Laudio

Arabako udalerria

Laudio[1] Arabako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Aiaraldea eskualde edo kuadrillakoa. Industriagunea da, eta Arabako udalerri jendetsuenetan bigarrena (Gasteiz da lehena), 18,030 biztanle baitzituen 2023. urtean. Ofizialki, udalerriaren izen osoa Laudio Ibar Noblea da.

Laudio
 Araba, Euskal Herria
Laudioko bandera

Laudioko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaAiaraldea
Izen ofiziala Laudio / Llodio
AlkateaAinize Gastaka Martinez (Euskal Herria Bildu)
Posta kodea01400
INE kodea01036
Herritarralaudioar[1]
Kokapena
Koordenatuak43°09′04″N 2°57′22″W / 43.151111111111°N 2.9561111111111°W / 43.151111111111; -2.9561111111111
Map
Azalera37,56 km²
Garaiera130 - 782 metro
Distantzia50 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria17.917 (2023)
11 (2022)
alt_left 9.234 (%51,5) (%49,5) 8.868 alt_right
Dentsitatea492,49 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
-% 1,91
Zahartze tasa[2]% 19,63
Ugalkortasun tasa[2]‰ 39,93
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 75,79 (2011)
Genero desoreka[2]% 8,22 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 14,24 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 25,59 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera[4]% 10.07 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera dataX. mendean edo lehenago
Webguneahttp://www.laudiokoudala.net

Laudio izena segur aski Laudius erromatar pertsona izenetik dator. Hain oinarri sendoa ez duten beste teoria batzuen arabera, Claudius erromatar pertsona izenetik letorke (baina horrek gaztelaniaz Cloyo izena emango luke), edo Flaudio pertsona izenetik (Julio Caro Barojak teoria hori aldeztu zuen, baina geroztik jakin da ez zela Flaudio erromatar izenik izan).[5]

Euskarazko ohiko ebakera hiru silabakoa da: /lau-dí-o/. Azken urteotan, gaztelaniaren eraginez, bi silabako ebakera zabaldu da, /láu-dio/, baina erdarakada gordintzat jotzen da, euskara zainduan baztertzekoa.[5]

Udalerriaren izen ofiziala Laudio da euskaraz, eta Llodio gaztelaniaz.

Herritarrari laudioar deritzo. Nahiz eta 1979an Euskaltzaindiak laudiar proposatu zuen, geroagoko ikerketek frogatu dute laudioar dela herritar izen egokiena, eta horrela jakinarazi zion Euskaltzaindiak Laudioko Udalari 1985 eta 2000. urteetan eginiko irizpenetan. Aldaketa proposatzeko, Euskaltzaindiak kontuan hartu zituen, alde batetik, Jose Paulo Ulibarri (1775-1847) idazlearen Gutun liburua; eta, bestetik, inguruko adineko euskaldunen erabilera. Horretaz gain, aintzat hartu zuen Laudioren ondoan dagoen Amurrioko Baranbio kontzejuko herritar izena baranbioar dela euskaldunen artean.[1]

Geografia

aldatu
 
Nerbioi ibaia, Laudio zeharkatzen.

Inguru naturala

aldatu

Nerbioi ibarrean dago kokatuta geografikoki, Nerbioi ibaiaren ibilbidearen erdian. Herriak haren urak hartzen ditu Amurriotik etorriak, eta hauek Arakaldorako bidean segitzen dute.

Inguruko mendiei dagokienez, Ganekogortako mendilerroan dauden Kamaraka (782 m) eta Goikogane (698 m) ditugu, alde batetik, Bizkaiko mugan. Beste alde batetik, Pagolar (718 m), Mostatxa (667 m), Elorritxugana/Kukutzakoatxa (721 m), Zenagortagana (700 m) eta Luxamendi (470 m) daude.

Udalerri mugakideak

aldatu

Auzoak

aldatu

Laudio lau auzok osatzen zuten: Larrazabal, Olarte, Larra eta Goienuri. Udal gaiak jorratzeko nahiz alkateak hautatzeko, banaketa administratibo hori kontuan izaten zen.

XIX. mendean, ordea, Foruak galtzearekin batera, mendetako antolakuntza administratiboa eraldatu egin zen, eta, hazkunde demografikoaren ondorioz, Laudiok itxuraldatze handia izan zuen. Gaur egun, beraz, lau auzo historiko haiekin zerikusirik ez duten hainbat auzo ditu. Ezagunenak eta handienak, Areta, Ugarte, Gardea, Latiorro, Landaluze eta Erdigunea dira.

Historia

aldatu

Demografia

aldatu

XX. mendearen 60 eta 70eko hamarkadetan industrializazioaren ondorioz gertatutako hazkunde demografikoaren ondoren, Laudio biztanleak galtzen ari da etengabe 80ko hamarkadatik aurrera, antzeko tamainako beste herri batzuetan jazotzen ari den modu berean.

Biztanleriaren bilakaera

aldatu

Politika

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Laudion»
 
Laudioko udaletxea, Herriko Plazan.

