Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa

Emakumezkoen munduko xake txapelketa» orritik birbideratua)

Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa 1927tik FIDEk antolatzen duen txapelketa da. Munduko Xake Txapelketa ez bezala, non gizon-emakumeek har dezaketen parte, Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa emakumeentzat mugatutako txapelketa da. Badira txapelketa hau jokatzeari uko egin dioten emakumeak; Judit Polgár hungariar xake jokalariak, adibidez, urte luzez emakumezko xakelari onena izan arren ez du inoiz jokatu emakumezkoen txapelketa.

Tan Zhongyi txinatarra da emakumezkoen egungo xake txapelduna.

Gaur egun, urtero jokatzen den txapelketa da eta Tan Zhongyi da egungo txapelduna.

Historia aldatu

Bigarren Mundu Gerraren aurretik aldatu

 
Vera Mentxik, emakumezkoen lehenengo txapelduna.

Lehenengo Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa FIDEk antolatu zuen 1927an antolatu zuen, Xake Olinpiadarekin batera. Txapelketa hura Vera Mentxik errusiarrak irabazi zuen (Mentxikek gerora txekiar naziotasuna eta ondoren britainiar naziotasuna hartu zituen). Gizonezkoen Munduko Xake Txapelketan ez bezala, txapelketaren irabazleak ez zuen eskubide berezirik, eta titulua defendatu nahi bazuen hurrengo txapelketan gainerako parte hartzaileek bezala partida guztiak jokatu behar zituen zuzenean finala jokatu beharrean. Hala ere Vera Mentxikek arrakastaz defendatu zuen txapeldun titulua eta 1930, 1931, 1933, 1935, 1937 eta 1939ko txapelketak irabazi zituen, nagusitasun osoz irabazi ere. Ondorengo urteetan, Bigarren Mundu Gerra zela eta, txapelketa ez zen jokatu. Vera Mentxik 1944an hil zen, artean txapeldun zela.

Sobietarren nagusitasuna (1950–1991) aldatu

Gerrosteko lehenengo txapelketa 1949-1950 urteetan jokatu zen eta Liudmila Rudenko ukrainarrak irabazi zuen. Ondorengo txapelketek gizonezkoen txapelketaren atzeko formatua izan zuten, non txapeldunaren aurkaria Hautagaien Txapelketaren bidez erabakiko zen. Txapelketa hartatik 1991 arte, sobietarren nagusitasuna erabatekoa izan zen; txapeldun guztiak ez ezik final guztietan aurkariak ere sobietarrak izan ziren. Tarte horretan, jokalari onenak Nona Gaprindaxvili (1962–1978 artean txapeldun) eta Maia Txiburdanidze (1978–1991 artean txapeldun) georgiarrak izan ziren, bosna txapelketa irabazita. Hain zuzen ere bi jokalari hauek izan ziren maisu handi titulua eskuratzen lehenengo emakumeak.

Aro post-sobietarra (1991–2010) aldatu

1991ko txapelketan Xie Jun txinatarrak 8½ eta 6½ irabazi zion Txiburdanidzeri, eta sobietarren nagusitasunari amaiera eman zion. Xie Junek beste hiru txapelketa ere irabazi zituen.

Garai hartan Polgar ahizpak (Zsuzsa, Zsófia eta Judit) nabarmendu ziren besteen gainetik, baina gizonezkoen txapelketetan jokatzeko joera zuten, emakumezkoenak alde batera utzita. Hala ere, Zsuzsak 1993ko eta 1996ko txapelketan parte hartu zuen. 1993ko Hautagaien Txapelketan Nana Ioseliani georgiarraren aurka finala berdindu ostean zozketaz erabaki zen Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketako matchera nor pasatuko zen, eta Ioselianiri egokitu zitzaion (gero Ioselianik Xie Junen aurka galdu zuen). 1996an, ordea, Polgárrek txapeldun titulua eskuratu zuen Xie Junen aurka 8½ eta 4½ irabazita.

Hurrengo txapeldunak Zhu Chen, Antoaneta Stefanova, Xu Yuhua, Aleksandra Kosteniuk eta Hou Yifan izan ziren. Aipagarria da Zsuzsa Polgárrek eta Zhu Chenek ezin izan zutela beren txapeldun titulua defendatu haurdun zirelako. Aldiz, Xu Yuhua haurdun zen 2006ko txapelketa irabazi zuenean.

