. Hondakinok "Ab Asturica Burdigalam" (Astoreka-Bordele) galtzadarekin lotuta daude, adituen iritziz. Etxetzarrak termak izan zitezkeen, bertan berogintza sistema batez hornitutako bi gela handi aurkitu baitzituzten. Etxadia iturri klasikoen Alba ezaguna izan daiteke.[4].
DemografiaAldatu
Donemiliagako biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: www.ine.es |
PolitikaAldatu
2011ko udal hauteskundeakAldatu
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Bildu koalizioko David Lopez de Arbina Ruiz de Egino hautatu zuten alkate.
Donemiliagako udalbatza | ||||
Alderdia | Zinegotziak | Boto kopurua[5] | ||
Bildu | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | ||||
Agrupación San Millán Donemiliaga (ASMD) | ||||
Alderdi Popularra (PP) | ||||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | ||||
Ezker Batua - Berdeak (EB-B) |
AlkateakAldatu
Hauek izan dira Donemiliagako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[6] | |
Ignacio Fernando Ruiz de Eguino Garcia de Vicuña[6][7][8] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Esteban Campo Perea[7] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Esteban Campo Perea | 1987 | 1991 | Independenteak | |
Rafael Ladron de Guevara Ortiz de Urbina[7] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Maria del Carmen Liñares Filloy[7] | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
Maria del Carmen Liñares Filloy | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
David Lopez de Arbina Ruiz de Eguino | 2011 | 2015 | Bildu | |
David Lopez de Arbina Ruiz de Eguino[6][9] | 2015 | 2019 | Euskal Herria Bildu | |
Erika Letamendi[9][10] | 2019 | Jardunean | Euskal Herria Bildu | |
2023 | 2027 |
KulturaAldatu
Ondasun nabarmenakAldatu
- Aizkomendiko trikuharria, Egilatzen. Euskal Herriko handienetakoa dugu, Bilarkoarekin batera. 1832an aurkitu zuten.
- Barriako Santa Maria komentua. Jatorrizkoa XII. mendekoa zen, eta gaur egun ageri den eraikina XV. mendean eraiki zuten. Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen 2003an, monumentu sailkapenarekin.[11]
JaiakAldatu
- Abuztuaren 20an San Bernardoren erromeria ospatzen da Barrian.
- Maiatzeko azken asteburuan jaia da Durruman.
EuskaraAldatu
XIX. mendeko azken laurdenean, Paul Brocak Donemiliaga euskararen eremu barruan kokatu zuen; Koldo Zuazoren arabera, bertako aldaera mendebaleko euskara, erdialdekoa eta nafarreraren arteko hizkera zen, Arabako sortaldeko eremuan sailkatutakoa. Gaur egungo biztanleen % 20 inguru euskal hiztunak direla estimatzen da.
GarraioaAldatu
Araba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 5 linea ditu udalerrian:
Bestalde, La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia Donemiliagako Munaingo herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Gasteiz - Ilarratza - Argomaiz - Agurain - Munain - San Roman - Ibarguren - Andoin - Olatzagutia - Ziordia - Altsasu - Urdiain - Iturmendi - Bakaiku - Etxarri Aranatz - Arbizu - Lakuntza - Arruazu - Uharte Arakil - Irañeta - Ihabar - Hiriberri - Etxarren - Irurtzun - Eritze - Saratsa - Añezkar - Berriobeiti eta Iruñea
Donemiliagar ezagunakAldatu
- Placido Luzuriaga (Narbaxa, XVI. mendea), fraidea.
- Juan Ruiz de Velasco (Galarreta, XVI. mendea), militarra.
- Joseph Tomás Ochoa de Aspuru y Segura (1711-?), zirujaua eta ministroa izandakoa Kuban.
- Juan Diaz de Garaio "Sakamantekas" (Egilatz, 1821-1881), gaizkile eta hiltzaile ezaguna.
- Ernesto Ladrón de Guevara (Durruma, 1950-), politikaria.
- Rafael Ladrón de Guevara (Erdoña, 1952-), txirrindularia.
PartzuegoaAldatu
Donemiliaga Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorreko kide da.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aitor Iriarte Kortazarren Baños públicos romanos en Alava artikulua euskonews.com webgunean
- ↑ 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean[Betiko hautsitako esteka] 2011/07/14an kontsultatua
- ↑ a b c «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ a b c d «SAN MILLÁN/DONEMILIAGA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cañamero Redondo et al., Antonio. (1982). Enciclopedia Histórico Geográfica de Álava. Haranburu Editor, (IV. Liburukia) 34 or..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ «Udalerriak - web.araba.eus» web.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Barriako komentua kultura ondasun izendatzeko erabakia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2003-02-03.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |
- Donemiliaga Aguraingo Kuadrillaren webgune ofizialean[Betiko hautsitako esteka]
- (Gaztelaniaz) Donemiliaga udalerriko web orria, euskaraz lotura dauka, baina oraingoz datuak gaztelaniaz bakarrik ageri dira webgunean.
- (Gaztelaniaz) Ainhoa Arozamena Ayala: «San Millán/Donemiliaga», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Barriako komentua euskadi.net webgunean[Betiko hautsitako esteka]