Alberto Ongai
Ongai | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Alberto Ongai Tere | |||
Jaiotza data: | 1985eko abenduaren 31 (38 urte) | |||
Jaioterria: | Satrustegi, Arakil ( Nafarroa Garaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | Aspe | |||
Postua: | aurrelaria | |||
Altuera: | 1,80 m | |||
Pisua: | 80 kg | |||
Debutatze data: | 2008ko otsailaren 29a | |||
Debutatze pilotalekua: | Bi Aizpe | |||
Erretiratze data: | 2013ko otsaila |
Alberto Ongai Tere, pilota arloan Ongai deituraz ezaguna (Satrustegi, Nafarroa Garaia, 1985eko abenduaren 31) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari jokatzen zuen, Aspe enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,80 m luze da, eta 80 kg pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 2008ko otsailaren 29an jokatu zuen, Irurtzungo Bi Aizpe pilotalekuan. Ez zuen lorpen nabarmenik izan profesionaletan, eta, 2013ko otsailean, enpresak ez zion kontratua berritu.[1][2]
Amateur mailan jardun du geroztik. Buruz buru lehiatuz, 2013ko Nafarroako Opena irabazi zuen, finalean Jose Luis Tabar 22-12 menpean hartuta.[3] 2014an, Mexikon jokatutako Munduko Pilota Txapelketan parte hartu zuen, Espainiako selekzioarekin, eta esku huskako buruz buruko txapeldun izan zen 36 metroko pilotalekuan, finalean Fernando Medina menpean hartuta.[4]
Estatistikak
aldatuProfesionaletan egin zituen bost urteetan, zenbaki hauek izan zituen Ongairen jardunak, bere enpresaren webguneko fitxaren arabera:
Jokatutako partidak | Irabaziak | Galduak | Aldeko tantoak | Aurkako tantoak |
260 | 109 | 151 | 4026 | 4461 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Aspe no renovará el contrato del delantero navarro Alberto Ongay», Noticias de Navarra, 2013-02-01.
- ↑ (Gaztelaniaz) «"Hay relevo generacional": Inaxio Errandonea y Xalton Zabala analizan el futuro de Aspe tras la concentración del miércoles», Deia, 2013-04-08.
- ↑ «Nafarroako Opena Alberto Ongayrendako», Guaixe, 2013-06-03.
- ↑ (Gaztelaniaz) Javier LEONÉ: «México vuelve a quedarse con su Mundial», Noticias de Navarra, 2014-09-23.