Patri Espinar
Patricia Espinar Labián —Patri Espinar izen-deiturez ezaguna— (Usansolo, 1985eko apirilaren 16a) Euskal Herriko pilotaria eta futbolaria da.
Patri Espinar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Usansolo, 1985eko apirilaren 16a (39 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria eta futbolaria |
Bizitza
aldatuEspinar Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziaduna da (UPV/EHU). Emakume pilotarien Elkartea, 2019ko ekainean sortzaileetariko bat izan zen, emakumeen pilota sustatzeko, kontzientzia sortzeko eta duintzeko asmoa duen elkartea eta bera presidentea da.[1]
Futbolari ibilbidea
aldatuEsku pilotan hasi aurretik futbolean jokatu zuen: 2002-2003an CFF Bilbaon, 2003-2004 Athletic B taldean, 2004-2005 Barakaldon, 2005-2006 Arratian eta 2008 eta 2014 artean Oiartzun Kirol Elkartean aritu zen.[2]
Pilotari ibilbidea
aldatuFutbolari izatean gain, palan jokatzen hasi zen. Trinketean Munduko txapelduna izan zen 2008an.[3] Bizkarrezurreko omoetako lesio batek ez zion 2017an I. Emakume Master Cup txapelketan aritzen utzi.[4] Urte bukaeran, ordea, Kolonbian jokaturiko Munduko one wall txapelketan jokatzea erabaki zuen eta bi urrezko domina eskuratu zituen, bakarkako txapelketan eta binakakoak, Amaia Araiztegirekin batera.[5][6] 2018an esku-huskako pilotan hasi zen jokatzen. Emakume Master Cup-ean binakako txapelketan finalista izan ondoren lau t'erdikoan txapeldun izatea lortu zuen Olatz Arrizabalagari 22-9 irabaziz.[7][8]
Futbolean zein pilota, kirolari gisa, bere azalean bizi izan ditu gizonezkoentzat antolaturiko disziplinetan aurrera egiteko oztopo eta erronkak:
“Eskuz hasi nintzenean neska oso gutxi geunden, txapelketak mutilen aurka jokatu behar genituen… Frontoietan emakume gehiago dago orain, lehiaketak... Federazioan lan handia egin dute emakumearen integrazioa bultzatzeko. Futboletik nator ni: arbitro eta ordutegi txarrenak genituen, gauez entrenatu behar genuen, gizonezkoen arropa ematen ziguten… Geroz eta gehiago gara kexatu garenak, eta egoerak hobera egin du”. (Patri Espinar. 2015)[9]
Bestalde, EITBko Basetxea saioan eta El conquistador del Pacífico lehiaketaren XV. edizioan kapitana gisa aritu izan zen.[10][11]
2019tik Emakume Pilotarien Elkartearen presidentea da. Elkarte honek 80 emakume eskupilotan eta palan federatuta ditu.
Palmaresa
aldatu- 2008an Munduko txapelduna Txileko trinkete lehiaketan.[3]
- Munduko one wall txapelketa:
- Bakarka (1): 2017
- Bikoteka (1): 2017.
- Emakume Master Cup:
- Lau t'erdikoa (1): 2018.[12]
- Bikoteka (0): 2018an bigarren.
Sariak eta errekonozimenduak
aldatu- 2018an Galdakaon omenaldia.[3]
- 2018an Galdakaoko II Berdintasun saria, emakume kirolarien lana aitortzekoa.[13]
- Zirgari Saria 2019, "Ahalduntzea eta balio aldaketa" atalean, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren eskutik. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako saria da. Espinar bere kirol-gaitasunagatik saritua izan da (esku huskako pilota, paleta, futbola, mendia, piraguismoa…), baita kirol maskulinizatuetan aurrera jarraitzeagatik ere.[14][15]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Emakumezkoen pilota ikusaraziz - Info» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
- ↑ «PATRI: Patricia Espinar Labián (Defensa)» www.aupaathletic.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Galdakao homenajea a Patricia Espinar, campeona de pelota mano en Colombia - ABC.es - Noticias Agencias» ABC (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Patri Espinar y la paciencia. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-06-01).
- ↑ «Patri Espinar Labián (Usansolo, 1985)» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Patri Espinar y la paciencia. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
- ↑ Erredakzioa. (2018-12-10). «Patri Espinar usansolotarra txapeldun da lau eta erdikoan» Geuria (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
- ↑ «Espinar conquista su primera txapela de la Emakume Master Cup del Cuatro y Medio» Mundo Deportivo 2018-12-09 (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
- ↑ «Protagonisten bizipenak» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Patricia Espinar, capitana del equipo verde de 'El Conquistador del Pacífico' | | Participantes | El conquistador del fin del mundo | EiTB» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
- ↑ Erredakzioa. (2019-01-17). «El Conquistador del Pacifico saioan kapitaina izango da Patri Espinar» Geuria (Noiz kontsultatua: 2019-06-01).
- ↑ «“He recuperado las ilusiones de la infancia y las he hecho realidad”» Mundo Deportivo 2018-12-11 (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
- ↑ «Galdakaoko Udala» www.galdakao.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
- ↑ «Bizkaia.Eus: - Emakume eta Gizonen arteko Berdintasuna - Zirgari Sariak - Zirgari Sariak 2019» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Athletic femenino y la pelotari Patricia Espinar, premios de Igualdad. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).