2023-2027 legegintzaldia

aldatu

2023ko hauteskundeen ondorengo Laudioko udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
7 / 17
3.087 (% 34,68)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6 / 17
3.058 (% 34,35)
Omnia (Omnia)
3 / 17
1.365 (% 15,33)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
1 / 17
872 (% 9,80)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 17
379 (% 4,26)
Vox (Vox)
0 / 17
141 (% 1,58)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Boletin Oficial del Territorio Historico de Alava (Gaztelaniaz)

Alkateak

aldatu

Hauek izan dira Laudioko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[6]
Pablo Gorostiaga Gonzalez[6][7][8][9] 1979 1983 Gure Aukera[9]
Juan Jose Ibarretxe Markuartu[6][9] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Pablo Gorostiaga Gonzalez[6][8] 1987 1991 Herri Batasuna
Antonio Aiz Salazar[6][10] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Antonio Aiz Salazar[6][10] 1995 1997 a[11] Euzko Alderdi Jeltzalea
María del Yermo Urquijo Elorza[6][12] 1997 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Pablo Gorostiaga Gonzalez[6][8] 1999 2003 Euskal Herritarrok
Jon Karla Menoyo Llano[6][13] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Jon Karla Menoyo Llano[6][14][15][16] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jon Iñaki Urkixo Orueta[6][8] 2011 2015 Bildu[17]
Jon Iñaki Urkixo Orueta[6][18][8] 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Ander Añibarro Maestre[6][19][20][21] 2019 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea
Ainize Gastaka Martinez[21][22][23] 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu

a 1997ko Uztailean Antonio Aiz Salazar 6 urtez gaitasungabetu zuten, Herri Batasunari informazioa ukatzeagatik.

Garraioa

aldatu

Araba Bus sareko   eta   lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

  Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
15 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta)IzarraLezamaLarrinbeAmurrioAmurrio (San Jose)Luiaondo (Malato)LuiaondoLaudio (Gurutze Gorria)LaudioAretaLaudio (Ugarte)Okondo Artziniega
16 Artziniega Artziniega (gasolindegia)LantenoMenagaraiIbaguenArespalditzaMurga (industrialdea)IzoriaAmurrio (gasolindegia)AmurrioAmurrio (San Jose)Laudio (Gurutze Gorria)LaudioLaudio (Ugarte)Okondo (Goienuri)Okondo (Okondoxena)Okondo (Zubidiarte)Okondo (Jubilatuen kluba)Okondo (Kutxabank) Okondo

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu
Laudioko Juan Jose Ibarretxe[24] (Ahotsak[25] proiekturako)

XIX. mende arte Laudio herri nagusiki euskalduna mantendu zen, baina XX. mendearen hasieran erabat galdu zen bertako euskara, hainbat faktore sozio-ekonomiko eta politikoren ondorioz. Herriko hizkera mendebaleko euskararen aldaera izan da beti, Nerbioi ibarreko beste herrien multzokoa.

Berreskuratze prozesua indartu egin da XX. mendeko amaieratik. Gaur egun, Basalarrina Kultura Elkarteak laudioar euskaldunak hainbat kultura ekimenetarako biltzen ditu. Ikastola bat ere badute eta Araba Euskaraz jaialdia antolatu zuten 1983, 1993, 2000 eta 2011. urteetan. 2012an, laudioarren herena zen euskaldun, eta XXI. mendearen hasierako hamar urtean, euskararen erabilera bikoiztu baino gehiago egin da: % 3,69 zen 2001ean, eta % 9 izan zen 2011ko udazkenean. Euskara balioesten dute laudioarrek.[26]

Irakaskuntza

aldatu

Laudioko udalak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuen artean lanbide heziketako ikasketak ditugu. Ikasketok 1870ean zabaldu zen Laudio Ibarraren Eskola Publikoaren eraikinean egiten dira.

Eskolaren ardura hainbeste kongregazio eta irakasleren esku egon da urteetan zehar eta Lehen Hezkuntza eta Batxilergoa eman izan da bertan 1972. urtera arte. 1940an La Salleren anaiek hartu zuten udal eskolaren ardura eta 1998ra arte kongregazio honek izan du bertoko hezkuntzaren ardura. 1972an izan zen hezkuntzaren erreformaren ondorioz, Udal Eskola berregituratu egin zen, eta, bertan aurreko heziketa mailak utzita, lanbide heziketa ematen hasi zen, eta Laudioko Lanbide Heziketa Udal Ikastetxea sortu zen.

1998an, La Salletarrek eskola zuzentzeko eta gidaritza akademikoa izateko udalarekin zuten konpromisoa bertan behera utzi zuten eta eskolaren ardura irakasleen esku geratu zen.

Laudioko Lanbide Heziketa Udal Ikastetxea sortu zenetik eskola publikoa da, baina ez dago Eusko Jaurlaritzaren ikastetxe publikoen sarean. 2010ean, dena den, Laudioko udalbatzako ordezkari politiko guztiek, aho batez, sare horretan sartzearen alde agertu ziren eta horretarako eskaera egin zioten Eusko Jaurlaritzari.

