Domingo Unanue

Domingo Unanue Sáez de Asteasu (1901eko abuztuaren 4a, Ordizia, Gipuzkoa - ib., 1985eko urriaren 4a[1]) euskal arkitekto bat izan zen. Bere Arkitektura ikasketak Madrilen burutu zituen, Pedro Muguruzaren jarraitzailea bilakatu eta 1926an graduatu zelarik. Bere ikasketak Parisen oraindik gehiago zabaldu zituen.

Domingo Unanue
Bizitza
Jaiotza Ordizia1901eko abuztuaren 4a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Ordizia1985eko urriaren 4a (84 urte)
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa eta hirigilea

Bere jaioterria den Ordiziako Etxezarreta antzokia, herri berdineko San Joan auzoko etxebizitzak (1946) eta Aita Urdaneta auzoko etxebizitzak (1947), eta Zumarragako Aita Legazpia auzoko etxebizitzen egilea da.

PlazaAldatu

Gaur egun Ordizian bere omenez Domingo Unanue plazak bere izena darama.

Kanpo estekakAldatu

ErreferentziakAldatu