2010etik aurrera aldatu

2010etik aurrera Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa urtero jokatzen da, baina bi formatu desberdin txandakatuz: urte batean 64 jokalariz osatutako kanporaketa bidezko txapelketa, eta hurrengoan txapeldunaren eta hautagaiaren arteko zuzeneko lehia bat (hautagaia FIDE Women's Grand Prix txapelketaren irabazlea da). 2011ko Emakumezkoen Munduko Txapelketa, Hou Yifan, 2010eko txapeldunaren eta FIDE Women's Grand Prix-eko irabazlearen artean jokatzekoa zen, baina hori ere Houy Yifanek irabazia zuenez, hautagaia Grand Prix-eko bigarren sailkatua izan zen, Koneru Humpy. Lehia Hou Yifanek irabazi zuen.

2012ko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa Anna Uxeninak irabazi zuen, finalean Antoaneta Stefanova (2004ko txapelduna) mendean hartzean, 3½ eta 2½.

2013ko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa Anna Uxenina eta Hou Yifanen arteko 10 partidako lehia izan zen (Yifanek 2011-2012ko Gran Prix-a irabazia zuen). Hou Yifanek irabazi zuen, 5½ eta 1½.

Hou Yifanek titulua defendatzeari uko egin zion, eta 2015eko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa Maria Muzytxukek irabazi zuen finalean Natalia Pogonina garaitzean, 2½ eta 1½.

2016ko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketan Hou Yifanek txapeldun titulua berreskuratu zuen, Muzytxuki 6 eta 3 irabazita. FIDErekin eta Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketaren formatuarekin desadostasunak direla eta, Hou Yifanek 2017ko txapelketan parte hartzeari uko egin zion, eta, txapelketaren formatua aldatu ezean, datozen urteetan ere ez duela parte hartuko adierazi zuen[1]. 2017ko Munduko Txapelketa Tan Zhongyi txinatarrak irabazi zuen eta bera da egungo txapelduna.

Emakumezkoen munduko xake txapeldunak aldatu

Txapelduna Urteak Herrialdea
Vera Mentxik 1927–1944   SESB /   Txekoslobakia /   Erresuma Batua
inor ez 1944–1950 Ez zen jokatu II. Mundu Gerra zela eta.
Liudmila Rudenko 1950–1953   SESB (Ukrainako SES)
Elizaveta Bykova 1953–1956   SESB (Errusiako SESF)
Olga Rubtsova 1956–1958   SESB (Errusiako SESF)
Elizaveta Bykova 1958–1962   SESB (Errusiako SESF)
Nona Gaprindaxvili 1962–1978   SESB (Georgiako SES)
Maia Txiburdanidze 1978–1991   SESB (Georgiako SSR)
Xie Jun 1991–1996   Txina
Zsuzsa Polgár 1996–1999   Hungaria
Xie Jun 1999–2001   Txina
Zhu Chen 2001–2004   Txina
Antoaneta Stefanova 2004–2006   Bulgaria
Xu Yuhua 2006–2008   Txina
Aleksandra Kosteniuk 2008–2010   Errusia
Hou Yifan 2010–2012   Txina
Anna Uxenina 2012–2013   Ukraina
Hou Yifan 2013–2015   Txina
Maria Muzytxuk 2015–2016   Ukraina
Hou Yifan 2016–2017   Txina
Tan Zhongyi 2017–2023   Txina
Ju Wenjun 2023–   Txina

Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketen zerrenda aldatu

Urtea Herrialdea Hiria Munduko Xake Txapelduna Txapeldunordea Irabazi (+) Galdu (−) Berdindu (=) Formatua
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa (1927–1944)
1927   Erresuma Batua Londres   Vera Mentxik   Katarina Beskow 10 0 1 12 jokalariko round robin ligaxka
1930   Alemania Hamburgo   Vera Mentxik   Paula Wolf-Kalmar 6 1 1 5 jokalariko round robin ligaxka
1931   Txekoslovakia Praga   Vera Mentxik   Paula Wolf-Kalmar 8 0 0 5 jokalariko round robin ligaxka
1933   Erresuma Batua Folkestone   Vera Mentxik   Edith Charlotte Price 14 0 0 8 jokalariko round robin ligaxka
1934   Herbehereak Rotterdam   Vera Mentxik   Sonja Graf 3 1 0 4 partidako matcha
1935   Polonia Varsovia   Vera Mentxik   Regina Gerlecka 9 0 0 10 jokalariko round robin ligaxka
1937   Suedia Stockholm   Vera Mentxik   Clarice Benini 14 0 0 26 jokalariko suitzar sistemako txapelketa
1937   Austria Semmering   Vera Mentxik   Sonja Graf 9 2 5 16 partidako matcha
1939   Argentina Buenos Aires   Vera Mentxik   Sonja Graf (banderarik gabe) 17 0 2 20 jokalariko round robin ligaxka
Vera Mentxik 1944an hil zen, Emakumezkoen Munduko Xake Txapeldun zela.
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa (1944–1950)
Interregno
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa (1950–1999)
1950   SESB Mosku   Liudmila Rudenko   Olga Rubtsova 11½ points out of 15 16 jokalariko round robin ligaxka
1953   SESB Mosku   Elizaveta Bykova   Liudmila Rudenko 7 5 2 14 partidako matcha
1956   SESB Mosku   Olga Rubtsova   Elizaveta Bykova 10 puntu 16tik Hiru jokalari (Rubtsova, Bykova, Rudenko) eta zortzi itzuliko ligaxka
1958   SESB Mosku   Elizaveta Bykova   Olga Rubtsova 7 4 3 14 partidako matcha
1959   SESB Mosku   Elizaveta Bykova   Kira Zvorykina 6 2 5 13 partidako matcha
1962   SESB Mosku   Nona Gaprindaxvili   Elizaveta Bykova 7 0 4 11 partidako matcha
1965   SESB Riga   Nona Gaprindaxvili   Alla Kuxnir 7 3 3 13 partidako matcha
1969   SESB Tbilisi
Mosku
  Nona Gaprindaxvili   Alla Kuxnir 6 2 5 14 partidako matcha
1972   SESB Riga   Nona Gaprindaxvili   Alla Kuxnir 5 4 7 16 partidako matcha
1975   SESB Pitsunda
Tbilisi
  Nona Gaprindaxvili   Nana Aleksandria 8 3 1 12 partidako matcha
1978   SESB Tbilisi   Maia Txiburdanidze   Nona Gaprindaxvili 4 2 9 15 partidako matcha
1981   SESB Borjomi
Tbilisi
  Maia Txiburdanidze   Nana Aleksandria 4 4 8 16 partidako matcha (berdinketa)
1984   SESB Volgograd   Maia Txiburdanidze   Irina Levitina 5 2 7 14 partidako matcha
1986   Bulgaria Sofia   Maia Txiburdanidze   Elena Akhmilovskaia 4 1 9 14 partidako matcha
1988   SESB Telavi   Maia Txiburdanidze   Nana Ioseliani 3 2 11 16 partidako matcha
1991   Filipinak Manila   Xie Jun   Maia Txiburdanidze 4 2 9 15 partidako matcha
1993   Monako Monako   Xie Jun   Nana Ioseliani 7 1 3 11 partidako matcha
1996   Espainia Jaen   Zsuzsa Polgár   Xie Jun 6 2 5 13 partidako matcha
1996ko txapelketaren ondoren formatua aldatu zen: txapelduna ez zen zuzenean sailkatuko hurrengo txapelketako finalera.
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa (1999–gaur arte)
1999   Errusia
  Txina
Kazan
Shenyang
  Xie Jun   Alisa Galliamova 5 3 7 15 partidako matcha
2000   India New Delhi   Xie Jun   Qin Kanying 1 0 3 64 jokalariko kanporaketa sistema
2001   Errusia Mosku   Zhu Chen   Aleksandra Kosteniuk 5 3 0 64 jokalariko kanporaketa sistema
2004   Errusia Elista   Antoaneta Stefanova   Ekaterina Kovalevskaya 2 0 1 64 jokalariko kanporaketa sistema
2006   Errusia Jekaterinburg   Xu Yuhua   Alisa Galliamova 2 0 1 64 jokalariko kanporaketa sistema
2008   Errusia Naltxik   Aleksandra Kosteniuk   Hou Yifan 1 0 3 64 jokalariko kanporaketa sistema
2010   Turkia Hatay   Hou Yifan   Ruan Lufei 3 1 4 64 jokalariko kanporaketa sistema
2011   Albania Tirana   Hou Yifan   Humpy Koneru 3 0 5 8 pardidako matcha
2012   Errusia Khanty-Mansisk   Anna Uxenina   Antoaneta Stefanova 2 1 3 64 jokalariko kanporaketa sistema
2013   Txina Taizhou   Hou Yifan   Anna Uxenina 4 0 3 7 partidako matcha
2015   Errusia Sotxi   Maria Muzytxuk   Natalia Pogonina 1 0 3 64 jokalariko kanporaketa sistema
2016   Ukraina Lviv   Hou Yifan   Maria Muzytxuk 3 0 6 9 partidako matcha
2017   Iran Teheran   Tan Zhongyi   Anna Muzytxuk 2 1 3 64 jokalariko kanporaketa sistema

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez)"Chessgames"

Kanpo estekak aldatu