Anjali Lama (Nepal, 1985a) nepaldar emakumezko modelo transgeneroa da.

Anjali Lama
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakनवीनकुमार वाइवा
JaiotzaNuwakot District (en) Itzuli, 1985 (38/39 urte)
Herrialdea Nepal
Hezkuntza
Hizkuntzaknepalera
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta trans eskubideen aldeko ekintzailea
KidetzaBlue Diamond Society (en) Itzuli

IMDB: nm1085868 Allocine: 924648
Facebook: Anjali.Lama.Official Twitter: anjalilama00 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Nepalgo Nuwakot barrutian jaio zen Nabin Waiba jaiotza izenaz.[1] Gizon jaio bazen ere, bere burua emakumetzat izan du beti. Hamabi urte zituenean familiako kideei bere burua emakumetzat zeukala aitortu zienean, hauek Lama baztertu zuten.[2]

2009an sexua berresleitzeko ebakuntza partziala egin zioten. Ondoren modelo izateko ibilbideari ekin zion. Nepal herrialdeko historiako lehenengo emakume modelo transgeneroa bihurtu zen. 2017ko Lakmeko Moda Astean (ingelesez: Lakme Fashion Week desfilatu zuen eta ondorioz, bertan desfilatu zuen lehenengo emakume transgeneroa bilakatu zen.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) CNN. (2017ko otsailaren 3a). Transgender model makes history at Lakmé Fashion Week. (Noiz kontsultatua: 2018ko otsailaren 2a).
  2. (Frantsesez) RTL Television. (2017ko urtarrilaren 31). Ce mannequin transgenre défilera en Inde pour la première fois: "Les temps changent, les gens sont devenus plus compréhensifs". (Noiz kontsultatua: 2018ko otsailaren 2a).