Ireki menu nagusia

Pablo Urrizelki Martinez, pilota arloan Urrizelki deituraz ezaguna (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1985eko urtarrilaren 20a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen, Asegarce enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,84 metro luze da, eta 80 kilo pisatzen du. Estreinako partida 2005eko abenduaren 4an jokatu zuen, Lizarrako Remontival pilotalekuan. 2006an, Kutsidazu bidea, Ixabel filmean parte hartu zuen, Ixabelen herriko mutilaren rola (pilotaria hura ere) jokatu baitzuen.

Pablo Urrizelki
Bizitza
Jaiotza Lizarra1985eko urtarrilaren  20a (34 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak pilotaria, nekazaria eta aktorea

Eskuin bortitza zuen, eta esku huskako pilotan etorkizun oparoa antzematen zitzaion; hala ere, eskua minduta, lanbide hori utzi behar izan zuen. Fibrosia zuen eskuin eskuko erdiko hatzean, eta 2010eko urrian egindako ebakuntzak ez zuen oneratu. 2010eko irailean jokatu zuen profesionaletako azken partida, Logroñoko Adarraga pilotalekuan.[1][2]

Gaur egun artzaina eta gaztagilea da.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Joseba LEZETA: «El calvario de Urrizelki», Diario Vasco, 2011-05-04.
  2. a b (Gaztelaniaz) «Pablo Urrizelki, año 1 tras los frontones», La Noche Despierta, Radio Euskadi, 2011-10-27.


  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.