Renato Castellani
Renato Castellani (Finale Ligure, Savona, Italia, 1913ko irailaren 4a - Roma, Italia, 1985eko abenduaren 28a) italiar zinemagilea izan zen.
Renato Castellani | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Finale Ligure, 1913ko irailaren 4a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Erroma, 1985eko abenduaren 28a (72 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Politecnico di Milano |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta errealizadorea |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |

Biografia
aldatuArkitektura-ikasketak egin zituen Milanen. Mario Camerini eta Alessandro Blasettiren laguntzaile gisa hasi zen zineman lanean.
1941ean zuzendu zuen lehenengo lana: Pistola tiroa. Lan horretan 1930eko Errusian aristokraziaren jokabideak azaltzen ditu zehaztasun handiz. Ildo beretik egin zituen Zaza (1942) eta Mendiko emakumea (1943).
Gerra ondoren tetralogia moduko bat egin zuen, ohitura-ikerketa baten erara. Nire semea irakasle (1946), Erromako eguzkipean (1948), Udaberria (1949) eta Deux sous d´espoir (1951, Cannesko jaialdiko Urrezko Palma) lanetan malenkoniaz betetako umoreaz jende arrunta deskribatzen du.
Sustrai intelektualak bilatu zituen Shakespeare pantaila handira eramanaz: Romeo eta Julieta (1954). Film horrek Veneziako Urrezko Lehoia irabazi zuen. Ondoren egin zituen filmek ez zuten horrenbesteko arrakastarik izan: Infernua hirian (1958), Bidelapurra (1961), Mare matto (1963). Questi fantasmi (1967) eta Una breve stagione (1969) egin ondoren, telebistako lan didaktiko handietara jo zuen: Vita di Leonardo (1971), Le Vol de la Joconde (1977), Giuseppe Verdi (1982).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.