Lara Izagirre
Lara Izagirre Garizurieta (Zornotza, Bizkaia, 1985eko irailaren 10a) gidoilaria, zinema zuzendaria eta zinema ekoizlea da.
Lara Izagirre | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Zornotza, 1985eko irailaren 10a (37 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea eta gidoilaria |
![]() ![]() |
BizitzaAldatu
Lara Izagirre Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Ondoren, zinema zuzendaritza ikasketak egin zituen, baita film luzeetarako gidoigintza graduondoa ere. 2010ean Gariza film ekoiztetxea sortu zuen. Harrezkero, film laburrak, dokumentalak eta film luzeak ere, idatzi, zuzendu eta ekoiztu ditu. Bere lehen film luzea, Un otoño sin Berlín, 63. Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemaren Galan estreinatu zuen 2015ean. Bigarrena 'Nora' komedia da eta 2020ko Zinemaldian Zinemira atala inauguratu zuen.[1] Larak hainbat sari jaso ditu.[2][3][4][5]
‘Nora’ filma New York City Basque Film Festivalen proiektatu zen 2021eko azaroan.[6]
Bestelako proiektuetan ere kolaboratzen du. Estibaliz Urresola Solaguren zuzendariarekin "20.000 especies de abejas" filman ekoizle gisa aritu izan da, haurren transexualitatearen inguruko lana.[7][8]
Lara Izagirrek zera dio:
Niretzat filmak egiteko prozesua, gidoia idatzi eta muntaketara arte, munduko gauzarik ederrena da, baina ikusi behar dugu nola bizi gaitezkeen hobeto maite duguna egiten.
FilmografiaAldatu
Gidoia, zuzendaritza eta ekoizpenaAldatu
- Bycicle Poem (2010).
- KEA (2011).
- Next Stop: Greenland (2012).
- Sormenaren Bide Ezkutuak (2013).
- Larroxa (2013).
- Un otoño sin Berlín (2015).[9][10]
- Nora (2020).[4][11][12]
ElkarlanakAldatu
- Errementari [13]
- Vitoria, 3 de Marzo
- Muga deitzen da pausoa
- Bayandalai
- Una ventana al mar (laster)
SariakAldatu
- 'Un Otoño sin Berlín' filmak, Frantziako Annecy Cinéma Espagnol Jaialdian, lautik hiru sari lortu zituen: Sari Nagusia, Epaimahaikide Gazteen Saria eta Savoia Garaia Departamentuko Saria.[14]
- ‘Un Otoño sin Berlín’ filmean egindako lanagatik, Irene Escolarrek Goya saria irabazi zuen (2016).[15]
- “Next Stop: Greenland” dokumentalak lehen saria irabazi zuen 2013ko BCN Sports Films Festival]] jaialdian, abentura-filmen atalean. Moscow International Vertical Festival 2013, Jaialdiko Film onenari saria. Moscow International Vertical Festival 2013, Abentura film onenari saria.[16]
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Vicente, Eduardo de. (2021-09-03). «Las curiosidades del rodaje de 'Nora'» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2022-06-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Nora» Academia de cine (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Nora de Lara Izagirre, inaugura ZINEMIRA en el Festival de San Sebastián» CINEMAGAVIA 2020-08-28 (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
- ↑ a b Irizar, Itziar Ugarte. «Lara Izagirre» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «“NORA” Lara Izagirre zuzendariaren bigarren filma Zinemaldian estreinatuko da» www.amorebieta.com - Hilero Zornotzan 2020-08-27 (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «‘Nora’, de Lara Izagirre, y ‘Handia’, con Eneko Sagardoy, en el Festival de cine vasco de Nueva York» durangon.com 2021-11-07 (Noiz kontsultatua: 2022-06-14).
- ↑ «Lara Izagirre: “La Incubadoran parte hartzea oparia da; inflexio-puntu bat”» Zineuskadi.eu (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Incubadora de la Escuela de Cine de Madrid arranca cinco nuevos proyectos» La Vanguardia 2020-02-23 (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
- ↑ «Lara Izagirre: "Ilusio handia egiten dit nire lehenengo film luzea Zornotzan grabatzeak"» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
- ↑ Berria. «Lara Izagirreren filma, Euskal Zinemaren Galan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «‘Nora’, de la zornotzarra Lara Izagirre inaugurará la sección de cine vasco del Zinemaldia» durangon.com 2020-08-28 (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
- ↑ Irizar, Itziar Ugarte. «Lara Izagirre, zinemagilea: “Hizkuntzak badu beste funtzio bat pelikulan: etxea da Norarentzat”» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «LARA IZAGIRRE ZUZENDARI ETA EKOIZLE; ERREMENTARI FILMEAN PARTE HARTU DU» www.amorebieta.com - Hilero Zornotzan 2018-02-27 (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) XXI, Mujer Siglo. (2018-03-22). «Comida coloquio con Lara Izagirre, directora de cine, y ganadora de un premio Goya por “Un otoño sin Berlín”» Mujer Siglo XXI – Asociación de Mujeres profesionales y empresarias (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
- ↑ «El film zornotzarra 'Un Otoño sin Berlín' gana el Goya a la actriz revelación con Escolar» Mugalari Kultura 2016-02-08 (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
- ↑ Films, Gariza. (2014-05-06). Watch Next Stop: Greenland Online | Vimeo On Demand. (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- «Lara Izagirre», Garazi Films.
- "Un otoño sin Berlin. Lara Izagirre". Youtubeko bideoa.
- «Lara Izagirre: "Dagoen dirua baino talentu askoz handiagoa dago hemen"», Goiena, 2019-12-22. Youtubeko bideoa.
- «Autorretratu bat sekuentziatan: Lara Izagirre», Berria, 2020-08-24.
- Olaia L. Garaialde: «Lara Izagirreren 'Nora' filma irailaren 3an estreinatuko dute, Iruñean», Berria, 2021-08-26.
- Mertxe Arratibel: «Lara Izagirre, cineasta: "Con Nora he querido hacer un regalo a las mujeres"», Andra, 2021-09-28
- "Nora" filma dela eta, Lara Izagirrerekin elkarrizketa, erdaraz.