Kirola

aldatu

Txirrindularitzako proba garrantzitsua antolatzen da urtero udalerrian, Laudioko Sari Nagusia, alegia. Atletismoan, berriz, herriko klubak Laudioko Nazioarteko Krosa antolatzen du.

  • Abuztuaren 15ean, San Rokeko jaiak ospatzen dira. Orain dela urte batzuk, 15 egun irauten zuten, eta Euskal Herriko luzeenak ziren. 2004tik aurrera, ordea, 7-8 egun irauten dute. Azkenengo egunean, San Rokeren txakurra erretzen da.
     
    Laudioko txuzoak, Aretako Santa Ana eguneko zeremonian.
  • Dolumin Barikua: Aste Santuaren aurreko bariku edo ostiralean ospatzen da. Abereen feria garrantzitsua eskualdean. Diotenez, haratuzte eguna izan arren, Laudion egun horretan okela jan daiteke Aita Santuaren buldari esker.
  • Santa Ana egunean (uztailak 26), Laudio eta Arrankudiaga artean banatzen den Areta auzoan txuzoak jartzen dira lurrean, mugak markatzeko. Laudio herriko ikur zahar bat hain zuzen.[27] Laudioko txuzoek otsoak dituzte grabatuta euren puntetan, eta Arrankudiagakoek lehoiak eta armarriak.[28] Laudioko udalak, gainera, txuzo-punta horien kopiak ekoizten ditu Laudioko erakunde eta herritarrei ezagupen eta omenezko sinbolo gisa emateko.[29]

Ondasun nabarmenak

aldatu

Argazki galeria

aldatu

Laudioar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
  2. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. a b Félix MUGURUZA MONTALBÁN: «200 nombres de Llodio», 1997.
  6. a b c d e f g h i j k l m «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  7. (Gaztelaniaz) «Eran tiempos difíciles pero muy emocionantes» EITB 2019-04-02 (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  8. a b c d e (Gaztelaniaz) «De Agurain a Tutera, quince municipios a los que mirar con atencion» Naiz 2019-05-25 (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  9. a b c «Llodio» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  10. a b (Gaztelaniaz) «Antonio Aiz: "Desde que Llodio no es de HB hemos recuperado la libertad en la calle"» El País 1997-07-30 (Noiz kontsultatua: 2019-03-25).
  11. (Gaztelaniaz) «La política alavesa se enreda en el juzgado» El Correo 2008-09-20 (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
  12. (Gaztelaniaz) «Bildarratz reivindica la importancia de los docentes con motivo del centenario del colegio La Milagrosa de Laudio» Europa Press 2022-02-02 (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  13. (Gaztelaniaz) «PP considera a la Mesa Nacional de Batasuna "responsable directa" de la campaña de "presión" a su concejal en Llodio» Europa Press 2006-08-29 (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  14. (Gaztelaniaz) «Menoyo gobernará Llodio en minoría, pero no descarta pactos con el PSE en el futuro» El Correo 2007-07-23 (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  15. (Gaztelaniaz) «El alcalde de Llodio reestructura hoy su equipo de gobierno local» El Correo 2007-09-24 (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  16. (Gaztelaniaz) ««El PNV nunca se acercará al PP ni al PSE por coherencia»» El Correo 2011-06-09 (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  17. (Gaztelaniaz) «Bildu mantiene la Alcaldía de Okondo y logra la de Ayala» El Correo 2011-06-11 (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  18. (Gaztelaniaz) «EH Bildu gobernará en nueve municipios de Álava durante la presente legislatura» 20 minutos 2015-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  19. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  20. (Gaztelaniaz) «Añibarro, alcalde de Llodio sin sorpresas» El Correo 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  21. a b «Ainize Gastaka izango da Laudioko alkate berria - Aiaraldea» Alea 2023-06-15 (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
  22. (Gaztelaniaz) «EH Bildu y Omnia gobernarán en Llodio» Gasteiz Hoy 2023-06-15 (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
  23. (Gaztelaniaz) «Estos son los 53 alcaldes de los pueblos de Álava» Gasteiz Hoy 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
  24. «Ibarretxe Markuartu, Juan Jose - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  25. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  26. Miel Anjel ELUSTONDO: «Euskararen kale erabilera Laudion %3,69tik %9ra hamar urtean», Argia, 2319. zenbakia, 2012-04-22.
  27. «Santa Ana Mugarrietako ekintzaren jatorria - Arrankudiaga-zollo» Aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
  28. (Gaztelaniaz) «Llodio y Arrankudiaga visitan hoy los mojones en Areta» El Correo 2007-07-26 (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
  29. Laudioko Udalak La Milagrosa ikastetxea omendu du bere mendeurrena dela eta, eta txuzo bat eman dio | zuIN. 2022-06-29 (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba