Ireki menu nagusia

Hodei Beobide Urrutia, pilota arloan Beobide deituraz ezaguna (Ubide, Bizkaia, 1985eko apirilaren 23a) esku huskako pilotari profesionala da. Atzelari jokatzen zuen, Asegarce enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,83 m luze da, eta 82 kg pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 2005eko abuztuaren 17an jokatu zuen, Gernikako Santanape pilotalekuan. Hezur muineko gaixotasun larri batek jota, 2007ko apirilean, 22 urte zituela, hil edo bizi ibili zen.[1] Ia bi urte geroago itzuli zen pilota partidetara, 2009ko martxoaren 9an, Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan.[2][3] Partidaren bukaeran, ikusleen esku zarten artean, enpresako lagunek txapel bat eman zioten, idazkun hau zuena: «Bizitzako txapelketa gogorrenari aurre egiteagatik, txapeldun».[4][5] Berasaluze II.aren laguntasuna izan zuen gaixoaldian, eta Beobidek Berasaluzeri bere kirol mailarik onenera heltzen lagundu dio.[6][7] Gaur egun, pilota enpresa nagusietatik kanpora dihardu.

Hodei Beobide
Bizitza
Jaiotza Ubide1985eko apirilaren  23a (34 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak pilotaria

ErreferentziakAldatu

  1. Tino REY: «Hodei Beobide: "Los médicos dijeron a mis padres que disfrutaran de mis últimos días"», El Correo, 2008-03-05.
  2. Imanol MAGRO: «Bigarrenez debutari», Berria, 2009-03-05.
  3. (Gaztelaniaz) «Beobide reaparecerá el lunes en Tolosa», Manista.com, 2009-03-03.
  4. (Gaztelaniaz) «El Beotibar recibe a Beobide con una ovación», Diario Vasco, 2009-03-10.
  5. «Gaixotasun larria sendatuta, kantxara itzuli da Beobide», Gara, 2009-03-10.
  6. (Gaztelaniaz) Aitor MARTÍNEZ: «Recuerdos muy presentes», Deia, 2011-11-26.
  7. (Gaztelaniaz) Jon ORMAZABAL: «Cruce de sensaciones para Berasaluze VIII», Gara, 2013-02-28.


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.